151. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1700/2021 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetari izateko hamar lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia.

Azaroaren 25eko 85/2020 Foru Dekretuaren bidez (2020ko 284. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 9koa), 2020ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Eskaintza hori 2020. urtera luzatu den Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokio, eta hartan, besteak beste, kazetari lanpostu batzuk sartu ziren, A mailakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 16an emandako 2962/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetari lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 8ko 359/2021 Ebazpenaren bidez (49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 3koan), bete gabe deklaratu zen lekualdatze-lehiaketa hori.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetari izateko hamar lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdia eta dagozkion oinarriak onestea kazetarien hamar lanpostu sarrera-prozeduran eta oposizio bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, KAZETARI IZATEKO HAMAR LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea kazetariaren hamar lanpostu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko; lanpostu horiek A mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak dira, eta ebazpen honen II. eranskinean zehazten dira horien zenbakiak, betebeharrak eta destinoak.

1.2. Hamar lanpostu hutsak txanda hauetan banatuko dira:

–Lau lanpostu txanda irekian.

–Bost lanpostu, igoera txandan.

–Lanpostu bat erreserba txandan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostuak bete gabe geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, gainerako txandetakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan, eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horren izangaiekin lehian eta eskuratutako amaierako puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek, deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean, aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek parte har dezakete, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Informazio Zientzietako eta/edo Komunikazioko espezialitate bateko graduaren edo lizentziaren titulua izatea, edo hura lortzeko baldintzetan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko apartatuan adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoak izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek bete beharreko berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 apartatuan aipatzen diren baldintzak betetzeaz gainera, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.

2.1.4. Euskarazko C1 jakite-maila izatea betebehar gisa ezarrita duen lanpostu elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera maila hori egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat izatea (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira, 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Aurrekotik salbuetsita dago, igoera txandako izangaiei dagokienez, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintza. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dute baldintza hori, bai eta deialdiaren 8.1 apartatuan agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaren jabetza hartzeko unera arte ere.

2.3. Deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek izangaiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, “Enplegu publikoko deialdiak”, deialdi honen aipamenean sartuta.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 41,60 euroko tasa ordaindu beharko da.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Hautapen deialdia argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu, egiaztatzeko aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera (langabezia egoera). Baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badu, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 apartatuan jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du, onesten duena izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du, onesten duena onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.4. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie itzuliko azterketa egiteko eskubideak.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: David Chivite Pérez jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Komunikazio Zerbitzua-Gobernuaren Eledunaren Bulegoko zuzendaria.

–Ordezko epaimahaiburua: Yolanda Osés Pérez andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Juan José Balerdi Usabiaga jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Publizitate Instituzionalaren, Sare Sozialen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Pedro María Pellejero Goñi jauna, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Nora Migueliz Basterra andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Komunikaziorako eta Prozesuak Hobetu eta Koordinatzeko Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Cristina Aznar Munárriz andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko navarra.es Atariaren Ataleko kazetaritzako goi mailako tituluduna.

–Epaimahaikidea: Asier Azpilikueta Aragón jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Ainara Elarre Belzunegi andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Idazkaria: María Antonia Úriz Ayestarán andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Prentsa Bulegoaren Ataleko burua.

–Ordezko idazkaria: María Isabel Muñoz García andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Prentsa Bulegoaren Ataleko kazetaria.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2022ko otsailetik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du aditzera, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den ere.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean eskatu badute.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

Proba teorikoa izanen da. Test motako 100 galderari –gehienez– erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gai-zerrendako lehendabiziko eta bigarren zatietako gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Proba hau egiteko ordu 1 eta 30 minutu izanen da, gehienez ere.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik, gailu elektronikorik, hiztegirik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Lehenbiziko proba honetan, gehienez ere, 10 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, eta txanda irekiari dagokionez, gehienez ere 100 izangaik egiten ahalko dute bigarren proba; hortaz, txanda horretan gutxieneko puntuazioa duten izangaiak gehiago badira, kalifikazio hoberenak dituztenak bakarrik sartuko dira. 100. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, berdinduta dauden guztiek egiten ahalko dute ariketa. Txanda irekiko gainerako izangaiak oposizioaren hautapen prozesutik baztertuta geldituko dira.

