150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

66E/2021 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita “Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntza. 2021. urtea” izeneko deialdia. DDBN identifikazioa: 553051.

Unibertsitateko zuzendari nagusiak martxoaren 12an emandako 21E/2021 Ebazpenaren bidez, “Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntza. 2021. urtea” izeneko deialdia onetsi zen. Deialdiak Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean duen kodea hau da: 553051.

Ebazpen hori 2021eko apirilaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta, behin argitaraturik, eskaerak aurkezteko hilabeteko epea hasi zen.

Unibertsitateko Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostenean deialdi horretara aurkeztutako eskaeren berri eman du, eta, eskaerak aztertu ondoren, onetsi direnak zein diren jakitera eman du, bakoitzari dagokion dirulaguntza adierazita.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 15.000 euroko laguntza ematea Nafarroako Unibertsitateari (IFZ: R3168001J), Nafarroako Ondarearen eta Artearen Katedrak “Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntza. 2021. urtea” izeneko deialdira aurkeztutako proiektuengatik, dirulaguntza jasotzeko onetsi baitira. Laguntza hori 2021eko aurrekontuko “Nafarroako unibertsitateendako laguntzak katedrak garatzeko” izeneko G10001-G1110 -4819-322305 partidaren kargura ordainduko da. Extr@ espedientearen zenbakia: 0011-3437-2021-000001.

2. 15.000 euroko laguntza ematea Nafarroako Unibertsitateari (IFZ: R3168001J), Euskal Hizkuntza eta Kulturaren Katedrak “Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntza. 2021. urtea” izeneko deialdira aurkeztutako proiektuengatik, dirulaguntza jasotzeko onetsi baitira. Laguntza hori 2021eko aurrekontuko “Nafarroako unibertsitateendako laguntzak katedrak garatzeko” izeneko G10001-G1110 -4819-322305 partidaren kargura ordainduko da. Extr@ espedientearen zenbakia: 0011-3437-2021-000002.

3. 15.000 euroko laguntza ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoari (IFZ: Q3150012G), Emakumea, Zientzia eta Teknologia Katedrak “Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntza. 2021. urtea” izeneko deialdira aurkeztutako proiektuengatik, dirulaguntza jasotzeko onetsi baitira. Laguntza hori 2021eko aurrekontuko “Nafarroako unibertsitateendako laguntzak katedrak garatzeko” izeneko G10001-G1110 -4819-322305 partidaren kargura ordainduko da. Extr@ espedientearen zenbakia: 0011-3437-2021-000003.

4. 15.000 euroko laguntza ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoari (IFZ: Q3150012G), Herritartasuna, Bizikidetza eta Aniztasuna UNESCO Katedrak “Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntza. 2021. urtea” izeneko deialdira aurkeztutako proiektuengatik, dirulaguntza jasotzeko onetsi baitira. Laguntza hori 2021eko aurrekontuko “Nafarroako unibertsitateendako laguntzak katedrak garatzeko” izeneko G10001-G1110 -4819-322305 partidaren kargura ordainduko da. Extr@ espedientearen zenbakia: 0011-3437-2021-000004.

5. 15.000 euroko laguntza ematea UHUNek Tuteran duen Zentro Elkartuari (V31646276), Tuterako UHUNaren Kalitatearen Katedrak “Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntza. 2021. urtea” izeneko deialdira aurkeztutako proiektuengatik, dirulaguntza jasotzeko onetsi baitira. Laguntza hori 2021eko aurrekontuko “Nafarroako unibertsitateendako laguntzak katedrak garatzeko” izeneko G10001-G1110 -4819-322305 partidaren kargura ordainduko da. Extr@ espedientearen zenbakia: 0011-3437-2021-000005.

6. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoari, Nafarroako Unibertsitateari eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak Tuteran duen zentro elkartuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, hori guztia Nafarroako Gobernuaren aurrean aldez aurretiko errekerimendua egiten ahal dela ukatu gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan finkaturiko modu eta epeetan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 4an.–Unibertsitateko zuzendari nagusia, Ana Burusco Juandeaburre.

Iragarkiaren kodea: F2109219