156. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, kultur jardueretarako dirulaguntzena, 2021ean

DDBN (Identifikazioa): 570464.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/570464).

–Helburua eta xedea.

Deialdi honen xedea da arautzea dirulaguntzak emateko araubidea, 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 15era bitartean, Eguesibarko udalerrian kultura eta artea zabaltzeko edozein motatako jarduerak antolatzen eta/edo burutzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoei.

–Eskatzaileen betebeharrak.

Dirulaguntza jasoko dute egoitza soziala edo errolda Eguesibarren duten pertsonek edo erakundeek sustatutako jarduerek, baldin eta ez badute sinatuta lankidetza-hitzarmenik, zerbitzu-kontrataziorik edo bestelako kontratu edo konpromisorik Eguesibarreko Udalarekin, dirulaguntza zer proiektutarako eskatu eta horretarako, eta ez baldin badute jaso Eguesibarko Udalaren beste edozein arloren dirulaguntzarik, jarduera hori bera gauzatzeko.

–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko abuztuaren 31n bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen, 2021eko ekainaren 14an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2109866