160. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

2/2021 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, ekainaren 23koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren I. tituluan, Nafarroako tributu-araubidea Estatuko tributu-araubide orokorrarekin harmonizatzeko irizpideak arautzen dira.

Esparru horretan, lege testu horren 32. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroak, balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan bere tributu-ahalmena erabiliz, Estatuan unean-unean indarra duten oinarrizko printzipio, funtsezko arau eta arau formal berak aplikatu behar ditu; hala ere, aitorpena eta diru-sarrerak egiteko bere ereduak onesten ahalko ditu.

Bestetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 53.1 artikuluan, Nafarroako Gobernuaren araugintzarako ahalmena erregulatzean ezartzen duenez, baldin tributu-araubide erkideko aldaketa batek behartzen badu Estatuan indarra duten arau substantibo eta formal berberak Foru Komunitatean aplikatzera Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak eman ditzake tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru lege mailako arauak, Nafarroako Parlamentuak eskuordeturik. Nafarroako Gobernuaren xedapen horiei “tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu” izena emanen zaie baldin aipatutako legegintzarako eskuordetzearen ondorio badira, 14/2004 Foru Legearen 53.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Apirilaren 27ko 7/2021 Errege Lege-dekretuak abenduaren 28ko 37/1992 Legea aldatu du, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa, zerga arloko barne ordenamenduan sartzeko Kontseiluaren abenduren 5eko 2017/2455 (EB) Zuzentaraua, zeinak aldatu baitzituen 2006/112/EE Zuzentaraua eta 2009/132/EE Zuzentaraua, zerbitzu-prestaziorako eta ondasunen urrutiko salmentarako balio erantsiaren gaineko zergaren zenbait betebeharrei dagokienez, baita Kontseiluaren azaroaren 21eko 2019/1995 (EB) Zuzentaraua ere, 2006/112/EE Zuzentaraua aldatu zuena ondasunen urrutiko salmenten zenbait xedapeni eta ondasunen entrega nazional batzuei dagokienez.

Zuzentarau horien transposizioa gure barneko ordenamendura eginda, merkataritza elektronikoaren BEZaren tratamenduaren erregulazioa amaitzen da, eta tributazio arauak ezartzen dira ondasunen entregak eta zerbitzuen prestazioak egiteko; horiek, eskuarki, Internet bidez eta beste bitarteko elektroniko batzuk erabiliz kontratatzen dituzte Europar Batasuneko azken kontsumitzaileek, eta enpresaburuek edo profesionalek igortzen edo ematen dituzte Europar Batasuneko beste Estatu batetik edo hirugarren herrialde edo lurralde batetik. Eragiketa horiek BEZari lotzen zaizkio salgaiaren helmugako estatuan edo hartzailearen egoitzaren estatuan; hortaz, areago orokortzen dute BEZa helmugan tributatzeko printzipioa mugaz haraindiko eragiketetan. Bestalde, leihatila bakarreko araubide bereziak zabaltzea da merkataritza elektronikoaren BEZa kudeatzearen oinarria; izan ere, berariazko prozedura izanen da Europar Batasunean eragiketa horiek sortutako BEZa kudeatu eta biltzeko. Merkataritza elektronikoaren BEZaren erregulazio berriak barnean hartzen ditu, lehendabiziko aldiz, merkataritza elektronikoa errazten duten interfaze digitalen titularrak, zergaren bilketa, kudeaketa eta kontrolaren beraren laguntzaileak izanen baitira.

Kontuan izan behar da ezen, 2017/2455 (EB) Zuzentarauan hartutako lehen neurriek, 2019ko urtarrilaren 1ean indarra hartu ondoren, ekarri zutela tributazio arauak aldatzea bide elektronikoak, telekomunikazioak eta irrati-difusioa eta telebista erabiliz eginiko zerbitzuei, zerga eta administrazio kargak arin dakizkien Europar Batasuneko estatu bakar batean finkatuta noizean behin halako zerbitzuak egiten dituzten mikroenpresei, kontsumoko estatuan halako eragiketengatik tributatzeagatik. Horiek horrela, Europako eskalako atalase amankomun bat ezarri zen, 10.000 euro artekoa urte bakoitzeko, bide ematen duena, zenbateko hori gainditzen ez den bitartean, zerbitzuak ematen dituen establezimenduaren estatuko BEZa ordaintzeko zerbitzuengatik. Bestalde, arau berriak ezarri ziren fakturazio arloan, zerbitzu horien emaileak beharrik izan ez dezan Europar Batasunean zerbitzu horiek ematen dituen estatu guztien fakturazio baldintzak betetzeko; hortaz, enpresentzako kargak minimizatzeko, araubide bereziei heltzen dien zerbitzu-emailearen identifikazio estatuan aplikatu beharrekoak dira fakturazioari buruzko arauak. Bukatzeko, leihatila bakarreko araubide bereziei errazago heltzeko, baimena eman zitzaien Erkidegoan finkatuta ez dauden, baina, BEZaren ondorioetarako, Europar Batasuneko estatu batean erregistratuta dauden profesionalei eta enpresaburuei, erabil zezaten Erkidegoan finkatuta ez dauden enpresaburuentzat aplikatu beharreko araubide berezia. Aldaketa horiek indarrean diraute, eta aplikatu beharko dira, halaber, leihatila bakarreko araubide berezietan sartutako eragiketetan (transposizioaren xede direnak).

2017/2455 Zuzentarauaren bigarren zatiaren transposizioa egiteko (2021eko uztailaren 1etik aurrera aplikatu behar dira hango arauak), aldaketa ugari egin behar dira ondasunak entregatzearen tributazioan, baldin eta Europar Batasuneko beste estatu batetik edo hirugarren herrialde edo lurralde batetik igortzen baditu hornitzaileak azken kontsumitzaileek eskuarki Internet eta plataforma digitalen bidez eskuratzen dituzten ondasun horiek, bai eta zerbitzuak ematearen tributazioan ere, baldin eta zerbitzu horiek azken kontsumitzaileei ematen dizkieten enpresaburuak finkatuta ez badaude, zerga-egitatearen lokalizazioari buruzko arauen arabera, zerbitzu horiengatik BEZa ordaindu behar den estatuan. Era horretan, 2006/112/EE eta 2009/132/EE Zuzentarauen edukia egokitzen da globalizazioaren eta aldaketa teknologikoen ondorioz merkataritza elektronikoak izan duen hazkunde esponentzialera, eta helmugako inposizioaren printzipioa indartzen da, Europar Batasuneko estatuen diru-sarrera fiskalak babestu behar baitira; orobat, lehiarako baldintza ekitatiboak ezartzen zaizkie ukitutako enpresei, eta kargak minimizatzen.

Alde batetik, helburua izanik, enpresaburuek eta profesionalek, telekomunikazio, irrati-difusio eta telebistaz bestelako zerbitzuak ematen dituztenek, bai eta bide elektronikoz enpresaburuak edo profesionalak izan gabe hala ari direnei zerbitzuak ematen dizkietenek, BEZaren ondorioetarako, beren zerbitzuengatik Europar Batasunean BEZa ordaindu behar den estatu guztietan identifikatu beharrik ez izatea, zerbitzu-emate horiek sartuta daude enpresaburu eta profesionalentzat (Erkidegoan finkatuta egonda edo ez) leihatila bakarreko sistemaren bidezko aitorpen-likidazioaren xedekoak izan daitezkeenen artean.

Beste aldetik, Europar Batasunaren barneko urrutiko salmentei zabaltzen zaie araubide berezia, aplikatu behar zaiena Erkidegoan bai baina kontsumoko estatuan finkatuta ez dauden enpresaburuek edo profesionalek ematen dituzten telekomunikazio, irrati-difusio eta telebista zerbitzuei eta bide elektronikoen bitartez ematen direnei, eta antzeko araubide berezi bat ezartzen da hirugarren herrialdeetatik edo lurraldeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentetarako. Aplikazio-eremua argi finkatzeko, ondasunak entregatzeko bi kategoria berri zehazten dira: batetik, Europar Batasunaren barneko ondasunen urrutiko salmenten ondoriozkoa, eta bestetik, inportatutako ondasunen urrutiko salmenten ondoriozkoa. Halaber, haiei lotutako leihatila bakarreko araubide berezi berriak ere zehazten dira.

Ondorio horietarako, honako hau izanen da Europar Batasunaren barneko ondasunen urrutiko salmenta: Europar Batasuneko estatu batetik beste estatu batera igorritako edo garraiatutako ondasunak entregatzea, hartzaileek azken kontsumitzaileen izaera badute edo hala jarduten badute. Ondasunak entregatze horiek ez dira garraiobide berriak edo instalatu eta muntatzeko ondasunak izanen, eta hartzaileak salgaia Europar Batasuneko zer estatutan jasotzen duen, hor tributatuko dute. Entrega horiek egiten dituzten enpresaburuek eta hornitzaile profesionalek aukeratzen ahalko dute leihatila bakarreko sistema bati heltzea Europar Batasuneko estatu bakoitzean sortutako BEZa kudeatu eta likidatzeko.

Bestalde, honako hau hartzen da hirugarren herrialdeetatik edo lurraldeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentatzat: hirugarren herrialde edo lurralde batetik hornitzaileak igorri edo garraiatutako ondasunak entregatzea Europar Batasuneko estatu batean finkatuta azken kontsumitzaileen izaera duten edo hala jarduten duten hartzaileei. Halakoetan ere aukeratzen ahal da leihatila bakarreko araubide berezi bat, Europar Batasuneko kontsumoko estatu guztietan sortutako BEZa likidatzeko, hornitzailearen identifikazio estatuan zerga arloko administrazio bakar baten bidez.

Eragiketa horiek ez daude lotuta inportatutako ondasunen hartzaileak egiten duen ondasunen inportazioarekin, baina araubide bereziaren aplikazioa mugatzen da hirugarren herrialde edo lurralde batetik zuzenean igorritako ondasun inportatuen urrutiko salmentetara, baldin berezko balioa ez bada 150 eurotik gorakoa. Zenbateko horretaraino, mugako frankizia aplikatzen da. Beraz, ez da aitorpen osorik eskatzen aduanan inportatzeko unean. Aldi berean, araubide bereziaren aplikazioa errazteko eta zergapetze bikoitza saihesteko, BEZaren salbuespen bat ezartzen zaie ondasunen inportazioei, baldin eta inportatzeko unean aitortu behar badira zerga berezien xedeko produktuak kanpoan uzten dituen araubide bereziaren arabera.

Bestalde, Erkidegoan finkatuta ez dauden enpresaburuek eta profesionalek, heldu nahi baldin badiote inportatutako ondasunen urrutiko salmentetarako araubide bereziari, Erkidegoan finkatutako bitartekari bat izendatzen ahalko dute, beren izenean eta kontura ardura dadin BEZa likidatzeaz eta araubide berezian ezarritako betebeharrak konplitzeaz.

Edonola ere, Erkidegoaren barneko eta hortik kanpoko hornitzaileen arteko lehia lehengoratzeko eta saiheste fiskala ekiditeko, indarrik gabe uzten da balio urriko ondasunen inportazioen salbuespena, egun aplikatzen dena salgaiaren balio orokorrak 22 euro izan arte; hala, araubide bereziari heltzen ez dioten inportazioek likidatu beharko dute inportazioaren BEZa.

Nolanahi ere den, nola merkataritza elektronikoak hazkunde esponentziala izan duen eta, ondorioz, gehiago izan diren 150 eurotik beherako berezko balioa duten igorpen inportatu txikiak Erkidegoan, aukera ematen da ondasunen inportazio horien BEZa aduanan aitortu, likidatu eta ordaintzeko modalitate berezi bat aplikatzeko, baldin eta erabakitzen ez bada hirugarren herrialdeetatik edo lurraldeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentetarako aurreikusitako leihatila bakarreko araubide berezia erabiltzea.

Modalitate berezi horrek bide emanen du hil natural batean eginiko inportazioei dagokien BEZaren zenbateko osoa aitortu, likidatu eta ordaintzeko; hala, nabarmenki murriztuko dira operadoreen karga administratiboak.