6.3.2. Bigarren proba:

Praktikoa izanen da. Zenbait kasu egin beharko dira idatziz, epaimahaiak proposatuko dituenak ebazpen honen I. eranskineko gai-zerrendako bigarren, hirugarren eta laugarren zatietako gaiei buruz, lotura izanen dutenak lanpostuaren berezko funtzioak garatzeko beharrezkoak diren ezagutzekin.

Kasu praktikoetan, prentsa oharrak idatzi beharko dira, informazio ekitaldiak antolatu, komunikazio planak prestatu, publizitate-kanpainak diseinatu eta planifikatu, sare sozialetako estrategia egin, informazio arkitektura antolatu web-orrietan, edukiak kudeatu atari korporatiboetan, jarraibideak eman webaren eduki eskuragarria sortzeko, webaren analitika egin eta tresna informatikoak erabili: testu prozesadoreak (Microsoft Office), kalkulu-orriak (Microsoft Excel) eta bideo edizioa (VideoPad).

Proba egiteko ordenagailua eta entzungailuak erabiliko dira, zeinak epaimahaiak emanen baititu. Ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik edo proba egiteko esleitutako ordenagailuaz bestelako gailu elektronikorik ere, salbu eta mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza.

Proba hau egiteko 5 ordu izanen dira gehienez.

Proba honi dagokion puntuazioa 50 puntukoa izanen da gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 25 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3.3. Hirugarren proba:

teorikoa izanen da. Bi gai idatziz garatu beharko dira, kazetaritzako erreportajearen estiloarekin:

–Lehenengo gaia: gai bat garatu beharko da idatziz. Gai hori ausaz hautatuko da ebazpen honen I. eranskineko 3. zatian agertzen diren gaien artetik.

–Bigarren gaia: gai bat garatu beharko da idatziz. Gai hori ausaz hautatuko da ebazpen honen I. eranskineko 4. zatian agertzen diren gaien artetik.

Proba hau egiteko 4 ordu izanen dira gehienez.

Proba honi dagokion puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba ordenagailuz eginen da, zeina epaimahaiak emanen baitu. Ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik edo proba egiteko esleitutako ordenagailuaz bestelako gailu elektronikorik ere, salbu eta mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza.

6.4. Bigarren eta hirugarren probak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.5. Proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren aipamenean), izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten pertsonen zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera banatuta. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsen hautaketaren tramiteak egiteko.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta lehenbizikoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden pertsonen artean ausaz bat aukeratuko da: berdinduta dauden izangai bakoitzari zenbaki bat emanen zaio, ordena alfabetikoan ordenatuta. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan atera den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du gainditu duten izangaiek (zenbat lanpostu huts, beste hainbeste izangai), betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiko 2.1.1.c) apartatuan eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) C1 euskara maila finkatua duen lanpostu elebidunen bat eskuratu nahi duten pertsonek eskatutako maila hori egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat aurkeztu beharko dute. Titulua edo ziurtagiria bat etorri beharko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotako tituluen zerrendan (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da, deialdi honen 2.1.4 apartatuan xedatutakoaren arabera.

8.2. Tramite hori egin eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangai bakoitzak jakinaraziko du, horretarako ezarritako epearen barrenean, lanpostu hutsak betetzeko daukan lehentasun-hurrenkera.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna duten izangaien salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan, probak gainditu eta eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak egonen dira.

Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epearen barnean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adieraziz ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin egin edo hitzematea errespetatuko duela Nafarroako Foru Eraentza, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, aurreko apartatuko dokumentazioaz gainera, jatorrizko administrazioan jarduneko zerbitzuan daudela frogatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan, 7. eta 8. oinarrietan aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, betiere huts geratu den lanpostuaren bete beharreko baldintzak betetzen baditu, eta horrekin aurreko apartatutan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nominako eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, eta izanen dituzte indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), bi aukera izanen dituzte Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea (babes dutela martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea), edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

10.5. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie zuzenean.

11.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Interneten argitaratuko da (https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, “Enplegu publikoaren deialdiak” atalean, deialdi honi dagokion fitxan).

