161. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Xehetasun-azterketa, Ardoi sektoreko J-7 unitate morfologikoan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko ekainaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketako espediente bat, xede duena Zizur Nagusiko Ardoi sektoreko J-7 unitate morfologikoa, Navarra de Suelo y Vivienda SAUk sustatua, eraikinen lerrokadurak eta garaierak aldatzeko eta bolumenak antolatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Zizur Nagusian, 2021eko ekainaren 22an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2110006