Aurrekoa gorabehera, ekonomia digitalaren beste alderdi garrantzitsu bat da enpresaburu edo profesional berriak sortu direla, merkataritza elektronikoa helburu eta jatorri dutenak eta azken kontsumitzaileek ondasunak eta zerbitzuak erosteko hartzen dituzten erabakiak bideratzen dituztenak. Interfaze digitalak dira, hala nola online plataforma, atari eta merkatuak, eta maiz, bitartekaritza lanak egiteaz gain, zerbitzu logistikoak eta biltegiak ematen dizkiete bezeroei. Operadore berri horiek hartzen ari diren tamaina, hegemonia eta informazio maila hain dira garrantzitsuak merkatu digitalean, ezen komenigarritzat jo baita lagun dezatela merkataritza elektronikoaren ondoriozko BEZa kudeatzen eta biltzen. Zehazki, esku hartzen dutenean Erkidegoan finkatuta ez dauden hornitzaileen ondasunen eta zerbitzuen salerosketan. Gauzak horrela, BEZa kobratzen dela bermatzeko eta hornitzaileen, zerga arloko administrazioen eta azken kontsumitzaileen beraien karga administratiboak murrizteko, ulertu behar da ezen, interfaze digital baten titular diren enpresaburuek edo profesionalek, hirugarren herrialdeetatik edo lurraldeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmenta errazten dutenean 150 eurotik beherako berezko balioa duten igorpenetan, edo Erkidegoaren barnean bertan finkatuta ez dagoen hornitzaile batek azken kontsumitzaileei ondasunak entregatzea errazten dutenean, beren izenean jaso eta entregatzen dituztela ondasun horiek eta haien igorpena edo garraioa entregari lotuta dagoela. Fikzio horrek inplikazio handiak izan ditzake zergen aldetik, eta berekin ekar dezake interfaze digitalen titularrak zergaren subjektu pasibo hartzea. Edonola ere, zergapetze bikoitza ekiditeko, BEZa ordaintzetik salbuetsita egonen da hornitzaileak interfazearen titularrari ondasuna entregatzea, eta horrek ez du murriztuko egiten dutenek jasandako BEZaren kenkaria egiteko eskubidea.

Bestalde, interfaze digitalaren titular den enpresaburuak edo profesionalak heltzen ahalko die leihatila bakarreko araubide bereziei, eragiketa horien ondoriozko BEZaren aitorpen-likidazioa egiteko, subjektu pasiboaren izaera duenean, barnean daudela azken kontsumitzaileentzako barneko entregak, egiten direnak salgaiak biltegiratuta daudenean Europar Batasuneko estatu berean, eta, hortaz, estatu desberdinen artean igorpenik edo garraiorik ez dagoenean.

Arau honek barnean hartzen ditu Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legean eginiko beharrezko aldaketak, aplikatu behar baitira Europar Batasuneko araudian ezarritako xedapenak, helburu dutenak merkataritza elektronikoaren BEZa erregulatu eta tributatzea eta haren kudeaketa, bilketa eta kontrola erraztea, nabarmenki murriztuz enpresaburuen eta profesionalen karga eta kostu administratiboak; izan ere, irmoki egiten da leihatila bakarreko sistemen alde, zeren, aplikazio mugatua izatetik, ia-ia esperimentala, Europar Batasunean BEZa kudeatzeko funtsezko osagaia izatera pasatu baitira, gero eta handiagoak izanen direlako zergaren diru-sarrerak, merkataritza elektronikoa gero eta handiagoa den heinean.

Zehazki, 19/1992 Foru Legearen VIII. tituluko XI. kapituluan, hiru araubide berezi berri sartzen dira, enpresaburuek eta profesionalek, zeinak, eskuarki, ez baitaude finkatuta eragiketak zergapetzen diren Europar Batasuneko estatuan, azken kontsumitzaileei ondasunak entregatzeagatik eta zerbitzuak emateagatik sortutako BEZa aitortu eta likidatzeko, eta egun indarrean dauden araubide bereziak ordezten eta handitzen dituzte bide elektronikoak erabiliz egindako zerbitzuetarako, eta telekomunikazio, irrati-difusio eta telebista zerbitzuetarako:

Lehendabizi, araubide berezi berri bat gehitzen da, “Batasunaz kanpoko araubidea” izenekoa, aplikatu beharko zaiena Erkidegoan finkatuta ez dauden enpresaburuek edo profesionalek enpresaburuak edo profesionalak izan gabe hala ari diren hartzaileei egindako zerbitzuei.

Bestalde, araubide berezi berri bat gehitzen da, “Batasunaren araubidea” izenekoa, aplikatu behar zaiena Erkidegoan bai baina kontsumoko estatuan finkatuta ez dauden enpresaburuek edo profesionalek enpresaburuak edo profesionalak izan gabe hala ari diren hartzaileei egiten dizkieten zerbitzuei, Europar Batasunaren barneko ondasunen urrutiko salmentei eta Erkidegoan finkatuta ez dagoen hornitzaile batek azken kontsumitzaileei ondasun horiek entregatzea errazten duten interfaze digitalen titularrei egotzitako ondasunen barneko entregei.

Bukatzeko, araubide berezi berri bat ezartzen da, “Inportazioko araubidea”, aplikatu behar zaiena hirugarren herrialdeetatik edo lurraldeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentei, eta hari heltzen ahalko diote, zuzenean nahiz Erkidegoan finkatutako bitartekari baten bidez (eta baldintza jakin batzuetan), hirugarren herrialdeetatik edo lurraldeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentak egiten dituzten enpresaburuek edo profesionalek, 150 eurotik beherako berezko balioa duten igorpenetan, salbu eta zerga berezien xedeko produktuen kasuan.

Leihatilako araubide berezi horiek denek aukera emanen dute, aitorpen-likidazio bakar baten bidez, zeina aurkeztuko baitzaio bide elektronikoak erabiliz aukeratu den edo aplikazioa duen Europar Batasuneko estatuko zerga administrazioari (identifikazioko estatua), hiruhileko edo hil natural bakoitzean sar dezan enpresaburuak edo profesionalak Erkidegoan (kontsumoko estatuetan) egin dituen eta, kasu bakoitzean, araubide berezia aplikagarri duten eragiketa guztiengatik sortutako BEZa.

Identifikazio estatua Espainiako Erresuma denean, enpresaburua edo profesionala behartuta egonen da Espainiako zerga arloko administrazioan aitortzera eragiketen hasiera, aldaketa edo bukaera, eta administrazio horrek esleitutako identifikazio zenbaki indibidual batekin identifikatuko da.

Identifikazio zenbaki hori jaso beharko da aitorpen-likidazioan. Hartan, halaber, enpresaburuak edo profesionalak adierazi beharko du, BEZa sortu duen kontsumoko estatu bakoitzean, kasuan kasuko zergaren zenbateko osoa, zerga-tasen arabera eta horien zenbatekoen arabera xehakatua (horien batura da zenbateko osoa). Zenbateko hori Espainian ordaindu beharko da, zerga arloko administrazioak zehaztutako banku-kontuan, aitorpena aurkezteko epearen barnean, zehaztuz berariazko zer aitorpeni dagokion.

Aurkeztu diren aitorpen-likidazioetako zifretan edozein aldaketa egiteko, hiru urteko epea izanen da gehienez, hasierako aitorpen-likidazioa aurkeztu behar zen egunetik hasita. Ondorengo aldizkako aitorpen-likidazio baten bidez eginen da aldaketa.

Araubide berezi horiei heltzen dieten enpresaburuek eta profesionalek hamar urtez eduki behar dute araubide horietan sartutako eragiketen erregistroa, identifikazioko nahiz kontsumoko estatuen eskura izanen dena. Halaber, beharturik egonen dira fakturak egin eta ematera araubide berezien arabera aitortutako eragiketei buruz.

Enpresaburu eta profesional horiek ezin izanen dute eragiketak egiteko jasandako BEZaren kenkaririk egin aitorpen-likidazio horietan. Dena dela, eskubidea izanen dute jasandako BEZaren kenkaria egiteko araubide berezien menpeko eragiketak egiteko erabiltzen diren ondasunak edo zerbitzuak erostean edo inportatzean. Zergaren aplikazio eremuan finkatuta ez dauden enpresaburuak eta profesionalak izanik, eskatzen ahalko dute eremu horretan jasandako kuotak itzultzeko, Europar Batasuneko beste estatu batean finkatutako edo Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuek edo profesionalek jasandako kuotak itzultzeko aurreikusitako prozeduraren bidez (Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkideari buruzko 37/1992 Legearen 119. eta 119 bis artikuluak, hurrenez hurren). Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuen edo profesionalen kasuan, ondorio horietarako, ez da eskatuko Espainian finkatuta dauden enpresaburu edo profesionalen aldeko tratu-elkarrekikotasunaren baldintza betetzea.

Finkatu gabeko enpresaburu edo profesional horiek beste eragiketa batzuengatik aitorpen-likidazioak aurkezten dituztenean Espainiako zerga arloko administrazioan, araubide berezien menpeko eragiketak egiteko jasandako kuoten kenkariak egin beharko dituzte haietan.

Bestalde, enpresaburu edo profesional batek, interfaze digital bat erabiliz, hala nola online plataforma, atari edo merkatu bat, edo antzeko baliabideak, errazten badu ondasunak entregatzea edo zerbitzuak ematea enpresaburu edo profesional izaera izan gabe hala ari den bati Erkidegoaren barnean, merkataritza elektronikorako aurreikusitako araubide bereziei ez heltzea aukeratzen duenean edo heldu ezin dienean, beharturik egonen da halako eragiketen erregistro bat eramatera. Erregistro horrek behar adina xehetasun izanen ditu, halako eran non eragiketak zergapetuta dauden Estatuaren zerga arloko administrazioak modua izanen baitu egiaztatzeko BEZa behar bezala aitortu den. Erregistro hori, bide elektronikoekin, interesa duten eta hala eskatzen duten Europar Batasuneko estatuen eskura jarri beharko du.

Erregistroa hamar urtez eduki beharko da, eragiketak zer ekitalditan egin diren, horren bukaeratik hasita, eta eskatzen ahalko da, ezertan galarazi gabe interfaze digitalaren titular den enpresaburuak edo profesionalak araubide bereiziei heltzen dien edo ez beste eragiketa batzuengatik.

282/2011 (EB) Exekuzio Erregelamenduan zehazten dira erregistroen edukia eta interfaze digitalaren titularrak merkataritza elektronikoa errazten duela kontsideratzeko baldintzak, Europar Batasuneko estatu guztietan berdin aplikatzeko.

Horretaz gain, Tributu Harmonizazioari buruzko Legegintzako Foru-dekretu honen xedapen gehigarri bakarraren bidez, bat etorriz 7/2021 Errege Lege-dekretuaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoarekin, 2021eko abenduaren 31ra arte aplikatuko zaie balio erantsiaren gaineko zergaren % 0ko tasa Europar Batasunaren barnean COVID-19ari aurre egiteko osasun materialarekin egiten diren entregei, inportazioei eta erosketei, baldin eta hartzaileak entitate publikoak, irabazi-asmorik gabeak eta ospitaleak badira. Horren indarraldia 2021eko apirilaren 30ean bukatzen zen, bat etorriz Tributu Harmonizazioari buruzko urtarrilaren 13ko 1/2021 Legegintzako Foru-dekretuaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatu zen). Hala, indarraldia luzatzen da osasun sistemaren erantzuna bermatzearren pandemiaren kontrolean.

Arau honen eranskinean jasota dago neurri hori 2021eko maiatzaren 1etik aurrera aplikagarri duten ondasunen zerrenda.

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legea aldatu denez, beharrezkoa da Tributu Harmonizazioari buruzko Legegintzako Foru Dekretu hau ematea Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzeko, zerga horri dagokionez, Foru Komunitatean aplika daitezen Estatuan indarra duten arau substantibo eta formal berberak.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko ekainaren hogeita hiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzea.