12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

1) Probak gainditu arren, lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

2) Probak gainditu gabe, lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, honako hauek osatuko baitute:

a) Hautapen prozesuko probaren bat gainditu duten izangaiak.

b) Hautapen prozesuko lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortzen duten izangaiak.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsiko dira probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta probak gainditu gabe lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

Gainditu arren lanposturik lortu ez dutenen zerrendan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena, handienetik txikienera. Probak gainditu gabe lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendan, berriz, irizpide hauek erabiliko dira ordena finkatzeko: lehenbizi, prozesuan gainditutako proba kopurua (proba gehien gainditzen dutenak aurretik), eta bigarrenik, gainditutako probetan lortutako puntuazio guztien batura, salbu eta aurreko apartatuko b) letran ezarritakoa; izan ere, kasu horretan lehenengo proban lortutako puntuazioa hartuko da aintzat.

Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan, 7 oinarrian proben puntuazioari eta zozketari buruz aipatzen direnak, hain zuzen. Aldez aurretik aipatutako zozketa egin ez bada, hautapen prozesuaren momentu horretan eginen da. Berdinduta dauden pertsonen artean ausaz bat aukeratuko da: berdinduta dauden izangai bakoitzari zenbaki bat emanen zaio, ordena alfabetikoan ordenatuta. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan atera den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

12.3. Izangaiei lanerako deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

12.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuz.

Sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onartu baino lehen, epe bat irekiko da euskara maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

12.5. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

13.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo zerrendak indarrean daudenean indarreko foru aginduan xedatutakoari; izan ere, foru agindu horren bidez, arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa).

13.2. Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda –oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak erakusten dituena– bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretako aldi baterako izangaien zerrendak presta eta onets ditzan.

13.3. Kontratazio motak eta aukerak hautatzea.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean izangaiek aukeratu beharko dute zer kontratazio mota nahiago duten, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.

Era berean, deialdiaren azkeneko emaitzak argitaratu eta gero, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak hamar egun balioduneko epea irekiko du izangaiek hasieran egindako hautapena aldatu, murriztu edo zabaldu dezaten eta, orobat, kontratazio zerrendetan sartzeko erakunde horrek zehazten duen dokumentazioa aurkez dezaten.

Aldi baterako kontratazioetarako bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

Izangaiek bere burua baztertzen ahalko dute deialditik eskaintzen den kontratuaren lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.

13.4. Kontratazio zerrenda horietan sartzen diren izangaiek deialdiaren 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez dutenak kontratazio zerrendatik kanpo utziko dira.

13.5. Izangaiaren desgaitasuna aldi baterako kontratazioaren bidez bete beharreko lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatu beharra:

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan eskumena duen unitateak eskatuta.

14.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne igoeran aritzeko izangaien zerrenda.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko lanpostuetan aritzeko aldi baterako barne igoerako zerrendak prestatzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuari jarraikiz jokatuko da, horren bidez arautzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea, baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretu hori garatzen duen indarreko araudiari jarraikiz ere.

Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda –oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak erakusten dituena– bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretako aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak presta ditzan.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean, izangaiek adieraziko dute Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne igoeran aritzeko zerrendetan egon nahi dutela, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrendak prestatzeari begira.

Aldi baterako barne igoerako zerrenda horietan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langile finkoak izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatuta egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.

Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak prestatu eta onetsiko ditu, mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

15.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. zatia.–Oinarrizko araudia.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europako Erkidegoko zuzenbidea: haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europako Erkidegoko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoen organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: “Xedapen orokorrak”. II. titulua: I. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoa”. II. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoaren antolaketa”. III. kapitulua, “Eskumenen erabileraren araubide juridikoa”. IV. kapitulua, “Kide anitzeko organoak”. III. titulua: I. kapitulua, “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa”. VI. titulua: I. kapitulua, “Pertsonen eskubideak”.

10. gaia.–Administrazio egintzak: Administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; baldintzak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Egikaritzea.

12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, kontratu publikoei buruzkoa: atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.

19.gaia.–Espainiako eta Nafarroako hauteskunde-sistema. Espainiako Konstituzioaren 13. eta 23. artikuluak. 5/1985 Lege Organikoa, ekainaren 19koa, Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzkoa. 16/1986 Foru Legea, azaroaren 17koa, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak arautzen dituena. 12/1991 Foru Legea, martxoaren 16koa, Nafarroako kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duena.

Bigarren zatia.–Komunikazioari aplikatu beharreko araudia.

