15. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4450E/2020 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baita desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuetarako dirulaguntzaren gastua egiteko. DDBN identifikazioa: 483646.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 4an emandako 2534/2014 Ebazpenaren bidez, dirulaguntzak arautu ziren desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuak finantzatzeko.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 10eko 3580E/2019 eta urriaren 20ko 3668E/2020 Ebazpenen bidez, 2020rako osotara 11.000.000,00 euroko gastua baimentzea onetsi zen.

Aurrekontu ekitaldi honetan 213 eskaerari baietza eman zaie, eta emandako laguntza 9.722.959,84 eurokoa izan da. Gaur den egunean partidan dagoen erabilgarria 1.277.040,16 eurokoa da. Gaur, 6 eskaera gelditzen dira, guztira 914.788,29 euro egiten dutenak. Eskaerak aurkezteko epea itxita dago.

Hori dela eta, aurrekontuko partidako 350.000,00 euroko gastuari baimena kentzea proposatzen da.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena kentzea honako partida honen gastuari, jarraian aipatzen den zenbatekoan:

Desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuak ordaintzeko dirulaguntzak, 350.000,00 euroko zenbatekoarekin, zehazki partida honen kargura: “Enplegu zentro berezietarako laguntzak. EGIF. E-09/000003-08 PEP elementua” izeneko 950001 96100 4709 241109 partida. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 4ko 2534/2014 Ebazpenaren bidez arautu ziren dirulaguntza horiek eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean 483646 identifikazioa dute.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2020ko abenduaren 16an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2015776