161. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibilak egiteko

Ekainaren 24ko Alkatetzaren 119/2021 Ebazpenaren bidez, erabaki zen ezkontza zibilak egiteko Alkatetza honi dagozkion eginkizunak Udaleko zinegotzi guztien esku uztea, ezkontzen direnek horrela eskatzen dutenean, alkatea kanpoan denean edo Alkatetzak horretarako ebazpena ematen duenean espresuki. Hori, ondoko arauen arabera: abenduaren 23ko 35/1994 Legean eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidean xedatua, kontuan hartuta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluak, Alkatetzaren eskudantziak eskuordetzeari dagokionez, salbu eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 71. artikuluetan zehazten direnak, eta Kode Zibilaren 51.1 artikuluan ezarritakoa.

Donezteben, 2021eko ekainaren 24an.–Alkatesa, Leire Ortuoste Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2110162