1. gaia.–Informaziorako eskubidea Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean eta Europako Konstituzioan. Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentzia. Informazioaren ondorio juridikoak. Erantzuteko eta zuzentzeko eskubideak. 2/1984 Lege Organikoa, martxoaren 26koa, Zuzentzeko Eskubidea arautzen duena.

2. gaia.–1/1982 Lege Organikoa, maiatzaren 5ekoa, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako babes zibilari buruzkoa. Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentzia. 4/2009 Foru Dekretua, urtarrilaren 19koa, adingabeak telebistaren aurrean babesteko mekanismoen erabilera arautzen duena.

3. gaia.–Komunikazioaren antolaketa eta kudeaketa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan. Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia eta nola txertatzen den Nafarroako Gobernuaren egituran eta eginkizunetan. Komunikazio Zerbitzua / Gobernuaren Eledunaren Bulegoa Eskumenak eta egiten dituen zerbitzuak.

4. gaia.–Inplikazio normatiboak Nafarroako Gobernuaren mezu komunikatiboa prestatzean: prentsa oharrak, webaren hedapena, sare sozialak eta publizitatearen sormena.

5. gaia.–Ikus-entzunezko komunikazioaren zerbitzuak. 7/2010 Lege Orokorra, martxoaren 31koa, Ikus-entzunezko Komunikazioei buruzkoa. 5/2012 Foru Dekretua, urtarrilaren 25ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzkoa. Nafarroan 2012tik deitutako eta ebatzitako lizentzia lehiaketak. Nafarroa-Euskadi 2016ko Lankidetza-hitzarmena Nafarroan EiTB hartzeko eta 2021era arteko luzapena. Telebistaren espektroaren erreserbak eta gaikuntzak EiTB Nafarroan emititzeko.

6. gaia.–Nafarroako Gobernuaren izaera korporatiboa eta instituzionala. 4/2016 Foru Dekretua, urtarrilaren 27koa, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituena.

Hirugarren zatia.–Nafarroari buruzko gaiak.

1. gaia.–Nafarroa, erresuma independentea izatetik, probintzia izatera. Gaztelako Koroan sartzea. 1841eko Lege Itundua. Inguruabarrak, izaera juridikoa eta ondorioak.

2. gaia.–Foru araubidearen eboluzioa. Foruaren kontzeptuaren adiera historikoak. Ituna, Nafarroako foruen oinarria. Itun foralen azterketa historian zehar.

3. gaia.–Nafarroaren txertaketa 1978ko Konstituzioaren sisteman. Espainiako Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarria. Foruaren Hobekuntza. Negoziazio prozesua. Erreformaren prozesuak. Estatuarekin eta autonomia erkidegoekin dituen harremanak.

4. gaia.–Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoak. Jatorria. Izaera. Berdintasunak eta desberdintasunak beste autonomia erkidego batzuek duten finantzaketa sistemarekin.

5. gaia.–Gaur egungo Hitzarmen Ekonomikoa Negoziazioa, koordinazioa eta desadostasunen konponketa. Edukia. Hitzarmen Ekonomikoa eguneratzeko perspektibak.

6. gaia.–Nafarroa XX. mendean. Mendearen lehen herenaldiko jarduera politikoa. II. Errepublika. Estatutuen planteamenduak. 1936-1939ko Gerra Zibila. Erbestealdia eta Frankismoaren biktimak. Industrializazioa eta aldaketa soziala hirurogeiko hamarkadan.

7. gaia.–Trantsiziotik XXI. mendera arte (1975-gaur arte). Demokraziarako trantsizioa Nafarroan. Hauteskundeen emaitzak. Nafarroako gobernuen eraketa etapa demokratikoan. Gertaera politikoak eta sozialak. Alderdien eta hauteskunde koalizioen eboluzioa.

8. gaia.–X. legegintzaldiko Nafarroako Gobernua. Osaera eta departamentuen egitura. Akordio programatikoa: konpromiso nagusiak. Proiektuak eta alor bakoitzean garatutako ekimen nagusiak.

9. gaia.–Foru Administrazioa XXI. mendean. Administrazio gardenagoa, irekiagoa, eskuragarriagoa eta modernoagoa lortzeko ekintzak. Herritarrei arreta emateko eredu berria: kanalak, zerbitzuak eta jardueraren adierazleak. Herritarren parte-hartzerako politikak.

10. gaia.–Nafarroako sinboloak eta zeremoniak Nafarroaren sinboloak: araudi legala. Agintarien lehentasun-ordena. Jai instituzionalak: Nafarroaren Eguna. Nafarroako sari nagusiak.

