156. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Udal hilerria arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Martzillako udal hilerria arautzen duen udal ordenantza, 62/2021 administrazio espedientean ageri denarekin bat etorriz.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, eta ordenantzaren eduki osoa emanen da argitara.

Martzillan, 2021eko ekainaren 3an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2110113