156. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLATZ

Herri-lurretako 15. lurzatiaren (baratzea) aprobetxamendua. Zuzeneko eta lehentasunezko adjudikazioa herritarren artean

Olazko Kontzejuak, 2021eko ekainaren 18an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Olazko baratzeen erabilera arautzen duen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, herri-lurretako 15. lurzatiaren (baratzea) aprobetxamenduaren adjudikazioa eska dezaten, herritarren arteko zuzeneko eta lehentasunezko adjudikazioen bidez. Halaber, adjudikaziorik lortzen ez duten eskatzaileak, haien ebaluazioa egin eta gero, itxarote-zerrenda batean geratuko dira, eta adjudikazio-prozedura orokor bat egiten ez den bitartean beste lurzatiren bat libre geratzen bada, hura eskuratzen ahalko dute, adjudikazio zuzenaren bitartez.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Olatzen, 2021eko ekainaren 19an.–Kontzejuko burua, Jesús Erburu Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2109988