11. gaia.–Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Diru-sarrerak eta gastuak. Sailkapen ekonomikoa, organikoa eta funtzionala. Kontu Orokorrak.

12. gaia.–Foru Komunitateko toki mapa: ezaugarriak eta erronkak. Berritzeko proiektuak eta oraingo egoera. Autonomia eta tokiko finantzazioa. Landa Garapenerako Programa.

13. gaia.–Justizia Nafarroan. Antolaketa administratiboa. Epaitegiak eta auzitegiak. Nafarroako Justizia Kontseilua. Justizia soziala. Justizia modernizatzeko eta digitalizatzeko prozesua.

14. gaia.–Berdintasuna Nafarroan. Berdintasun politikak eta planak Europar Batasunean, estatuan eta Nafarroan. Nafarroako araudia genero berdintasunaren arloan. Hizkuntza ez sexista. Genero indarkeriaren aurkako borroka. Berdintasun politika berriak.

15. gaia.–Euskara Nafarroan. Aplikatu beharreko araudia. Egungo egoera. Euskara sustatzeko ekimen publikoak.

16. gaia.–Nafarroako egitura ekonomikoa. Eboluzioa XXI. mendean. Egungo egoera. Indize ekonomiko nagusiak. Merkatu, produktu eta helburu nagusiak. Nafarroako Nazioarteko Plana eta beste laguntza tresna batzuk.

17. gaia.–Lan merkatua Nafarroan. Eboluzioa XXI. mendean. Biztanleria aktiboa, landunak eta langabeak: oraingo egoera orokorra eta sektoreen araberakoa. Lan nitxo berriak. Lan-harremanak, hitzarmenak eta enpleguaren aldeko politika aktiboak. Eragile ekonomiko eta sozialekin parte hartzeko organoak.

18. gaia.–Lehen sektorea. Bilakaera eta ekoizpen faktoreak. Nekazaritzako azpisektorea. Abeltzaintzako azpisektorea. Basoko azpisektorea. Nekazaritzako elikagaien industria.

19. gaia.–Industria sektorea. Nafarroako industria egiturak azken 50 urtean izan duen eboluzioa. Egungo egoera. Ezaugarriak. Azpisektorerik nabarmenenak. Erronka nagusiak. 4.0 industria. Nafarroako Industria Plana.

20. gaia.–Eraikuntzaren sektorea: eboluzioa, krisia eta suspertzea. Zerbitzuen sektorea: eboluzioa, jardunaren ezaugarriak eta azpisektoreak.

21. gaia.–Espezializazio Adimentsuaren S3 estrategia. Helburuak. Ardatz estrategikoak. Garapena: Plan sektorialak. Klusterrak. Emaitza nagusiak ezarri zirenetik. Aurreko beste garapen eredu batzuk. Antzekotasunak eta ezberdintasunak.

22. gaia.–I+G+b ekosistema Nafarroan. Berrikuntzaren egoera eta erronkak Foru Komunitatean. Administrazioaren tresnak berrikuntza sustatzeko. Berrikuntza digitala eta medikuntza pertsonalizatua.

23. gaia.–Nafarroa Europan. Eskualdeen Batzordea. Nafarroako Gobernuaren Bruselako Bulegoa. Mugaz haraindiko lankidetza: Pirinioetako Lan Elkartea eta Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdea. NEXT Estrategia.

24. gaia.–Garapen jasangarrirantz 2030ean: oraingo egoera eta erronkak. Estrategiak: Agenda 2030, klima aldaketaren kontrako borroka, ekonomia zirkularra eta energia-efizientzia. Uraren zikloa. Ekintza eta emaitza nagusiak orain arte.

25. gaia.–Nafarroa eta lurraldea. Banaketa geografikoa. Lurraldea kudeatu eta antolatzeko tresnak eta planak. Hirigintza: biztanlegune nagusien eboluzioa. Hirigintza jasangarrirako estrategiak.

26. gaia.–Etxebizitza politika Nafarroan. Babestutako etxebizitzak eta alokairuaren sustapena. Ibilbide historikoa eta ekimen nagusiak. Nafarroa Social Housing Plana. Etxebizitzen zaharberritzea.