2021eko uztailaren 1eko ondorioekin, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen artikulu hauek honelako idazketa izanen dute:

Bat.–8. artikuluari 3. apartatua gehitzea:

“3. Foru lege honen ondorioetarako, honela ulertuko dira termino hauek:

1. “Europar Batasunaren barneko ondasunen urrutiko salmentak”: saltzaileak, zuzenean edo zeharka, edo bere kasa igorritako edo garraiatutako ondasunak entregatzea bezeroari, igorpenaren edo garraioaren estatua ez den estatu batetik, baldintza hauek betetzen direnean:

a) Entrega horien hartzaileen Europar Batasunaren barruko ondasunen eskurapenak ez egotea zergaren menpe, 14. artikuluan xedatutakoa betez, edo igorpenaren edo garraioaren Europar Batasuneko estatuan aplikatu beharreko manu baliokidean, edo hartzaile horiek ez izatea enpresaburu edo profesionala izan gabe hala aritzen diren pertsonak.

b) Entrega horien xedeko ondasunak ez izatea ondotik zehazten direnak:

a’) Garraiobide berriak, 13.2 artikuluan zehazten direnak.

b’) Instalatu edo muntatzeko ondasunak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 68.Bi.2 artikuluan aipatzen direnak.

2. “Hirugarren herrialdeetatik edo lurraldeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentak”: saltzaileak, zuzenean edo zeharka, edo bere kasa igorritako edo garraiatutako ondasunak entregatzea Europar Batasuneko estatu batean dagoen bezeroari, hirugarren herrialdetik edo lurraldetik, baldintza hauek betetzen direnean:

a) Entrega horien hartzaileen Europar Batasunaren barruko ondasunen eskurapenak ez egotea zergaren menpe, 14. artikuluan xedatutakoa betez, edo igorpenaren edo garraioaren Europar Batasuneko estatuan aplikatu beharreko manu baliokidean, edo hartzaile horiek ez izatea enpresaburu edo profesionala izan gabe hala aritzen diren pertsonak.

b) Entrega horien xedeko ondasunak ez izatea ondotik zehazten direnak:

a’) Garraiobide berriak, 13.2 artikuluan zehazten direnak.

b’) Instalatu edo muntatzeko ondasunak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 68.Bi.2 artikuluan aipatzen direnak”.

Bi.–8 bis artikulua gehitzen da:

“8 bis artikulua. Ondasunak entregatzea interfaze digital baten bidez.

Enpresaburu edo profesional batek, interfaze digital bat erabiliz, hala nola online merkatu, plataforma, atari edo antzeko baliabide bat, honako hau errazten duenean:

a) Hirugarren herrialdeetatik edo lurraldeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmenta, berezko balioa ez bada 150 eurotik gorakoa, edo

b) Erkidegoaren barnean ondasunak entregatzea Erkidegoan finkatuta ez dagoen enpresaburu edo profesional batek enpresaburua edo profesionala izan gabe hala aritzen den bati; ulertuko da bi kasuetan interfaze digitalaren titular den enpresaburu edo profesionalak bere kasa jaso eta entregatu dituela kasuan kasuko ondasunak, eta ondasunen igorpena edo garraioa hark egindako entregari lotuta dagoela.

Foru lege honetan aurreikusitako ondorioetarako, ondasunen berezko balioa zehazteko, aduanei buruzko legedian aurreikusitakoa beteko da.”

Hiru.–9.3.h) artikulua:

“h) Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 68.6 artikuluaren arabera, Europar Batasuneko beste estatu batean egindakotzat hartuko liratekeen gas-entregak (gas naturala banatzeko Batasunaren lurraldean finkatuta sare baten bidezkoak, edo sare horri lotutako sare baten bidezkoak), argindar-entregak nahiz bero- edo hotz-entregak (berokuntza sareen bidezkoak nahiz hozte sareen bidezkoak).”

Lau.–13.1 artikulua, d) eta f) letrak, eta g) letra gehitzea:

“d) Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 68.Hiru.a) artikuluko urrutiko salmentekin bat egiten duten ondasun-eskurapenak.”

“f) Europar Batasuneko lurraldean dagoen sare baten bidez nahiz sare horrekin konektatutako edozein sareren bidez egiten diren gas-entregei, argindar-entregei edo berokuntza- edo hozte-sareen bidez egiten diren bero nahiz hotz entregei dagozkien ondasun-eskurapenak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 68.Sei artikuluarekin bat zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat hartzen direnak.

g) Europar Batasunaren barruko ondasun-eskurapenak, entrega zergatik salbuetsita egon bada igorpenaren edo garraioaren jatorrizko estatuan, 19. artikuluko 1. apartatutik 11.era bitarte ezarritako irizpideak aplikatzeagatik.

Bost.–14.2. artikulua:

“2. Aurreko apartatuan zehaztutako zergaren menpe ez egotea bakarrik aplikatuko zaie Europar Batasunaren barruan zehaztutako pertsonek eginiko ondasun-eskurapenei, baldin eta Europar Batasuneko gainerako estatuetatik heldu diren ondasun-eskurapenen zenbateko osoa, estatu horietan sortutako zerga kanpo, 10.000 eurotik gorakoa ez denean aurreko urte naturalean.

Urte naturalean aplikatuko da zergaren menpe ez egotea, zenbateko hori berdindu arte.

Apartatu honetan zehazten den mugaren aplikazioan, kontuan hartu behar da eskuratutako ondasunei dagokien kontraprestazioaren zenbatekoa ezin dela zatitu ondorio horietarako.

Apartatu honetan zehaztutako muga kalkulatzeko, foru lege honen 8.3.1 artikuluak aipatzen dituen ondasun-entregen kontraprestazioaren zenbatekoa konputatuko da, baldin eta, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 68. artikuluko arauak aplikatuz, ulertzen bada zergaren aplikazio-eremutik kanpo eginak daudela.”

Sei.–17 bis artikulua gehitzen da:

“17 bis artikulua. Interfaze digital baten bidez erraztutako ondasun-entregen salbuespena.

Zergatik salbuetsirik egonen dira, 8.bis.b) artikuluan aurreikusitako kasuan, interfaze digitalaren bidez entrega errazten duen enpresaburuaren edo profesionalaren alde eginiko ondasun-entregak, baldin eta ulertzen bada entrega horiek egin direla zergaren aplikazio-eremuan.”

Zazpi.–24. artikuluari 3. apartatua gehitzea:

“3. Aurreko apartatuetan xedatutakoa gorabehera, 8.bis artikuluan aurreikusi bezala eginiko ondasun-entregetan, bezeroaren ordainketa onartzean eginen da salmenta edo entrega errazten duen enpresaburuaren edo profesionalaren alde eginiko entregaren zergaren sortzapena, baita hark egindakoarena ere.”

Zortzi.–31.1.4. artikulua:

“4. Aurreko zenbakietan xedatutakoari kalterik egin gabe, gas- eta argindar-entregak, eta berokuntza edo hozte sareen bidezko bero- edo hotz-entregak jasotzen dituzten enpresaburuak edo profesionalak, bai eta enpresaburu edo profesional gisa aritzen ez diren pertsona juridikoak ere, baldin eta entrega horiek Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 68.Sei artikuluarekin bat zergaren aplikazio-eremuan egindakotzat hartzen badira, eta eremu horretan finkatuta ez dagoen enpresaburu edo profesional batek eginak badira, eta enpresaburu edo profesional horri Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ondorioetarako Espainiako Administrazioak esleitutako identifikazio zenbakia jakinarazi bazaio.”

Bederatzi.–40.1.1.c) artikulua:

“c) 17 bis, 18., 19., 20., 21. eta 22. artikuluetan xedatutakoaren arabera salbuetsitako eragiketak, baita Erkidegotik kanpoko gainerako behin betiko ondasun-esportazioak ere, zenbaki honen 2. apartatuan zehazten diren eragiketak egiteko ez direnak.”

Hamar.–65.1.7 eta 5 artikulua:

“7. Urrutiko salmentei eta ondasunen barneko entrega eta zerbitzu-prestazio batzuei aplikatu beharreko araubide bereziak.”

“5. 108 noniesdecies, 108 duovicies eta 108 septvicies artikuluetan aurreikusitako aitorpenak aurkeztu dituzten enpresaburuei edo profesionalei aplikatuko zaizkie urrutiko salmentei eta ondasunen barneko entrega eta zerbitzu-prestazio batzuei aplikatu beharreko araubide bereziak.”

Hamaika.–VIII. tituluaren XI. kapituluko errubrika:

“XI. KAPITULUA

Urrutiko salmentei eta ondasunen barneko entrega eta zerbitzu-prestazio batzuei aplikatu beharreko araubide bereziak”

Hamabi.–108 septiesdecies artikulua:

“108 septiesdecies artikulua. Definizioak eta baztertzeko arrazoiak.

1. Kapitulu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, honako definizio hauek hartu behar dira kontuan:

a) “Araubide berezien aldian aldiko aitorpen-likidazioak”: Europar Batasuneko kontsumoko estatu bakoitzean dagokion zergaren zenbatekoa zehazteko behar den informazioa jasotzen duen aitorpen-likidazioa.

b) “Europar Batasuneko kontsumoko estatua”: hala definitzen dena araubide berezietako bakoitzerako.

c) “Europar Batasuneko identifikazio estatua”: hala definitzen dena araubide berezietako bakoitzerako.

2. Ondoren aipatzen diren inguruabarretako edozein izan daiteke araubide berezi horiei atxikitako enpresaburuak edo profesionalak baztertzeko arrazoi:

a) Araubide berezi horietako eragiketak uzteko aitorpena aurkeztea.

b) Araubide berezi horietan sartutako enpresaburuaren edo profesionalaren eragiketak bukatu direla pentsarazten duten egitateak izatea.

c) Araubide berezi horiei heltzeko beharrezko baldintzak ez betetzea.

d) Araubide berezi horietako araudiak ezarritako betebeharrak behin eta berriro ez betetzea.

e) Kapitulu honetako 4. atalean aurreikusitako araubide bereziari atxikitako enpresaburuen edo profesionalen kasuan, bitartekari baten bidez aritzen badira, bitartekari horrek jakinaraztea zerga arloko administrazioari ordezkari izateari utzi diola ere baztertzeko arrazoi izanen da.

Europar Batasuneko identifikazio estatuaren eskumen esklusiboa izanen da baztertzeko erabakia.

3. Inguruabar hauetako edozein izanen da bitartekaria kapitulu honetako 4. atalean aurreikusitako araubide berezitik baztertzeko arrazoi:

a) Bi hiruhileko naturalean ez aritzea aipatutako araubide bereziari atxikitako enpresaburu edo profesional baten kontura.

b) Bitartekari gisa aritzeko beharrezkoak diren baldintzak ez betetzea.

c) Araubide berezi horretako araudiak ezarritako betebeharrak behin eta berriro ez betetzea.

4. Aurreko apartatuetan aurreikusitakoa ezertan galarazi gabe, enpresaburuak edo profesionalak bere borondatez ematen ahalko du baja araubide horietan, edo bitartekariak gisa horretan aritzeari utzi.

5. Erregelamenduz ezarriko dira kapitulu honetan xedatutakoa garatu eta aplikatzeko beharrezko xedapenak.”

Hamahiru.–VIII. tituluko XI. kapituluko 2. atala:

“2. ATALA

Batasunaz kanpoko araubidea. Araubide berezi bat, aplikatu beharko zaiena Erkidegoan finkatuta ez dauden enpresaburuek edo profesionalek enpresaburuak edo profesionalak izan gabe hala ari diren hartzaileei egindako zerbitzuei

108. octiesdecies artikulua. Aplikazio-eremua.

1. Erkidegoan finkatuta ez dauden enpresaburuak eta profesionalak, zerbitzuak ematen dizkietenak enpresaburuak edo profesionalak izan gabe hala aritzen diren eta Erkidegoan finkatuta dauden edo hartan ohiko helbide edo bizilekua duten pertsonei, atal honetan aurreikusitako araubide bereziari atxikitzen ahalko zaizkio.

Araubide berezia zerbitzu-prestazio guztiei aplikatuko zaie baldin eta, bat etorriz Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide arrunta arautzen duen Legean xedatutakoarekin edo lege horren pareko diren Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako legeekin, ulertu behar bada Erkidegoan eginak direla.

