162. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

565E/2021 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Araizko Udal Planaren aldaketari buruz. Sustatzailea Araizko Udala da.

Araizko Udalak 2020ko abenduaren 2an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2021eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 7koan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5f. eta 6.2. artikuluetan ezarritakoarekin bat, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Aldaketaren helburua da planeamenduaren gaineko kontu batzuk argitzea, zalantzak sortzen baitituzte, helburu hauekin: hirigintza prozedura arintzea, gaur egungo errealitateari, une historikoari eta lekuari egokituz; arau batzuk aldatzea, inguruneari hobeki egokitzeko; eta lurzoru urbanizaezinean hezkuntzako, aisialdiko eta turismoko jarduerak ezartzeko arauak ematea. Hortaz, aldaketa udal mugarte osoan aplikatuko da.

Proposamenak berekin dakar aldatzea determinazio egituratzaileak (araudiaren 38., 44. eta 45. artikuluak), determinazio xehatuak (15., 41., 42., 47., 48. eta 50. artikuluak), eraikingintza-ordenantzak (5., 6., 7., 10. eta 17. artikuluak) eta hirigintza-prozeduraren ordenantzak (2. artikulua), eta katalogoa handitzea elementu gehiago jasoz (bordak, haritz interesgarriak, bide tradizionalak eta ondare-elementuak, konparazio batera, teileria zaharra eta Iturtxoko zubia.

Aldaketak ez dakar lurzoru urbanizaezinaren sailkapena aldatzea, eta determinazio zehatz batzuk ezartzen ditu eraikuntza-jarduerak (berriak eta lehendik daudenak), itxiturak, landaketak, eustormak eta abar arautzeko. Dauden eraikinak birgaitzearen alde egiten du, lurzoru urbanizaezinean etxebizitza berriak ezartzearen kaltetan, borden erabilera aldatuz, zenbait baldintzarekin, eta lizentzia behar duten eraikuntza-jarduera guztietan ingurunearekin eta paisaiarekin integratzeko irizpideak aplikatzea eskatzen du, bai eta lurzoru urbanizaezineko eraikin berrien funtzionamendu bioklimatikoa egiaztatzea ere. Horregatik, eraikin berriak eraikitzean eta lehendik daudenak birgaitzean jokabide jasangarriak sustatu eta bultzatzeko irizpideak sartzen dira, ingurumen ukipen positiboak eragin ditzaketenak.

Eraikuntza-jarduerak eta eraikuntzakoak ez direnak (aisialdiko, turismoko eta hezkuntzako jarduerak) arautzeko proposamenari dagokionez, arriskuei aurrea hartzeko lurzoru urbanizaezinetan (lurren irristatzeagatiko arriskua eta urak har ditzakeen eremuak), araubidea egokituko da 2. Lurralde Antolamenduko Planaren PN 4 eta PN 5 eranskinean ezarritakora, baita ibai-arroko erakundearen txostenera ere, kontuan hartuz ukitutako eremuetan dagoen arrisku maila.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Araizko Udal Planaren aldaketari buruzko ingurumen txosten estrategikoa egiten da, Araizko Udalak sustaturik, eta ondorioztatzen da ez duela eragin nabarmenik ingurumenean eta ez duela eraldatzen ibarraren lurralde antolamendua. Eraikuntza-jarduerei eta eraikuntzakoak ez direnei (aisialdiko, turismoko eta hezkuntzako jarduerak) dagokienez, arriskuei aurrea hartzeko lurzoru urbanizaezinetan (lurren irristatzeagatiko arriskua eta urak har ditzakeen eremuak), araubidea egokituko da 2. Lurralde Antolamenduko Planaren PN 4 eta PN 5 eranskinean ezarritakora, baita ibai-arroko erakundearen txostenera ere, kontuan hartuz ukitutako eremuetan dagoen arrisku maila.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Hirigintza Atalari eta Araizko Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 17an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2109876