156. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Toki entitateen arteko kudeaketa hitzarmena, euskara teknikariak aldi baterako kontratatzeko deialdiei buruzkoa

Udalak, 2021eko ekainaren 3an egin osoko bilkura arruntean, jarraian ematen den erabakia hartu zuen:

Ikusirik Atarrabiako Udalak 2021eko otsailaren 25an hartutako erabakia, zeina Udal honetara igorri baita onesteko eta, hala badagokio, sinatzeko. Erabaki horren bidez, kudeaketa hitzarmen bat onetsi zen, euskara teknikariak aldi baterako kontratatzeko deialdiei buruzkoa.

Kontuan hartuta Lizarrako Udalaren Euskara Zerbitzuak aldeko txostena eman duela, eta bat eginen duela onetsitako hitzarmenean proposatutako kudeaketa-sistemarekin (zerrenden bidezkoa), orain arte egokiro funtzionatu izan du-eta.

Kontuan hartuta Idazkaritzak eman duen txostena, legediarekin eta Euskararen Informazio Batzorde Iraunkorraren irizpenarekin bat, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 47.2 artikuluan eskatzen den quoruma (gehiengo osoarena, alegia) dagoela ikusita, erabaki da:

Lehena.–Onestea eskumenak eskuordetzea lau urtez Atarrabiako Udalari, hark kudea ditzan euskara teknikariak aldi baterako kontratatzeko deialdiak.

Bigarrena.–Administrazioen arteko lankidetza-hitzarmena onestea; Atarrabiako Udalak bidali eta espedientean ageri dena, alegia, eta eskumena ematea Lizarrako Udaleko alkateari, sina dezan.

Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Atarrabiako Udalari, erakunde eskuordetua den aldetik, eta honako hauei ere jakinaraztea, hitzarmenarekin bat egin dezakete-eta: Aezkoa, Agoitz, Aranguren, Auritz, Erroibar, Luzaide, Orreaga, Barañain, Baztan, Berriobeiti eta Berriozarko udalak, Bortzirietako Mankomunitatea, Garesko Udala, Irantzu Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Euskara kudeatzeko Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea, Malerrekako Mankomunitatea, Orkoien, Etxauri, Bidaurreta, Oltza Zendea eta Tafallako udalak, Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitatea eta Erronkari, Zaraitzu eta Zizur Nagusiko Udalak. Orobat, agintzea iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.–Erabakia igortzea Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak sor ditzan, eta erabakia dagokion espedientean sartzea.

Lizarran, 2021eko ekainaren 22an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2109985