2. Atal honen ondorioetarako, hona zer diren:

a) “Erkidegoan finkatuta ez dagoen enpresaburua edo profesionala”: jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegotik kanpo duten enpresaburu edo profesionalak, Erkidegoaren lurraldearen barnean establezimendu iraunkor bat ez dutenak.

b) “Europar Batasuneko identifikazioko estatua”: Erkidegoan finkatuta ez dagoen enpresaburuak edo profesionalak aukeratzen duen estatu kidea Erkidegoaren lurraldean, enpresaburu edo profesional gisa, jardueran hasi dela deklaratzeko.

c) “Europar Batasuneko kontsumoko estatua”: Europar Batasuneko estatua non ulertzen baita egiten direla zerbitzuak bat etorriz Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legean xedatutakoarekin, edo lege horren pareko diren Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako legeekin.

108. noniesdecies artikulua. Betebehar formalak.

1. Espainiako Erresuma baldin bada Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak aukeratzen duen identifikazioko estatu kidea, honako hauetara egonen da behartua:

a) 109.1.2 artikuluan aipatzen den identifikazio fiskaleko zenbakia izatea.

b) Araubide berezi horretan dituen eragiketen hasiera, aldaketa edo bukaera data deklaratzea. Deklarazio hori bide elektronikoz aurkeztuko da.

Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak, bere zergapeko jardueren hasiera deklaratzean, identifikazio datu hauek erantsiko ditu: izena, postaren helbidea eta posta elektronikoarena, Internet guneen helbide elektronikoak (halakorik erabiliz gero), zer zenbakiren bidez dagoen identifikatuta bere jardueraren egoitza duen hirugarren lurraldeko zerga arloko administrazioaren aurrean, eta deklarazio bat, adierazteko bere jarduera ekonomikoaren egoitza ez duela Erkidegoaren lurraldean ezarri eta ez duela establezimendu iraunkorrik bertan. Orobat, Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak informazio horretan izan daitekeen edozein aldaketaren berri emanen du.

Kanariar Uharteetan, Ceutan edo Melillan finkatutako enpresaburuen edo profesionalen kasuan, haien zergapeko jardueren hasiera deklaratzean eman beharreko informazioan adieraziko ditu izena, posta helbidea eta posta elektronikoarena, erabiltzen dituen Internet guneen helbide elektronikoak eta Espainiako zerga arloko administrazioak esleitutako identifikazio fiskaleko zenbakia.

Araubide honen ondorioetarako, zerga arloko administrazioak zenbaki banarekin identifikatuko ditu Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak.

Zerga arloko administrazioak bide elektronikoz jakinaraziko dio Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuari edo profesionalari zer identifikazio zenbaki esleitu zaion.

c) Balio erantsiaren gaineko zergaren aitorpen-likidazioa bide elektronikoz aurkeztea hiruhileko natural bakoitzeko, kontuan izan gabe araubide horren barneko zerbitzuak egin diren edo ez. Aitorpen-likidazioa zer eperi dagokion, horren ondoko hilabetean aurkeztu beharko da.

Aitorpen-likidazio horretan honako hau adierazi beharko da: zerga arloko administrazioak b) letran aurreikusitakoaren arabera jakinarazitako identifikazio zenbaki indibiduala, eta, zerga sortu den kontsumoko estatu kide bakoitzeko, aitorpenaren xedeko epealdian eman diren zerbitzuen guztirako balioa, eragiketa kargatzen duen balio erantsiaren gaineko zerga kanpo, estatu kide bakoitzari dagokion zergaren kopuru orokorra (zerga tasen arabera xehakatua) eta guztirako zenbatekoa, horien guztien batura, Espainian ordaindu beharrekoa.

Eragiketen kontraprestazioaren zenbatekoa euroa ez den beste moneta batean finkatu bada, eurotan adieraziko da likidazio aldiko azken egunari dagokion kanbio-tasa balioduna aplikatuta. Europako Banku Zentralak egun horretarako argitaratutako kanbio-tasei jarraituz eginen da kanbioa edo, egun horretarako argitalpenik ez bada, biharamunekoei.

Aurkeztu diren aitorpen-likidazioetako zifretan edozein aldaketa egiteko, hiru urteko epea izanen da gehienez, hasierako aitorpen-likidazioa aurkeztu behar zen egunetik hasita. Ondorengo aldizkako aitorpen-likidazio baten bidez eginen da aldaketa, erregelamendu bidez zehazten den moduan eta edukiarekin.

d) Aitorpen-likidazio bakoitzari dagokion zerga ordaintzea, berariaz adierazita zer aitorpen-likidaziori dagokion. Zenbatekoa eurotan ordainduko da, zerga arloko administrazioak zehaztutako banku-kontuan, aitorpena aurkezteko epearen barnean.

e) Araubide berezi honetako eragiketen erregistroa edukitzea. Erregistro horrek behar bezain zehatza izan beharko du, kontsumoko estatu kideko zerga arloko administrazioa gauza izan dadin aurreko c) letran aipatu aitorpena zuzena den egiaztatzeko.

Erregistro hori Europar Batasuneko identifikazioko nahiz kontsumoko estatuaren eskura egonen da, Kontseiluaren 2010eko urriaren 7ko 904/2010 (EB) Erregelamenduaren 47 decies artikuluan aurreikusi bezala (balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan administrazio lankidetzari eta iruzurraren aurkako borrokari buruzko erregelamendua).

Finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak hamar urtez gorde beharko du erregistro hori, eragiketa zer urtetan egiten den, haren bukaeratik hasita.

f) Erregelamendu bidez zehazten denera egokitutako faktura egin eta entregatzea.

2. Erkidegoan finkatuta ez dagoen enpresaburuak edo profesionalak araubide berezian hasteko aitorpena Espainiaz kanpoko beste estatu kide batean aurkeztea aukeratu baldin badu, zerga aplikatzen den lurraldearen barnean egindakotzat hartu behar diren eragiketei dagokienez, aurreko apartatuan aipatu aitorpen-likidazioa identifikazioko estatu kidean aurkeztearekin batera egin behar da eragiketa horiei dagokien zergaren diru-sarrera.

Gainera, Erkidegoan finkatuta ez dagoen enpresaburuak edo profesionalak aurreko 1. apartatuan aipatu betebeharrak Europar Batasuneko identifikazioko estatuan bete beharko ditu eta, bereziki, apartatu horren e) letran adierazitakoak.

108. vicies artikulua. Jasandako kuoten kenkarirako eskubidea.

1. Araubide berezi honi atxikitzen zaizkion Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuek edo profesionalek ezin izanen dute kenkaririk izan 108 noniesdecies.1.c) artikuluan aipatzen den aitorpen-likidazioan; alegia, ez dituzte kenkarietan sartuko, aplikagarri diren arauen arabera, araubide honen xedeko zerbitzuak emateko diren ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean edo inportatzean jasandako kuotak.

Aurrekoa gorabehera, araubide berezi honi atxikitzen zaizkion enpresaburu edo profesional horiek eskubidea izanen dute zerbitzuak emateko diren ondasun eta zerbitzuak, araubide berezi honen xedekoak, eskuratzean edo inportatzean jasandako balio erantsiaren gaineko zergaren kuotak itzul dakizkien, ulertzen denean haiek Europar Batasuneko kontsumoko estatuan eginak direla, kontsumoko estatuaren araudian aurreikusitako prozedurari jarraituz, Kontseiluaren 1986ko azaroaren 17ko 86/560/EEE Zuzentarauak xedatzen duena garatzen baitu, 2006ko azaroaren 28ko 2006/112/EE Zuzentarauaren 368. artikuluan aurreikusitako moduan. Bereziki, zerga aplikatzen den lurraldean egindakoak salbu, jasandako kuotak itzultzeko eskatuko dute Kanariar Uharteetan, Ceutan eta Melillan finkatuta dauden enpresaburuek edo profesionalek, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 117 bis artikuluan aurreikusitako prozeduraren bitartez.

2. Espainiako Erresuma baldin bada kontsumoko estatu kidea, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 119.Bi.2 artikuluan xedatutakoa galarazi gabe, araubide berezi honi atxikitzen zaizkion enpresaburuek edo profesionalek eskubidea izanen dute zerga aplikatzen den lurraldean eskuratu edo inportatutako ondasun eta zerbitzuengatik balio erantsiaren gaineko zerga dela-eta jasandako kuotak itzul dakizkien; betiere, ondasun eta zerbitzu horiek araubide berezi honen xedeko zerbitzuak emateko izanen dira. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 119 bis artikuluan aurreikusitakoa izanen da eskubide hori erabiltzeko prozedura.

Horren ondorioetarako, ez da eskatuko zerga aplikatzen den lurraldean finkatuta dauden enpresaburu edo profesionalen aldeko tratu-elkarrekikotasuna aitortua izatea. Artikulu honetan ezarritakoari heltzen dioten enpresaburuak edo profesionalak ez daude behartuta zerga arloko administraziorako ordezkaririk izendatzera, ondorio horietarako.

Kanariar Uharteetan, Ceutan edo Melillan finkatutako enpresaburuen edo profesionalen kasuan, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 119. artikuluan aurreikusitakoa izanen da balio erantsiaren gaineko zergaren kuotak itzultzeko eskubidea erabiltzeko prozedura, apartatu honen xedekoa.

3. Araubide berezi honi atxiki eta zergaren aplikazio-eremuan araubide berezi honen xedeko eragiketekin batera beste batzuk egiten dituzten enpresaburuek edo profesionalek, eragiketa horiengatik erregistratuta egotera eta lurralde horretan aitorpen-likidazioak aurkeztera behartuta egonik, kenkarietan sartu beharko dituzte ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean edo inportatzean jasandako kuotak, zergaren aplikazio-eremuan aurkeztu behar dituzten zergaren aitorpen-likidazioen bitartez. Aipatu ondasun eta zerbitzuak, ulertu behar da lurralde horretan eginak direla eta araubide berezi honen zerbitzuak egitean erabiltzen direla”.

Hamalau.–VIII. tituluko XI. kapituluko 3. atala:

“3. ATALA

Batasunaren araubidea. Honako hauei aplikatu beharreko araubide berezia: Erkidegoan bai baina Europar Batasuneko kontsumoko estatuan finkatuta ez dauden enpresaburuek edo profesionalek enpresaburu edo profesional izan gabe hala aritzen diren hartzaileei eginiko zerbitzuei, Europar Batasunaren barneko ondasunen urrutiko salmentei eta 8.bis.b) artikuluan aurreikusitako baldintzetan eginiko barneko entregei

108. unvicies artikulua. Aplikazio-eremua.

1. Atal honetan aurreikusitako araubide bereziari atxikitzen ahal zaizkio Erkidegoan bai baina Europar Batasuneko kontsumoko estatuan finkatuta ez dauden enpresaburuak edo profesionalak, baldin eta kontsumoko estatuan eginak direla ulertzen diren zerbitzuak egiten badizkiete enpresaburu edo profesional izan gabe hala aritzen diren hartzaileei, baita 8.bis.b) artikuluan aurreikusitako baldintzetan Europar Batasunaren barneko urrutiko salmentak edo barneko ondasun-entregak egiten dituztenak ere.

Araubide berezia araubide horri atxikitzen zaizkion enpresaburuek edo profesionalek eginiko zerbitzu guztiei aplikatuko zaie, baldin eta, bat etorriz Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legean xedatutakoarekin edo Europar Batasuneko beste estatu batzuen legedi baliokideetan xedatutakoarekin, ulertzen bada Erkidegoan eginak direla, eta araubide berezi honi atxikitako enpresaburuak edo profesionalak jarduera ekonomikoaren egoitza edo establezimendu iraunkorra zer estatu kidetan duen, zerbitzua beste batean ematen bada. Orobat, araubide berezi hori aplikagarri duten ondasun-entrega guztiei aplikatuko zaie, baldin eta hari atxikitzen zaizkion enpresaburuek edo profesionalek eginak badira.

2. Atal honen ondorioetarako, hona zer diren:

a) “Europar Batasuneko kontsumoko estatuan finkatu gabeko enpresaburua edo profesionala”: bere jarduera ekonomikoaren egoitza erkidegoaren lurraldean finkatuta duten enpresaburu edo profesional guztiak, edo bertan establezimendu iraunkor bat dutenak, baina ez horrelakorik kontsumoko estatu kidearen lurraldean.

b) “Europar Batasuneko identifikazioko estatu kidea”: enpresaburuak edo profesionalak zer estatu kidetan finkatuta duen bere jarduera ekonomikoaren egoitza, huraxe. Enpresaburuak edo profesionalak bere jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegoan finkatuta ez duenean, establezimendu iraunkor bat duen tokiko estatu kidea hartuko da kontuan edo, establezimendu iraunkorrak estatu kide batean baino gehiagotan izatera, enpresaburuak edo profesionalak aukeratzen duen estatua haren establezimendu iraunkorra duten estatu kideen artetik.