27. gaia.–Nafarroako komunikazioak eta logistika. Bide, trenbide eta aireko azpiegiturak. Foru Komunitateko errepide sarea: oraingo egoera: erronkak eta proiektuak. Logistika: garrantzia, helburuak, nodo logistikoak eta Europako korridoreak.

28. gaia.–Azpiegitura handiak Nafarroan: Itoitz-Nafarroako Ubidea, 1. eta 2. faseak. AHTa: proiektua, finantzaketa eta obrak. Belateko tunelak bikoiztea. Esako urtegia handitzea. Beste proiektu garrantzitsu batzuk.

29. gaia.–Telekomunikazioak Nafarroan. Banda zabala sustatzea eta eraldaketa digitala. 5Garen hedapena. Informazioaren gizartearen sustapena. Telelana.

30. gaia.–Eskubide sozialak Nafarroan. Politika publikoak adinekoei, desgaitasuna dutenei eta adingabeei arreta ematearen arloan. Gizarte-inklusioa eta errenta bermatua. Ekimen pribatua eta haren ituna sare publikoarekin.

31. gaia.–Immigrazioa Nafarroan Zifra nagusiak eta migrazio mugimenduak. Politika publikoak immigrazioari arreta emateko: plan eta jarduketa nagusiak. Garapenerako nazioarteko lankidetza: helburuak, oraingo egoera, funtsen destinoa.

32. gaia.–Nafarroako osasun sistema. Bilakaera eta egungo egoera. Osasun sistema pribatua eta sistema publikoarekin duen ituna. Lan osasuna. Osasun publikoa.

33. gaia.–Nafarroako hezkuntza sistema. Ekimen pribatua eta publikoa. Derrigorrezko, unibertsitate aurreko eta lanbide heziketako ikasketak. Unibertsitatez kanpoko beste ikasketa batzuk. 0-3 urteko zikloa.

34. gaia.–Nafarroako unibertsitateak. Iragana, oraina eta geroa. Foru Komunitatean finkatutako unibertsitateen ikerketak eta garapena. Graduatu ondoko prestakuntzaren beste zentro batzuk.

35. gaia.–Segurtasun publikoa. Nafarroaren eskumenak. Foruzaingoa. Babes zibila eta suhiltzaileak. Larrialdien kudeaketa. Bide segurtasuna.

36. gaia.–Nafarroako kultur ondarea. Ondare historiko-artistikoa. Ezaugarriak. Kontserbazioa eta erabilera. Kultura azpiegiturak, artxiboak eta museo garrantzitsuak. Nafarroako Gobernuaren kultur programak.

37. gaia.–Turismoa. Nafarroako baliabide turistikoen eskaria eta eskaintza. Turismoaren eboluzioa azken hamarkadan. Turismoaren Plan Estrategikoa eta Nafarroako Gobernuak arlo horretan martxan jarritako beste politika aktibo batzuk.

38. gaia.–COVID-19a. Koronabirusaren pandemia Nafarroan, hasi zenetik alarma-egoera 2021eko maiatzean bukatu arte. Hartutako neurri nagusiak. Txertaketa plana. Ondorioak osasunean, ekonomian eta gizartean.

39. gaia.–Nafarroa Suspertu 2020-2023 Plana, krisiari erantzuteko. Sorrera eta onespen prozesua. Organoak. 2030 Estrategia Digitala, Nafarroa Green eta Lurralde-Gizarte Kohesioa: jarduketa ildo nagusiak.

Laugarren zatia.–Espainiari buruzko gaiak, nazioarteari buruzkoak eta komunikazioari buruzko berariazkoak.

1. gaia.–XIV. legegintzaldiko Espainiako Gobernua. Ministerioen antolaketa eta eskumenen banaketa. Espainiako gobernuak 1977tik: historia, gako politikoak eta erakundeen lorpen nagusiak.

2. gaia.–Autonomia erkidegoen estatua. Autonomia erkidegoen ekimena. Autonomia erkidegoak sortu, aldatu eta desegiteko modua. Autonomia erkidegoen estatutuak: prestatze prozesua, eskumenak. Desberdintasunak eta berdintasunak autonomia erkidegoen artean. Bilakaera eta gaur egungo egoera.

3. gaia.–Espainiako ekonomia Produkzio sektoreak. Indize ekonomikoak. Aberastasunaren banaketa. 2008ko krisiaren eragina eta COVID-19arena.

