151. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Balorazio txostena berrikusteko proiektua. Jendaurrean jartzea

Irañetako Udalak, 2021eko ekainaren 7an egin osoko bilkura arruntean, Irañetako udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua onestea erabaki zuen.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurrean egoteko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, baita udalaren web orrian edo egoitza elektronikoan ere, https://iraneta.egoitzaelektronikoa.eus, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Irañetan, 2021eko ekainaren 7an.–Alkatea, Ainhoa Beraza Maiza.

Iragarkiaren kodea: L2110101