Enpresaburuak edo profesionalak Erkidegoan finkaturik ez daukanean jarduera ekonomikoaren egoitza eta ez duenean establezimendu iraunkorrik han, Europar Batasuneko identifikazioko estatua izanen da ondasunen igorpenaren edo garraioaren abiapuntukoa. Ondasunen igorpena edo garraioa Europar Batasuneko estatu batean baino gehiagotan hasten bada, enpresaburuak edo profesionalak horietako bat aukeratu beharko du.

Europar Batasuneko estatu bat aukeratzeak enpresaburua edo profesionala lotuko du, errebokatzen ez duen bitartean. Aukeraketaren aplikazioak hiru urte naturaleko balioa izanen du, gutxienez ere, zer urtetan egiten den aukera, hura ere barne dela.

c) “Europar Batasuneko kontsumoko estatua”:

a’) Zerbitzu-prestazioen kasuan, Europar Batasuneko estatua non ulertzen baita egiten direla zerbitzuak bat etorriz Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legean xedatutakoarekin, edo lege horren pareko diren Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako legeekin.

b’) Europar Batasunaren barneko ondasunen urrutiko salmenten kasuan, Europar Batasuneko estatua zeinetara ailegatzen baitzaio bezeroari ondasunen igorpena edo garraioa.

c’) Halako entregak 8.bis.b) artikuluarekin bat errazten dituen enpresaburu edo profesional baten ondasun-entregen kasuan, entregatutako ondasunen igorpena edo garraioa Europar Batasuneko estatu berean hasi eta bukatzen denean, estatu horixe.

3. Atal honen ondorioetarako, kasu hauetan izanen da Espainiako Erresuma “Europar Batasuneko identifikazioko estatua”:

a) Kasu guztietan, jarduera ekonomikoaren egoitza zerga aplikatzen den lurraldean duten enpresaburu edo profesionalentzat, eta jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegoaren lurraldean finkatu gabe baina zerga aplikatzen den lurraldean, eta ez beste inon, establezimendu iraunkor bat edo gehiago dutenentzat.

b) Jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegoaren lurraldean izan gabe, establezimendu iraunkor bat baino gehiago zerga aplikatzen den lurraldean eta beste estatu kideren batean dituzten enpresaburu edo profesionalak izanik, Espainia aukeratzen denean araubide berezi hau aplikatzeko estatu gisa.

c) Enpresaburuek edo profesionalek jardueraren egoitza edo establezimendu iraunkorra ez dutenean Erkidegoan, eta ondasunen igorpena eta garraioa zergaren-aplikazio eremuan hasten denean, ez beste inon, edo, igorpen edo garraio hori Europar Batasuneko estatu batean baino gehiagotan hasi bada, Espainia aukeratzen denean araubide berezi hau aplikatzeko estatu gisa.

108. duovicies artikulua. Betebehar formalak.

1. Espainia baldin bada Europar Batasuneko identifikazioko estatua, araubide berezi honi atxikitako eragiketak egiten dituen enpresaburua edo profesionala beharturik egonen da honetara:

a) 109.1.2 artikuluan aipatzen den identifikazio fiskaleko zenbakia izatea.

b) Araubide berezi horretan dituen eragiketen hasiera, aldaketa edo bukaera data deklaratzea. Deklarazio hori bide elektronikoz aurkeztuko da.

c) Balio erantsiaren gaineko zergaren aitorpen-likidazioa bide elektronikoz aurkeztea hiruhileko natural bakoitzeko, kontuan izan gabe araubide hori aplikagarri duten eragiketak egin diren edo ez. Aitorpen-likidazioa zer eperi dagokion, horren ondoko hilabetean aurkeztu beharko da.

Aitorpen-likidazio horretan honako hau adierazi beharko da: zerga arloko administrazioak enpresaburuari edo profesionalari esleitutako identifikazio fiskaleko zenbakia, a) letran aurreikusitakoa, eta, zerga sortu den kontsumoko estatu kide bakoitzeko, araubide horren menpeko eragiketa guztien balio osoa, kanpo dagoela eragiketa kargatzen duen balio erantsiaren gaineko zerga, haren xedeko epealdian, eta Europar Batasuneko estatu bakoitzari dagokion zergaren kopuru orokorra, (zerga tasen arabera xehakatua) eta guztirako zenbatekoa, horien guztien batura, Espainian ordaindu beharrekoa.

Ondasunak igorri edo garraiatzen badira Espainiaz bestelako Europar Batasuneko estatuetatik, aitorpen-likidazioak balio osoa ere izan beharko du, kanpo dagoela eragiketa kargatzen duen balio erantsiaren gaineko zerga, haren xedeko aldian, eta dagokion zergaren kopuru orokorra (zerga tasen arabera xehakatua) eta guztirako zenbatekoa, horien guztien batura, araubide hori aplikagarri duten hurrengo entregetarako, halako ondasunak Europar Batasuneko zer estatutik igorri edo garraiatu diren zehaztuta:

a’) Batasunaren barneko ondasunen urrutiko salmentak, foru lege honen 8.bis.b) artikuluarekin bat edo estatu horren legedian baliokide denarekin bat eginikoez bestelakoak.

b’) Batasunaren barneko ondasunen urrutiko salmentak eta ondasun-entregak, ondasun horien igorpena edo garraioa Europar Batasuneko estatu berean hasi eta bukatzen denean eta enpresaburu edo profesional batek egiten dituenean foru lege honen 8.bis.b) artikuluarekin bat edo estatu horren legedian baliokide denarekin bat.

a’) Letrako ondasun-entregei dagokienez, aitorpen-likidazioak, halaber, honako hauek jasoko ditu: identifikazio zenbaki indibiduala, balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako, edo identifikazio fiskaleko zenbakia, ondasun horiek Europar Batasuneko zer estatutatik igorri edo garraiatu diren, horietako bakoitzak esleitu duena.

b’) Letrako ondasun-entregei dagokienez, aitorpen-likidazioak, halaber, honako hauek jasoko ditu: identifikazio zenbaki indibiduala, balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako, edo identifikazio fiskaleko zenbakia, ondasun horiek Europar Batasuneko zer estatutatik igorri edo garraiatu diren, horietako bakoitzak esleitu duena, halakorik edukiz gero.

Aitorpen-likidazioak c) letra honetan aipatzen den informazioa bilduko du, Europar Batasuneko kontsumoko estatuaren arabera xehakatua.

Enpresaburuak edo profesionalak Espainian ez beste estatu kide batean establezimendu iraunkor bat edo gehiago dituenean, eta haietatik ematen dituenean araubide berezi honen xedeko zerbitzuak, aitorpen-likidazioan honako hau jaso beharko du: zerbitzu-egite horien zenbateko osoa, establezimendu iraunkorra Europar Batasuneko zer estatutan duen, horietako bakoitzerako, identifikazio zenbaki indibiduala, balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako edo establezimendu iraunkor horren identifikazio fiskaleko zenbakia, Europar Batasuneko kontsumoko estatu bakoitzerako xehakatua.

Eragiketen kontraprestazioaren zenbatekoa euroa ez den beste moneta batean finkatu bada, eurotan adieraziko da likidazio aldiko azken egunari dagokion kanbio-tasa balioduna aplikatuta. Europako Banku Zentralak egun horretarako argitaratutako kanbio-tasei jarraituz eginen da kanbioa edo, egun horretarako argitalpenik ez bada, biharamunekoei.

Aurkeztu diren aitorpen-likidazioetako zifretan edozein aldaketa egiteko, hiru urteko epea izanen da gehienez, hasierako aitorpen-likidazioa aurkeztu behar zen egunetik hasita. Ondorengo aldizkako aitorpen-likidazio baten bidez eginen da aldaketa, erregelamendu bidez zehazten den moduan eta edukiarekin.

d) Aitorpen-likidazio bakoitzari dagokion zerga ordaintzea, berariaz adierazita zer aitorpeni dagokion. Zenbatekoa eurotan ordainduko da, zerga arloko administrazioak zehaztutako banku-kontuan, aitorpena aurkezteko epearen barnean.

e) Araubide berezi honetako eragiten erregistroa mantentzera. Erregistro horrek behar bezain zehatza izan beharko du, kontsumoko estatu kideko zerga arloko administrazioa gauza izan dadin c) letran aipatu aitorpena zuzena den egiaztatzeko.

Erregistro hori Europar Batasuneko identifikazioko nahiz kontsumoko estatuaren eskura egonen da, Kontseiluaren 2010eko urriaren 7ko 904/2010 (EB) Erregelamenduaren 47 decies artikuluan aurreikusi bezala (balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan administrazio lankidetzari eta iruzurraren aurkako borrokari buruzko erregelamendua).

Enpresaburuak edo profesionalak hamar urtez gorde beharko du erregistro hori, eragiketa zer urtetan egiten den, haren bukaeratik hasita.

f) Erregelamendu bidez zehazten denera egokitutako faktura egin eta entregatzea.

2. Espainiako Erresuma identifikazioko estatu kidetzat duen enpresaburuak edo profesionalak Espainian bakarrik aurkeztu beharko ditu aitorpen-likidazioak eta, zein den kasua, kontsumoko estatu kide guztietan egindako eragiketa guztiei, araubide berezi honen xedekoei, dagokien zergaren zenbatekoa ordaindu.

108. tervicies artikulua. Jasandako kuoten kenkarirako eskubidea.

1. Araubide berezi honi atxikitzen zaizkion enpresaburuek edo profesionalek ezin izanen dute kenkaririk izan 108 duovicies.1.c) artikuluan aipatzen den aitorpen-likidazioan; alegia, ez dituzte kenkarietan sartuko, aplikagarri diren arauen arabera, araubide honen xedeko eragiketak egiteko diren ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean edo inportatzean jasandako kuotak.

Aurrekoa gorabehera, araubide berezi honi atxikitzen zaizkion enpresaburuek edo profesionalek eskubidea izanen dute eragiketak egiteko diren ondasun eta zerbitzuak, araubide berezi honen xedekoak, eskuratzean edo inportatzean jasandako balio erantsiaren gaineko zergaren kuotak itzul dakizkien, ulertzen denean haiek Europar Batasuneko kontsumoko estatuan eginak direla, kontsumoko estatuaren araudian aurreikusitako prozedurari jarraituz, Kontseiluaren 1986ko azaroaren 17ko 86/560/EEE Zuzentarauak xedatzen duena garatzen baitu, 2006ko azaroaren 28ko 2006/112/EE Zuzentarauaren 368. artikuluan edo Kontseiluaren 2008ko otsailaren 12ko 2008/9/EE Zuzentarauan aurreikusitako moduan, 2006ko azaroaren 28ko 2006/112/EE Zuzentarauaren 369 undecies artikuluan aurreikusitako moduan. Bereziki, zerga aplikatzen den lurraldean finkatutako enpresaburuen edo profesionalen kasuan, jasandako kuotak itzultzeko eskatuko dute Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 117 bis artikuluan aurreikusitako prozeduraren bitartez.

2. Espainiako Erresuma baldin bada Europar Batasuneko kontsumoko estatua, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 119.Bi.2 artikuluan xedatutakoa galarazi gabe, araubide berezi honi atxikitzen zaizkion enpresaburuek edo profesionalek eskubidea izanen dute zerga aplikatzen den lurraldean eskuratu edo inportatutako ondasun eta zerbitzuengatik balio erantsiaren gaineko zerga dela-eta jasandako kuotak itzul dakizkien; betiere, ondasun eta zerbitzu horiek araubide berezi honen xedeko eragiketak egiteko izanen dira.

Europar Batasuneko beste estatu batean finkatuta dauden enpresaburuen edo profesionalen kasuan, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 119. artikuluan aurreikusitakoa izanen da eskubide hori erabiltzeko prozedura.

