156. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

139C/2021 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektorearen hitzarmen kolektiboaren barruan 2021erako adostutako soldata taulak erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ikusirik Nafarroako nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektorearen hitzarmen kolektiboaren barruan 2021erako adostutako soldata taulak (31000155011993 kode zenbakia), erregistro honetan 2021eko maiatzaren 20an sartu zirenak, enpresaren ordezkariek eta sindikatu batzuen ordezkariek (UGT eta CCOO) izenpetuak, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 4an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektorearen hitzarmen kolektiboaren barruan 2021erako adostutako soldata taulak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2109287