15. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketa egituratzailea Udal Plan Orokorrean. Behin betiko onespena

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak otsailaren 17an emandako 21E/2020 Foru Aginduaren bitartez behin betiko onetsi zen Murchanteko Udal Plan Orokorrean aldaketa egiteko espediente bat, lurzoru urbanizaezineko eraikinen baldintza jakin batzuei buruzkoa, Araudi Partikularrean jasotzen baitira, “Nekazaritzako produktuen lehen eraldaketarako upeltegiak eta nabeak” erabilerei dagokienez. Sustatzailea José Moreno e Hijos SL da.

Hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Murchanten, 2020ko abenduaren 9an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2015362