Erkidegoan finkatuta ez dauden enpresaburuen edo profesionalen kasuan, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 119 bis artikuluan aurreikusitakoa izanen da eskubide hori erabiltzeko prozedura.

Horren ondorioetarako, ez da eskatuko zerga aplikatzen den lurraldean finkatuta dauden enpresaburu edo profesionalen aldeko tratu-elkarrekikotasuna aitortua izatea. Artikulu honetan ezarritakoari heltzen dioten enpresaburuak edo profesionalak ez daude behartuta zerga arloko administraziorako ordezkaririk izendatzera, ondorio horietarako.

Kanariar Uharteetan, Ceutan edo Melillan finkatutako enpresaburuen edo profesionalen kasuan, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 119. artikuluan aurreikusitakoa izanen da balio erantsiaren gaineko zergaren kuotak itzultzeko eskubidea erabiltzeko prozedura, apartatu honen xedekoa.

Espainiako Erresuma baldin bada Europar Batasuneko identifikazioko estatua, zergaren aplikazio-eremuan finkatuta dauden enpresaburuek edo profesionalek kenkariak egiten ahalko dituzte balio erantsiaren gaineko zergaren kuotetan, araubide honi atxikitako eragiketak egitean erabilitako ondasunak eta zerbitzuak eskuratu edo inportatzean, zergaren araubide orokorraren arabera.

3. Araubide berezi honi atxiki eta zergaren aplikazio-eremuan araubide berezi honen xedeko eragiketekin batera beste batzuk egiten dituzten enpresaburuek edo profesionalek, eragiketa horiengatik erregistratuta egotera eta lurralde horretan aitorpen-likidazioak aurkeztera behartuta egonik, kenkarietan sartu beharko dituzte ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean edo inportatzean jasandako kuotak, zergaren aplikazio-eremuan aurkeztu behar dituzten zergaren aitorpen-likidazioen bitartez. Aipatu ondasun eta zerbitzuak, ulertu behar da lurralde horretan eginak direla eta araubide berezi honen eragiketak egitean erabiltzen direla.

108. quatervicies artikulua. Zergaren aplikazio-eremuan finkatutako enpresaburuek edo profesionalek bertan egindako zerbitzuak.

Atal honetan aurreikusitako araubide berezia ez zaie aplikatuko zergaren aplikazio-eremuan jarduera ekonomikoaren egoitza edo establezimendu iraunkorra duten enpresaburuek edo profesionalek bertan egindako zerbitzuei. Zerbitzu emate horiei zergaren araubide orokorra aplikatuko zaie.”

Hamabost.–VIII. tituluko XI. kapituluko 4. atala gehitzea:

“4. ATALA

Inportazio araubidea. Hirugarren herrialdeetatik edo lurraldeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentei aplikatu beharreko araubide berezia

108. quinvicies artikulua. Aplikazio-eremua.

1. Atal honetan aurreikusitako araubide bereziari heltzen ahal diote hirugarren herrialdeetatik edo lurraldeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentak egiten dituzten enpresaburuek edo profesionalek, baldin eta igorpenaren berezko balioa ez bada 150 eurotik gorakoa, produktuak ez badira zerga berezien xedekoak, eta hauek betetzen badira:

a) Erkidegoan finkatutako enpresaburuak edo profesionalak izatea;

b) Erkidegoan finkatutako bitartekari batek ordezkatzea enpresaburuak edo profesionalak, Erkidegoan finkatuta egonik ala ez. Ondorio horietarako, ezin da bitartekari bat baino gehiago batera izendatu; edo

c) Kontseiluaren 2010/24/EB Zuzentarauaren eta 904/2010 (EB) Erregelamenduaren antzeko aplikazio-eremua izanik, Europar Batasunarekin elkarri laguntzeko itun bat daukan hirugarren herrialde batean finkatutako enpresaburuek edo profesionalek urrutiko salmentak egitea hirugarren herrialde horretatik datozen ondasunekin.

Araubide berezi hau aplikatuko zaie enpresaburuak edo profesionalak hirugarren herrialdeetatik edo lurraldeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentei.

2. Atal honen ondorioetarako, hona zer diren:

a) “Erkidegoan finkatuta ez dagoen enpresaburua edo profesionala”: jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegotik kanpo duten enpresaburu edo profesionalak, eta hartan establezimendu iraunkor bat ez dutenak.

b) “Bitartekaria”: Erkidegoan finkatutako pertsona bat, zeina hirugarren herrialde edo lurralde batetik inportatutako ondasunen urrutiko salmenta egiten duen enpresaburuak edo profesionalak izendatzen baitu eta, haren izenean eta kontura, behartuta baitago araubide berezi honen ondoriozko betebehar materialak eta formalak konplitzera, eta horren ondoriozko zerga arloko erlazio juridikoen titularra baita.

Erregelamendu bidez, baldintzak eta betekizunak ezarriko dira araubide berezi honetan bitartekari gisa aritzeko.

c) “Europar Batasuneko identifikazioko estatua”:

a’) Enpresaburua edo profesionala Erkidegoan finkatuta ez dagoenean, aukeratzen den Europar Batasuneko estatua.

b’) Enpresaburuak edo profesionalak bere jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegoan finkatuta eduki ez arren, bertan zenbait establezimendu iraunkor dituenean, hark, bertan establezimendu iraunkor bat izanik, araubide berezi honi heltzeko zehazten duen Europar Batasuneko estatua. Europar Batasuneko estatu bat aukeratzeak enpresaburua edo profesionala lotuko du, hark errebokatzen ez duen bitartean, eta horrek indarrean iraunen du, gutxienez, aukerako urte naturalean eta hurrengo bietan.

c’) Enpresaburuak edo profesionalak jarduera ekonomikoaren egoitza Europar Batasuneko estatu batean finkatu duenean, edo hartan, ez beste inon, establezimendu iraunkor bat edo batzuk dituenean, Europar Batasuneko estatu hori.

d’) Bitartekariak bere jarduera ekonomikoaren egoitza Europar Batasuneko estatu baten finkatu duenean, estatu hori.

e’) Bitartekariak bere jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegoan finkatuta eduki ez arren, bertan zenbait establezimendu iraunkor dituenean, hark, bertan establezimendu iraunkor bat izanik, araubide berezi honi heltzeko zehazten duen Europar Batasuneko estatua. Europar Batasuneko estatu bat aukeratzeak enpresaburua edo profesionala lotuko du, hark errebokatzen ez duen bitartean, eta horrek indarrean iraunen du, gutxienez, aukerako urte naturalean eta hurrengo bietan.

d) “Europar Batasuneko kontsumoko estatua”: Europar Batasuneko estatua, zeinetara ailegatzen baitzaio bezeroari ondasunen igorpena edo garraioa.

3. Atal honetan aurreikusitako ondorioetarako, kasu hauetan izanen da Espainiako Erresuma “Europar Batasuneko identifikazioko estatua”:

a) Kasu guztietan, jarduera ekonomikoaren egoitza zergaren aplikazio-eremuan duten enpresaburu edo profesionalentzat edo bitartekarientzat, eta jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegoaren lurraldean finkatuta izan baina zergaren aplikazio-eremuan, eta ez beste inon, establezimendu iraunkor bat edo gehiago dutenentzat.

b) Jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegoaren lurraldean izan gabe, establezimendu iraunkor bat baino gehiago zergaren aplikazio-eremuan eta Europar Batasuneko beste estatu batean dituzten enpresaburu edo profesionalak edo bitartekariak izanik, Espainia araubide berezi hau aplikatzeko aukeratu dutenentzat.

c) Enpresaburuak edo profesionalak egoitzarik ez badu bere jarduerarako eta Erkidegoaren lurraldean establezimendu iraunkorrik ez badu, Espainia aukeratu duenean araubide berezi hau aplikatzeko Europar Batasuneko estatu gisa.

108. sexvicies artikulua. Sortzapena.

Araubide berezi honi atxikitako ondasun-entregetan, entregan gertatuko da zergaren sortzapena. Ulertuko da gertatu dela bezeroaren ordainketa onartzean.

108. septvicies artikulua. Betebehar formalak.

1. Espainiako Erresuma baldin bada Europar Batasuneko identifikazioko estatua, araubide honi atxikitako enpresaburua edo profesionala, edo haren kontura aritzen den bitartekaria, hauetara egonen da beharturik:

a) 109.1.2 artikuluan aipatzen den identifikazio fiskaleko zenbakia izatea.

b) Araubide berezi horretan dituen eragiketen hasiera, aldaketa edo bukaera data deklaratzea. Deklarazio hori bide elektronikoz aurkeztuko da.

Identifikazio datu hauek eman behar ditu araubide berezi honi atxikita bitartekaririk gabe aritzen den enpresaburuak edo profesionalak, kargatutako jardueren hasiera aitortzean: izena; posta helbidea eta posta elektronikoarena; Interneteko zer guneren bidez aritzen den, haren helbide elektronikoa; eta balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako identifikazio zenbakia, edo identifikazio fiskaleko zenbakia.

Identifikazio datu hauek eman behar dizkio bitartekariak zerga arloko administrazioari bitartekaritza lanean hasi baino lehen: izena; posta helbidea eta posta elektronikoarena; Interneteko zer guneren bidez aritzen den, haren helbide elektronikoa; eta balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako identifikazio zenbakia.

Horretaz gain, identifikazio datu hauek eman behar dizkio bitartekariak zerga arloko administrazioari bitartekaritza lanean hasi baino lehen, zer enpresabururen edo profesionalaren izenean eta kontura aritzen den, hari buruz: izena; posta helbidea eta posta elektronikoarena; Interneteko zer guneren bidez aritzen den, haren helbide elektronikoa; eta balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako identifikazio zenbakia, edo identifikazio fiskaleko zenbakia. Halaber, Europar Batasuneko identifikazioko estatuak eman dion identifikazio fiskaleko zenbakia adierazi beharko du, araubide berezi honen ondorioetarako.

Araubide berezi honi atxikitako enpresaburuak edo profesionalak, edo haren bitartekariak, aldiro jakinaraziko du aipatu informazioa aldatu dela.

Araubide honen ondorioetarako, zerga arloko administrazioak identifikatuko du zer enpresaburu edo profesional atxikitzen zaion araubide berezi honi, araubidearen ondorioetarako identifikazio zenbaki baten bidez. Bitartekari baten bidez arituz gero, araubidearen ondorioetarako identifikazio zenbaki bat esleituko zaio hari, hala izendatu duen enpresaburu edo profesional bakoitzeko.

Araubide berezi honetarako baino ez dira erabiliko identifikazio zenbaki horiek, eta ematearen arrazoia da Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 66.4 artikuluan aurreikusitako salbuespena aplikatzea.

Zerga arloko administrazioak bide elektronikoz jakinaraziko dio araubide berezi honi atxikitako enpresaburuari edo profesionalari, edo kasua bada, bitartekariari, zer identifikazio zenbaki esleitu zaion.

c) Balio erantsiaren gaineko zergaren aitorpen-likidazioa bide elektronikoz aurkeztea hilabete natural bakoitzeko, kontuan izan gabe araubide berezi hau aplikagarri duten eragiketak egin diren edo ez. Aitorpen-likidazioa zer eperi dagokion, horren ondoko hilabetean aurkeztu beharko da.

Aitorpen-likidazio horretan honako hau adierazi beharko da: zerga arloko administrazioak esleitutako identifikazio fiskaleko zenbakia, araubide berezi honen ondorioetarako, eta, zerga sortu den kontsumoko estatu kide bakoitzeko, araubide horren menpeko eragiketa guztien balio osoa, kanpo dagoela eragiketa kargatzen duen balio erantsiaren gaineko zerga, haren xedeko epealdian, eta Europar Batasuneko estatu bakoitzari dagokion zergaren kopuru orokorra (zerga tasen arabera xehakatua) eta guztirako zenbatekoa, horien guztien batura, Espainian ordaindu beharrekoa.

Eragiketen kontraprestazioaren zenbatekoa euroa ez den beste moneta batean finkatu bada, eurotan adieraziko da likidazio aldiko azken egunari dagokion kanbio-tasa balioduna aplikatuta. Europako Banku Zentralak egun horretarako argitaratutako kanbio-tasei jarraituz eginen da kanbioa edo, egun horretarako argitalpenik ez bada, biharamunekoei.

