150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Ordenantza, bide publikoan terrazak eta ostalaritzarekin lotutako beste elementu batzuk jartzea arautzen duena. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2021eko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Bide publikoan terrazak eta ostalaritzarekin lotutako beste elementu batzuk jartzea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, eragozpenak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Bide publikoan terrazak eta ostalaritzarekin lotutako beste elementu batzuk jartzea arautzen duen ordenantza behin betiko onetsi eta testua emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lesakan, 2021eko ekainaren 21ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2109928