4. gaia.–Lan-merkatua Espainian Langabezia: eboluzioa XXI. mendean eta oraingo egoera. Itun sozialak. Sindikatuen eragina.

5. gaia.–Espainiaren kanpoko harremanak eta haien eboluzioa XXI. mendean. Estrategiak. Eremuak eta ildoak. Helburuak eta lorpenak.

6. gaia.–Europar Batasuna. Sorrera eta eboluzioa. Brexit: kausak, negoziazioa eta ondorioak. Ekialdearen eta mendebaldearen arteko tirabirak eta bi abiadurako Europa.

7. gaia.–Nazioarteko harremanak. XXI. mendeko gertaera nagusiak eta haien ondorioak: globalizazioa, nazioarteko terrorismoa eta mugimendu politiko berriak. Potentzia handien gako geoestrategikoak. Herrialde emergenteak eta gainbeheran daudenak.

8. gaia.–Deontologia informatiboa. Egia informazioaren arloan. Objektibotasunaren kontzeptuak. Egiazkotasun informatiboa eta haren hausturak. Kontzientzia klausula. Iturriak. Sekretu profesionala. Kode deontologikoak.

9. gaia.–Iritzi publikoa. Definizioa eta ebaluazio metodoak. Komunikabideen eginkizuna. Zundaketen ezaugarriak, erabilera eta lege esparrua. Desinformazioa “fake news”-en garaian. Informazio egiaztatzaileen eginkizuna.

10. gaia.–Komunikazioaren sektorea Espainian. Enpresa egitura. Publikoak eta audientziak.

11. gaia.–Eguneroko prentsa paperezkoa. Jatorria eta egungo egoera. Eguneroko prentsa paperezkoaren ezaugarriak Espainian eta Nafarroan.

12. gaia.–Irratia. Komunikabide horren eboluzioa eta oraingo egoera Espainian eta Nafarroan. Irrati publikoak eta pribatuak. Haien informazioaren edukiak. Publikoak eta audientziak. Irratiaren digitalizazioa.

13. gaia.–Telebista. Komunikabide horren eboluzioa eta oraingo errealitatea Espainian eta Nafarroan. Telebista-etxe publikoak eta pribatuak. Haien informazioaren edukiak. Publikoak eta audientziak. Ordainpeko telebista eta eskaripekoa.

14. gaia.–Albiste agentziak. Nazioarteko agentziak. Informazio orokorreko eta espezializatuko Espainiako agentziak. Nafarroan dituzten ordezkaritzak.

15. gaia.–Komunikabide digitalak. Jatorria eta egungo egoera. Komunikabide digitalen ezaugarriak Espainian eta Nafarroan. Haien audientzien kontrola. Online publizitatea.

16. gaia.–Datuen kazetaritza. Datuak biltzea: iturri ofizialak Nafarroan, Espainian, EBn eta nazioartekoak. Tresna nagusiak datuak inportatu, tratatu, bistaratu eta hedatzeko. Hedapenerako gehien erabiltzen diren eragiketa matematikoak: diferentziaren portzentajea eta hirukotearen erregela. Big dataren aukerak.

17. gaia.–Eskualdeko eta tokiko komunikabideak Nafarroan. Ekimen publikoak, irabazi-asmorik gabeak eta enpresa pribatuak. Bilakaera eta egungo egoera.

18. gaia.–Komunikabideak Nafarroan: eboluzio historikoa XX. mendearen bukaerara arte.

19. gaia.–Komunikabideak XXI. mendeko Nafarroan: prentsa, irratia, telebista eta komunikabide digitalak. Transmedia. Enpresa egitura eta komunikazio taldeak. Merkatuan sartzea eta zabaltzea. Salmentak, harpidetzak eta publizitatea.

20. gaia.–Komunikazio kabineteak eta antzeko egiturak Nafarroako Gobernua ez diren erakunde publikoetan eta Foru Komunitateko enpresetan eta entitateetan. Ereduak. Eginkizunen azterketa eta eraginkortasuna.

21. gaia.–Publizitatea. Izaera eta ezaugarriak. Publizitatearen sormena. Komunikabideen ikerketa eta plangintza. Publizitatearen eraginaren ebaluazioa. Publizitateko inbertsioa Espainiako komunikabideetan.