Aurkeztu diren aitorpen-likidazioetako zifretan edozein aldaketa egiteko, hiru urteko epea izanen da gehienez, hasierako aitorpen-likidazioa aurkeztu behar zen egunetik hasita. Ondorengo aldizkako aitorpen-likidazio baten bidez eginen da aldaketa, erregelamendu bidez zehazten den moduan eta edukiarekin.

d) Aitorpen-likidazio bakoitzari dagokion zerga ordaintzea, berariaz adierazita zer aitorpen-likidaziori dagokion. Zenbatekoa eurotan ordainduko da, zerga arloko administrazioak zehaztutako banku-kontuan, aitorpen-likidazioa aurkezteko epearen barnean.

e) Araubide berezi honetako eragiketen erregistroa edukitzea. Erregistro horrek behar bezain zehatza izan beharko du, Europar Batasuneko kontsumoko estatuko zerga arloko administrazioa gauza izan dadin aurreko c) letran aipatu aitorpen-likidazioa zuzena den egiaztatzeko.

Erregistro hori Europar Batasuneko identifikazioko nahiz kontsumoko estatuaren eskura egonen da, Kontseiluaren 2010eko urriaren 7ko 904/2010 (EB) Erregelamenduaren 47 decies artikuluan aurreikusi bezala (balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan administrazio lankidetzari eta iruzurraren aurkako borrokari buruzko erregelamendua).

Enpresaburuak edo profesionalak hamar urtez gorde beharko du erregistro hori, eragiketa zer urtetan egiten den, haren bukaeratik hasita.

f) Erregelamendu bidez zehazten denera egokitutako faktura egin eta entregatzea.

2. Espainiako Erresuma Europar Batasuneko identifikazioko estatutzat duen enpresaburuak edo profesionalak Espainian bakarrik aurkeztu beharko ditu aitorpen-likidazioak eta, zein den kasua, Europar Batasuneko kontsumoko estatu guztietan egindako eragiketa guztiei, araubide berezi honen xedekoei, dagokien zergaren zenbatekoa ordaindu.

108. octovicies artikulua. Jasandako kuoten kenkarirako eskubidea.

1. Araubide berezi honi atxikitzen zaizkion enpresaburuek edo profesionalek ezin izanen dute kenkaririk izan 108 septvicies.1.c) artikuluan aipatzen den aitorpen-likidazioan; alegia, ez dituzte kenkarietan sartuko, aplikagarri diren arauen arabera, araubide honen xedeko eragiketak egiteko diren ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean edo inportatzean jasandako kuotak.

Aurrekoa gorabehera, araubide berezi honi atxikitzen zaizkion enpresaburuek edo profesionalek eskubidea izanen dute eragiketak egiteko diren ondasun eta zerbitzuak, araubide berezi honen xedekoak, eskuratzean edo inportatzean jasandako balio erantsiaren gaineko zergaren kuotak itzul dakizkien, ulertzen denean haiek Europar Batasuneko kontsumoko estatuan eginak direla, kontsumoko estatuaren araudian aurreikusitako prozedurari jarraituz, Kontseiluaren 1986ko azaroaren 17ko 86/560/EEE Zuzentarauak edo Kontseiluaren 2008ko otsailaren 12ko 2008/9/EE Zuzentarauak xedatzen dutena garatzen baitu, 2006ko azaroaren 28ko 2006/112/EE Zuzentarauaren 369 quatervicies artikuluan aurreikusitako moduan. Bereziki, zergaren aplikazio-eremuan egindakoak salbu, jasandako kuotak itzultzeko eskatuko dute Kanariar Uharteetan, Ceutan eta Melillan finkatuta dauden enpresaburuek edo profesionalek, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 117 bis artikuluan aurreikusitako prozeduraren bitartez.

2. Espainiako Erresuma baldin bada Europar Batasuneko kontsumoko estatua, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 119.Bi.2 artikuluan xedatutakoa galarazi gabe, araubide berezi honi atxikitzen zaizkion enpresaburuek edo profesionalek eskubidea izanen dute zerga aplikatzen den lurraldean eskuratu edo inportatutako ondasun eta zerbitzuengatik balio erantsiaren gaineko zerga dela-eta jasandako kuotak itzul dakizkien; betiere, ondasun eta zerbitzu horiek araubide berezi honen xedeko eragiketak egiteko izanen dira.

Europar Batasuneko beste estatu batean finkatuta dauden enpresaburuen edo profesionalen kasuan, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 119. artikuluan aurreikusitakoa izanen da eskubide hori erabiltzeko prozedura.

Erkidegoan finkatuta ez dauden enpresaburuen edo profesionalen kasuan, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 119 bis artikuluan aurreikusitakoa izanen da eskubide hori erabiltzeko prozedura.

Horren ondorioetarako, ez da eskatuko zerga aplikatzen den lurraldean finkatuta dauden enpresaburu edo profesionalen aldeko tratu-elkarrekikotasuna aitortua izatea. Artikulu honetan ezarritakoari heltzen dioten enpresaburuak edo profesionalak ez daude behartuta zerga arloko administraziorako ordezkaririk izendatzera, ondorio horietarako.

Kanariar Uharteetan, Ceutan edo Melillan finkatutako enpresaburuen edo profesionalen kasuan, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 119. artikuluan aurreikusitakoa izanen da balio erantsiaren gaineko zergaren kuotak itzultzeko eskubidea erabiltzeko prozedura, apartatu honen xedekoa.

Espainiako Erresuma baldin bada Europar Batasuneko identifikazioko estatua, zergaren aplikazio-eremuan finkatuta dauden enpresaburuek edo profesionalek kenkariak egiten ahalko dituzte balio erantsiaren gaineko zergaren kuotetan, araubide honi atxikitako eragiketak egitean erabilitako ondasunak eta zerbitzuak eskuratu edo inportatzean, zergaren araubide orokorraren arabera.

3. Araubide berezi honi atxiki eta zergaren aplikazio-eremuan araubide berezi honen xedeko eragiketekin batera beste batzuk egiten dituzten enpresaburuek edo profesionalek, eragiketa horiengatik erregistratuta egotera eta lurralde horretan aitorpen-likidazioak aurkeztera behartuta egonik, kenkarietan sartu beharko dituzte ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean edo inportatzean jasandako kuotak, zergaren aplikazio-eremuan aurkeztu behar dituzten zergaren aitorpen-likidazioen bitartez. Aipatu ondasun eta zerbitzuak, ulertu behar da lurralde horretan eginak direla eta araubide berezi honen eragiketak egitean erabiltzen direla.”

Hamasei.–111 bis artikulua gehitzen da IX. tituluan:

“111 bis artikulua. Eragiketen erregistroa.

1. Enpresaburu edo profesional batek, hala arituz, interfaze digital bat erabiltzean, hala nola online merkatu bat, plataforma bat, atari bat edo antzeko baliabide batzuk, ondasun-entregak edo zerbitzu-prestazioak errazten dizkienean enpresaburua edo profesionala izan gabe hala aritzen direnei, baldin eta ez bada ondasun-entrega edo zerbitzu-prestazio horien subjektu pasiboa, beharturik egonen da eragiketa horien erregistroa eramatera.

Haren edukiak bat eginen du Kontseiluaren 2011ko martxoaren 15eko 282/2011 (EB) Erregelamenduaren 54 quater.2 artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu horren bidez, balio erantsiaren gaineko zergaren sistema erkideari buruzko 2006/112/EE Zuzentaraua aplikatzeko xedapenak ezarri ziren), eta Europar Batasuneko estatu interesdunen eskura egonen da bide elektronikoan, eskaera egiten dutenean.

Hamar urtez eduki beharko du erregistro hori, eragiketa zer urtetan egiten den, haren bukaeratik hasita.

2. Enpresaburu edo profesional batek, hala arituz, interfaze digital bat erabiltzean, hala nola online merkatu bat, plataforma bat, atari bat edo antzeko baliabide batzuk, ondasun-entregak errazten dituenean foru lege honen 8. bis artikuluan xedatu bezala, edo bide elektronikoak erabiliz zerbitzu-prestazio batean parte hartzen duenean, horretarako ulertzen baldin bada bere izenean aritzen dela, 282/2011 (EB) Erregelamenduaren 9 bis artikuluarekin bat, erregistro hauek eraman beharko ditu:

a) 282/2011 (EB) Erregelamenduaren 63 quater artikuluan ezarritako erregistroak, enpresaburu edo profesional hori VIII. tituluko XI. kapituluan aurreikusitako araubide bereziei atxikita dagoenean.

b) 109.1.4 artikuluan ezarritako erregistroak, VIII. tituluko XI. kapituluan aurreikusitako araubide bereziei atxikita ez dagoenean.

Hamazazpi.–112.3 artikulua:

“3. Ondasunen inportazioetan, aduanako legerian muga-zergako eskubideetarako aurreikusitako moduan likidatuko da zerga, edo, kasua bada, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 167 bis artikuluan aurreikusi bezala.

Erregelamenduz ezarriko den moduan eginen da inportazioaren gaineko zergako kuoten diru-bilketa eta diru-sarrera, eta han ezartzen ahalko da zer baldintza eskatu subjektu pasiboei, administrazioak egindako likidazioa jasotzen duen dokumentua hartzen duten epealdiari dagokion aitorpen-likidazioan kuotak sar ditzaten.

Xedapen gehigarri bakarra.–Balio erantsiaren gaineko zergaren tasa, aplikatu beharrekoa COVID-19aren ondorioei aurre egiteko beharrezkoak diren ondasunen entregetan, inportazioetan eta Europar Batasunaren barruko eskurapenetan.

Ondorioak izanik 2021eko maiatzaren 1etik aurrera, eta indarraldia, berriz, 2021eko abenduaren 31ra artekoa, balio erantsiaren gaineko zergaren ehuneko 0ko tasa aplikatuko da foru lege-dekretu honen eranskinean zehaztutako ondasunen entregetan, inportazioetan eta Europar Batasunaren barruko eskurapenetan, baldin eta horien hartzaileak eskubide publikoko entitateak, klinikak edo ospitaleak badira, edo izaera sozialeko entitate pribatuak, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 17.3 artikuluak aipatzen dituenak. Eragiketa horiek, fakturetan, eragiketa salbuetsi gisa dokumentatuko dira.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Tributu Harmonizazioari buruzko Legegintzako Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, ezartzen dituen ondorioekin.

Iruñean, 2021eko ekainaren 23an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

ERANSKINA

Xedapen gehigarri bakarrean aipatzen diren ondasunen zerrenda

PRODUKTUAREN IZENA

NC KODEA

1

Osasun produktuak.

Zainketa intentsibo eta azpi-intentsiboetarako arnasgailuak.

ex 9019 20 00

Haizagailuak (arnasketa artifizialerako tresnak)

Fluxu bereizleak.

ex 9019 20 00

ex 9019 20

Oxigenoterapiarako beste tresna batzuk, oxigeno dendak barne.

ex 9019 20 00

Gorputzaz kanpoko mintz bidezko oxigenazioa.

ex 9019 20 00

2

Monitoreak.

Parametro anitzeko monitoreak, eramangarriak barne.

ex 8528 52 91

ex 8528 52 99

ex 8528 59 00

ex 8528 52 10

3

Ponpak.

–Kanpo nutriziorako ponpa peristaltikoak

–Sendagaien infusiorako ponpak

–Hurrupatze ponpak.

ex 9018 90 50

ex 9018 90 84

ex 8413 81 00

Xurgatze zundak.

ex 9018 90 50

4

Hodiak.

Hodi endotrakealak.

ex 9018 90 60

ex 9019 20 00

Hodi esterilak.

ex 3917 21 10

a ex 3917 39 00

5

Kaskoak.

Aireztapen mekaniko ez-inbaditzailerako CPAP/NIV kaskoak

ex 9019 20 00

6

Aireztapen ez-inbaditzailerako maskarak (NIV).

Aurpegi osoko maskarak eta maskara orononasalak, aireztapen ez-inbaditzailerako.

ex 9019 20 00

7

Hurrupatze sistemak/makinak.

Hurrupatze sistemak.

ex 9019 20 00

Hurrupatze elektrikoko makinak.

ex 9019 20 00

ex 8543 70 90

8

Hezegailuak.

