156. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

143C/2021 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Eulateko Andreu Nort SA enpresaren hitzarmen kolektiboko soldatak 2021erako berrikusteari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ikusirik Eulateko Andreu Nort SA enpresaren hitzarmen kolektiboko soldatak 2021erako berrikusteari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31100782012015), erregistro honetan 2021eko maiatzaren 11n sartu zena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2021eko apirilaren 28an izenpetua eta 2021eko maiatzaren 12an zuzendua, bat eginez Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektibo, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 5ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Eulateko Andreu Nort SA enpresaren hitzarmen kolektiboko soldatak berrikusteko akordioa 2021erako (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2109294