156. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Oihan aprobetxamenduen enkantea

Etxalarko Udalak, behar bezala baimendurik, eta aurreko enkantea eman gabe gelditu baitzen, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, ehuneko hogeiko beherapenarekin, ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

1. lotea:

–Alderdiak: Arrizabaleta, Artzamena, Ezkututza, Galardi, Nabarrola, Salañeko borda, Unanegi (6b, 85ef, 15f, 13d, 84ifg, 19f, 20e, 67b, 18e, 83f unadak).

–Espeziea: larizio pinua (Pinus. nigra) eta alertzea (Larix kaempferi).

–Bolumena: 322,06 m³ zur eta 2.187,16 m³ enbor txiki.

–Oin kopurua: 17.529

–Mozketa-mota: Bakantzea.

–Hasierako prezioa: 19.472,66 euro, BEZa kanpo.

Proposamen ekonomikoak Etxalarko Udaleko Erregistroan aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu eta hurrengo hogei egun naturaleko epean, %2ko behin-behineko fidantza jarri dela egiaztatzen duen frogagiriarekin batera, eta horretarako onartutako ereduaren araberakoak izango dira.

Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udal Idazkaritzan eta udaleko web atarian (www.etxalar.eus).

Etxalarren, 2021eko ekainaren 21ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2109970