Hezegailuak.

ex 8415

ex 8509 80 00

ex 8479 89 97

9

Laringoskopioak.

Laringoskopioak.

ex 9018 90 20

10

Hornigai mediko suntsikorrak.

–Intubazio kitak

–Aiztur laparoskopikoak.

ex 9018 90

Xiringak, orratzarekin edo gabe.

ex 9018 31

Metalezko orratz tubularrak eta josturetarako orratzak.

ex 9018 32

Orratzak, kateterrak eta kanulak.

ex 9018 39

Sarbide baskularrerako kitak.

ex 9018 90 84

11

Monitorizazio estazioak - Pazienteak monitorizatzeko tresnak - Elektrodiagnostikorako tresnak.

Monitorizaziorako estazio zentralak, zainketa intentsiboetarako

Pultsu oximetroak.

ex 9018 90

ex 9018 19

–Pazienteak monitorizatzeko gailuak

–Elektrodiagnostikorako tresnak.

ex 9018 19 10

ex 9018 19 90

12

Ultrasoinu bidezko eskaner eramangarria.

Ultrasoinu bidezko eskaner eramangarria.

ex 9018 12 00

13

Elektrokardiografoak.

Elektrokardiografoak.

ex 9018 11 00

14

Ordenagailu bidezko tomografiarako sistemak/eskanerrak.

Ordenagailu bidezko tomografiarako sistemak.

ex 9022 12,

ex 9022 14 00

15

Maskarak. ex 6307 90 98»

–Aurpegiko maskarak, oihalezkoak, iragazki aldagarririk edo pieza mekanikorik gabekoak, barne direla maskara kirurgikoak eta ehundu gabeko ehun-materialez fabrikaturiko aurpegiko maskarak, erabili eta botatzekoak.

–Aurpegiko maskarak, FFP2 eta FFP3 motakoak.

ex 6307 90 10

ex 6307 90 93

ex 6307 90 95

Paperezko maskara kirurgikoak.

ex 4818 90 10

ex 4818 90 90

Gas maskarak, agente biologikoen aurka babesteko iragazki aldagarriak edo pieza mekanikoak dituztenak. Hemen sartzen dira begiak ere babesten dituzten maskarak edo aurpegiko ezkutuak.

ex 9020 00 00

16

Eskularruak.

Plastikozko eskularruak.

ex 3926 20 00

Gomazko eskularru kirurgikoak.

4015 11 00

Gomazko beste eskularru batzuk.

ex 4015 19 00

Puntuzko eskularruak, plastikoz edo gomaz estaliak edo inpregnatuak.

ex 6116 10

Ehunezko eskularruak, puntuzkoak ez direnak.

ex 6216 00

17

Aurpegirako babesak.

–Aurpegirako babesak, erabili eta botatzekoak nahiz berrerabilgarriak

–Aurpegirako babesak, plastikozkoak (begiena baino azalera handiagoa estaltzen dutenak).

ex 3926 20 00

ex 3926 90 97

18

Betaurrekoak.

Babeserako betaurreko handiak eta txikiak (googleak).

ex 9004 90 10

ex 9004 90 90

19

Lan jantziak

Mantal iragazgaitzak –askotarikoak– neurri desberdinak

Erabilera kirurgiko/medikorako babes jantziak, feltrozkoak edo ehundu gabeko oihalezkoak, barne daudela inpregnatuak, estalkidunak, gaineztatuak edo laminatuak (56.02 edo 56.03 partidetako ehunak).

Erabilera anitzeko arropa (barne daudela eskularruak, mitoiak eta eskuzorroak), goma bulkanizatuzkoa.

ex 4015 90 00

Jantziak.

ex 3926 20 00

Arropa eta osagarriak.

ex 4818 50 00

Puntuzko ehunez egindako jantziak, 5903, 5906 edo 5907 partidetakoak.

ex 6113 00 10

ex 6113 00 90

Puntuzko ehunez egindako beste jantzi batzuk.

6114

Erabilera kirurgiko/medikorako jantziak, feltrozkoak edo ehundu gabeko oihalezkoak, izan nahiz ez inpregnatuak, estalkidunak, gaineztatuak edo laminatuak (56.02 edo 56.03 partidetako ehunak). Barne daude ehundu gabeko materialezko jantziak (“spun-bonded”).

ex 6210 10

Babeserako beste jantzi batzuk, kautxuztaturiko ehunez eginikoak, edo inpregnatuak, estalkidunak, gaineztatuak edo laminatuak (59.03, 59.06 edo 59.07 partidetako ehunak).

ex 6210 20

ex 6210 30

ex 6210 40

ex 6210 50

20

Oinetakoen estalkiak/galtzak.

Oinetakoen estalkiak/galtzak.

ex 3926 90 97

ex 4818 90

ex 6307 90 98

21

Txanoak.

Txano puntadunak.

ex 6505 00 30

Txanoak eta bururako beste babesgarri batzuk, eta edozein materialezko sareak.

ex 6505 00 90

Bestelako txanoak eta bururako babesgarriak, forratuak/estuak nahiz ez.

ex 6506

22

Termometroak.

Likidodun termometroak, zuzenean irakurtzekoak.

ex 9025 11 20

Termometro digitalak, edo termometro infragorriak, neurketa kopetan egitekoak.

ex 9025 19 00

23

Eskuak garbitzeko xaboia.

Xaboiak eta eskuak garbitzeko prestakinak eta produktu organiko tentsioaktiboak (apain-mahaiko xaboia).

ex 3401 11 00

ex 3401 19 00

Xaboia eta produktu organiko tentsioaktiboak

Xaboia beste forma batzuetan.

ex 3401 20 10

ex 3401 20 90

Agente organiko tentsioaktiboak (xaboiaz bestelakoak) - Katioi-agenteak.

ex 3402 12

Produktu eta prestakin organiko tentsioaktiboak azala garbitzeko, likidoak edo krema gisakoak eta txikizkako salmentarako prestatuak, xaboidunak edo ez.

ex 3401 30 00

24

Eskuen desinfektatzailearen banagailuak, paretan jartzekoak.

Eskuen desinfektatzailearen banagailuak, paretan jartzekoak.

ex 8479 89 97

25

Disoluzio hidroalkoholikoa litrotan.

2207 10: desnaturalizatu gabe, alkohol etilikoa bolumenaren % 80 edo gehiago denean.

ex 2207 10 00

2207 20: desnaturalizatua, kontzentrazioa edozein dela ere.

ex 2207 20 00

2208 90: desnaturalizatu gabe, alkohol etilikoa bol. % 80 baino gutxiago denean.

ex 2208 90 91

ex 2208 90 99

26

Hidrogeno peroxidoa, % 3an, litrotan.

Hidrogeno peroxidoa, prestakin desinfektatzaileetan gaineratua gainazalak garbitzeko.

Hidrogeno peroxidoa, urearekin solidotua edo ez.

ex 2847 00 00

Hidrogeno peroxidoa, ontziratu gabe.

Eskuen desinfektatzailea.

ex 3808 94

Beste prestakin desinfektatzaile batzuk.

27

Larrialdiko garraiorako tresnak.

Desgaitasuna duten pertsonentzako garraioa (gurpil-aulkiak).

ex 8713

Ohatilak eta orgatxoak, ospitale edo klinika barnean pazienteak eramateko.

ex 9402 90 00

28

ARN erauzgailuak.

ARN erauzgailuak.

9027 80

29

COVID-19aren probak egiteko kitak / Proba diagnostikoetan erabilitako tresnak eta gailuak.

–Koronabirusaren proba diagnostikoa egiteko kitak

–Diagnostikorako erreaktiboak, erreakzio immunologikoetan oinarrituak

–Isipuen ekipoak eta birusa garraiatzeko bitartekoak.

ex 3002 13 00

ex 3002 14 00

ex 3002 15 00

ex 3002 90 90

ex 3821 00

Diagnostikorako erreaktiboak, polimerasaren kate-erreakzioan (PCR) oinarrituak (azido nukleikoaren proba).

ex 3822 00 00

In vitro diagnostikorako laborategi klinikoetan erabiltzen diren tresnak.

ex 9027 80 80

Laginak hartzeko kitak.

ex 9018 90

ex 9027 80

30

Isipuak.

Guata, gaza, bendak, kotoi-txotxak eta antzeko artikuluak.

ex 3005 90 10

ex 3005 90 99

31

Kanpaina-ospitaleak jartzeko materiala.

Ospitaleetako oheak.

ex 9402 90 00

Karpak/kanpadendak.

ex 6306 22 00,

ex 6306 29 00

Karpak/plastikozko kanpadendak.

ex 3926 90 97

32

Sendagaiak.

–Remdesivir-a

–Dexametasona.

ex 2934 99 90

ex 2937 22 00

ex 3003 39 00

ex 3003 90 00

ex 3004 32 00

ex 3004 90 00

33

Esterilizatzaile medikoak, kirurgikoak edo laborategikoak.

Esterilizatzaile medikoak, kirurgikoak edo laborategikoak.

ex 8419 20 00

ex 8419 90 15

34

1-propanola (alkohol propilikoa) eta 2-propanola (alkohol isopropilikoa).

1-propanola (alkohol propilikoa) eta 2-propanola (alkohol isopropilikoa).

ex 2905 12 00

35

Eterrak, eter-alkoholak, eter fenolak, eter-alkohol-fenolak, alkohol peroxidoak, bestelako peroxidoak, zetona peroxidoak.

Eterrak, eter-alkoholak, eter fenolak, eter-alkohol-fenolak, alkohol peroxidoak, bestelako peroxidoak, zetona peroxidoak.

ex 2909

36

Azido formikoa.

Azido formikoa (eta gatz eratorriak).

ex 2915 11 00

ex 2915 12 00

37

Azido salizilikoa.

Azido salizilikoa eta gatz eratorriak.

ex 2918 21 00

38

Behin erabiltzeko oihalak, 5603 partidako ehunez eginak, prozedura kirurgikoetan erabiltzen diren horietakoak.

Behin erabiltzeko oihalak, 5603 partidako ehunez eginak, prozedura kirurgikoetan erabiltzen diren horietakoak.

6307 90 92

39

Ehundu gabeko oihalak, izan inpregnatuak, estaliak, gaineztatuak edo laminatuak nahiz ez.

Ehundu gabeko oihalak, izan inpregnatuak, estaliak, gaineztatuak edo laminatuak nahiz ez.

ex 5603 11 10

a

ex 5603 94 90

40

Erabilera kirurgikoa, medikoa edo higienikoa duten artikuluak, txikizkako salmentakoak ez direnak.

Paperezko ohe-estalkiak.

ex 4818 90

41

Laborategiko beirateria, edo higienikoa edo farmazeutikoa.

Laborategiko beirateria, edo higienikoa edo farmazeutikoa, kalibraturik eta graduaturik egon nahiz ez.

ex 7017 10 00

ex 7017 20 00

ex 7017 90 00

42

Fluximetroa, Thorpe hodiko fluxu-neurgailua oxigenoa emateko, 0-15 L/min.

Thorpe hodiko fluxu-neurgailuak osagai hauek dauzka: sarrera- eta irteera-atakak, erregulagailua, balbula eta neurketa-hodi koniko gardena. Hainbat gas medikoren iturriekin konektatzeko balio du, hala nola sistema zentralizatu batekin, zilindroekin (bonbonak), kontzentragailuekin edo konpresoreekin. Fluximetro (fluxu-neurgailu) arruntaren bertsioak (absolutua, konpentsatu gabea) eta presio konpentsatukoa, fluxu-maila espezifikoetarako egokiak.

ex 9026 80 20

ex 9026 80 80

ex 9026 10 21

ex 9026 10 81

43

CO2aren detektagailu kolorimetrikoa, arnasa botatzekoa.

Haurren eta helduen hodi endotrakealarekin bateragarria den tamaina. Behin bakarrik erabiltzekoa.

ex 9027 80

44

X izpien filma edo plakak.

Laua, sentsibilizatua eta inpresionatu gabea.

ex 3701 10 00

Biribilkietan

Sentsibilizatua eta inpresionatu gabea.

ex 3702 10 00

Iragarkiaren kodea: F2110104