163. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA. Nafarroako Parlamentuaren erabakia, zeinaren bidez 6/2021 Foru Lege-dekretua baliozkotzen baita.

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, 2021eko ekainaren 17an egindako bileran, baliozkotu zuen 6/2021 Foru Lege-dekretua, ekainaren 21ekoa, guztiz edo hein batean indargabetzen dituena koronabirusak (COVID-19) eragindako osasun krisiari aurre egiteko ohiz kanpoko neurri batzuk hartu zituzten zenbait foru lege-dekretu. Foru Lege-dekretua 2021eko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 22koan, eta 2021eko 86. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, ekainaren 24koan, argitaratu zen.

Legebiltzarreko Erregelamenduko 161.6 artikuluan ezarritakoa betez, erabaki hau argitara dadin agintzen dut.

Iruñean, 2021eko ekainaren 28an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2110556