156. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Enkante publikoa, San Jose udal hilerrian panteoietarako 16 lurzatiren erabilerarako administrazio-kontzesiorako 2021ean

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko ekainaren 6an egin bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1.–Onestea baldintza-agiria, arautuko dituena Iruñeko “San Jose” udal hilerriko 16 lurzatiren erabileraren enkantea eta ondorengo administrazio-kontzesioa.

2.–Enkante publikorako deia egitea, lehen puntuan aipatutako lurzatien eta panteoien kontzesiorako; ahozko posturen bitartez eginen da, ekitaldi bakarrean.

–Enkantearen ezaugarri nagusiak:

Lurzati kopurua: 16.

Utzi beharreko fidantza: ehun eta hogei euro (120 euro); Udal Diruzaintzan ordainduko dira (Merkatuko kalea, 7-9, bigarren solairua).

Enkantean parte hartzeko eskabidea: Enkanteko baldintza-agiriaren I. eranskineko ereduari jarraituko zaio, eskuratu ahalko baita Osasun Administrazioaren Bulegoan (San Saturnino kalea, 2, lehen solairua) edo Iruñeko Udalaren web-orrian, enkantearen argitalpenean, honako helbide honetan:

https://sedeelectronica.pamplona.es/FichaTramite.aspx?id=PL1000093&idioma=1

Eskabideak eta diruzaintzan utzitako fidantzaren ordainagiria aurkezteko epea: 18 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Eskabideak eta diruzaintzan utzitako fidantzaren ordainagiria aurkezteko tokia: eskabideak aurkez daitezke Iruñeko Udalaren edozein erregistrotan (Kale Nagusia, 2; Zapateria kalea, 40; Iratxeko Monasterioaren kalea, 2; Hilarión Eslava kalea, 1 eta Descalzos kalea, 72), posta bulegoetan gutunazal ziurtatua bidaliz, edo administrazioaren edozein erregistro organikotan. Eskabidea zuzenduko zaio Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko Alorrari (San Saturnino kalea, 2, 1. solairua, 31001 posta kodea), erreferentzia hau jarrita: “Iruñeko San Jose hilerria, panteoien 2021eko enkantea”.

Enkantearen eguna eta tokia: Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko hogeita bosgarren (25) egun naturalean, 10:00etan, edo hurrengo egun baliodunean, hura balioduna ez bada. Tokia adieraziko da Udaleko eta San Jose hilerriko iragarki-tauletan, Iruñeko Udalaren web-orrian (https://sedeelectronica.pamplona.es/FichaTramite.aspx?id=PL0000013) eta tokiko prentsan jarriko den iragarkian.

Prozedura: Ahozko posturen bidezko enkantea, ekitaldi bakarrean egitekoa, betiere baldintza-agiriari jarraituz. Agiria Osasun Administrazioaren bulegoan eskura daiteke (San Saturnino kalea, 2, lehen solairua) edo Iruñeko Udalaren web-orritik jaitsita.

Iruñean, 2021eko ekainaren 23an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2110144