156. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

4/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 4/2021 aldaketa egitea Martzillako aurrekontu orokorrean (aparteko kreditua: “basoak hobetzeko inbertsioak, makaldiak”).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Martzillan, 2021eko ekainaren 3an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2110112