22. gaia.–Publizitatea Nafarroan. Nafarroako publizitatearen merkatuaren bereizgarritasunak. Sorkuntza agentziak. Planifikazio eta erosketa agentziak. Publizitatearen forma berriak.

23. gaia.–Publizitate instituzionala. Bereizgarritasunak. Publizitatearen arautze legala Espainian eta Nafarroan. Nafarroako Gobernuaren eta haren erakunde autonomoen Publizitate Instituzionalaren Esparru-akordioa. Administrazio publikoen jardunbide egokiak alor horretan.

24. gaia.–Publizitate instituzionalen kanpainen kudeaketa. Briefinga prestatu eta berrikustea. Publizitatearen sormen prozesua. Publizitate-komunikabideen eta -euskarrien plana. Segmentazioa. Esternalizazioak eta haien kontratazioa. Publizitatearen ebaluazioa. Publizitatearen planifikazioa Nafarroako Gobernuan.

25. gaia.–Nafarroako Gobernuaren presentzia sare sozialetan. Presentzia korporatiboa eta tematikoa. Publikoak. Hedapenerako eta solaserako moduak. Kudeaketa deszentralizatua eta esternalizazioa. Nafarroako Gobernuaren sare sozialen erabilerarako eskuliburua.

26. gaia.–Instagram, Facebook, Twitter, Youtube eta Linkedin. Xede-audientzia eta argitalpen motak. Argitalpen organikoa eta publizitaterako estrategiak. Sarearen joera eta erabilera berriak. Nafarroako Gobernuaren presentzia sare sozial horietan.

27. gaia.–Nafarroako Gobernuak sare sozialen kudeaketan erabiltzen dituen tresnak: Facebooken Business Manager eta Tweetdeck. Bi tresnen funtzionamendu orokorra: ahalmena eta mugak. Sare sozialak kudeatzeko beste tresna batzuk: abantailak eta desabantailak.

28. gaia.–Publizitatea sare sozialetan. Nola diseinatu publizitaterako estrategia bat sare sozialetan eta Google Adsen. Publizitatearen kontratazioa Facebooken eta Instragramen Facebooken Business Managerren bidez. Marketineko estrategiak: zozketak, influencerrak, webinarrak eta beste batzuk. Monitorizazioaren eta neurketaren azterketa eta txostenak.

29. gaia.–Komunikazioa garai digitalean. Ikus-entzunezko edukiak bateratzea komunikazio instituzionalaren estrategian. Ekoizpen, errealizazio eta edizio grafikoaren eta ikus-entzunezkoaren oinarriak. Komunikazio instituzionalean erabiltzen diren euskarri berriak. Irudia, audioa eta bideoa editatzeko doako programak: funtzionamendu orokorra. Irudi bankuak, hirugarrenen irudiak erabiltzeari buruzko araudia eta lizentzia motak: Copyright, Copyleft eta Creative Commons.

30. gaia.–Komunikazio instituzionala eta ospe onaren krisiak edo larrialdi egoerak. Plangintza. Jarduketa ildoak. Akzioak. Aginte bakarra edo deszentralizazioa. Koordinazioa kabinete politikoekin eta beste komunikazio kabinete batzuekin. Herritarrekiko solasa edo feedbacka krisiaren komunikazioan.

31. gaia.–Nafarroako Gobernuaren laguntzak Nafarroako telebisten ikus-entzunezko ekoizpenerako. Bilakaera historian zehar eta egungo egoera.

32. gaia.–2.0 weba. Erabiltzailearen erabilgarritasuna eta esperientzia. Informazioaren arkitektura eta diseinu moldakorra. Posizionamendua (SEO, SEM eta SMO), bilatzaileak eta web semantikoa. Irisgarritasuna. Webaren azterketa eta neurketa.

33. gaia.–Nafarroako Gobernuaren presentzia Interneten. navarra.es ataria: eboluzioa. Eredu kontzeptuala. Ereduaren isla edukien egituran. Nabigazio eredua. Gobernu Irekiaren Ataria. Beste web atari batzuk.

34. gaia.–Nafarroako Gobernuaren informazioa prestatu eta hedatzea. Hedapenaren ezaugarriak, tipologia eta formatuak. Banaketa-kanalak.

II. ERANSKINA

Kazetari lanpostuak

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

HERRIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

58

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

63

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

4003

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

4596

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

5841

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

8143

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

9386

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10434

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

10475

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

10926

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ZN

BURLATA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F2109580