151. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1690/2021 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait funtzionario izendatzen dituena, administrari lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 31n emandako 1490/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaileen ehun eta hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 5eko 2222/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 21ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 2416/2019 Ebazpenaren bidez, kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatu zen. Ebazpen hori 2019ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 9koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 23ko 2724/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 7koan.

Hautaprobak bukatuta, baldintzak frogatzeko epea ireki zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 27ko 1783/2020 Ebazpenaren bidez.

Horri dagokionez, kontuan hartu behar da irailaren 16ko 10/2020 Foru Lege Dekretuak ezarritakoa, zeinaren bidez hainbat neurri onetsi baitziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileriari dagokionez. Hala, foru lege dekretu horren 1. artikuluan xedatutakoaren ondorioz, administrari laguntzaile lanpostua C mailan/taldean sartu da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan, administrari izendapena hartuta.

Ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 2577/2020 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 336/2021 Ebazpenaren bidez, 133 izangai izendatu ziren, eta hiru izangairi epea eten zitzaien, ezinbesteko arrazoiengatik.

Ezinbesteko arrazoiak amaituta, horien izendapena egin zen, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 30eko 957/2021 Ebazpenaren bidez.

Izendatutako izangaien artean, Helena Ayechu Redín andreari (erreserba txandako izangaia, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzat), María José Fernández Fernández andreari (igoera txandakoa), eta Mikel Irurita Iraizoz jaunari, Maialen Barber De Carlos andreari eta Mikel Garralda Reclusa jaunari (hirurak txanda irekikoak), borondatezko eszedentzia eman zitzaien administrari lanpostuan, jabetze-hartzearen egunetik beretik, une horretan Administrazio Publiko honetan edo beste batean lanpostu finko batean ari baitziren.

Deialdiaren 10.4 oinarrian ezarritakoarekin bat, eta ez dagoenez gainditutako beste izangairik ez %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako txandan ez eta igoera txandan ere, bidezko da lanpostu hutsak betetzea txanda irekian gainditu dutenen zerrendako hurrengo izangaiekin. Hori horrela, 2021eko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 10ekoan, izendapen-proposamen osagarria argitaratu zen, izangai hauen alde: Raquel Izpura Esquiroz andrea, Xabier Ortega Gil jauna, Marta Pulido Gutiérrez andrea, Jorge García Vilajuana jauna eta Garazi Artola Senar andrea, haiek baitira lanposturako baldintzak bete eta txanda irekiko zerrendan hurrengoak diren izangaiak, lehengo izendapen proposamenean sartutako izangaien atzetik.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea administrarien lanpostuan aritzeko: Raquel Izpura Esquiroz andrea, Xabier Ortega Gil jauna, Marta Pulido Gutiérrez andrea, Jorge García Vilajuana jauna eta Garazi Artola Senar andrea, denak txanda irekikoak.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen proposatu diren izangaiek atxiki zaien zentroko edo eremuko langileria unitatean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Adieraztea Garazi Artola Senar andreak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak ezartzen duen moduan.

5. Ebazpen hau igortzea Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko ekainaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

DEITURAK ETA IZENA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

IZPURA ESQUIROZ, RAQUEL

Txanda irekia

0064094

OSASUN DEPARTAMENTUA

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

ORTEGA GIL, XABIER

Txanda irekia

0070087

OSASUN DEPARTAMENTUA

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

PULIDO GUTIERREZ, MARTA

Txanda irekia

0060026

OSASUN DEPARTAMENTUA

MENDILLORRIKO OOLT

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

GARCIA VILAJUANA, JORGE

Txanda irekia

0071489

OSASUN DEPARTAMENTUA

ERRIBERRIKO OOLT

FUNTZIONARIOA

CAPARROSO

MISTOA

ARTOLA SENAR, GARAZI

Txanda irekia

0066616

OSASUN DEPARTAMENTUA

UHARTEKO OOLT

FUNTZIONARIOA

UHARTE

MISTOA

Euskara, C1

Iragarkiaren kodea: F2109614