15. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, hiri-lurzoru finkatuan determinazio xehatuak birdoitzeko. Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, behin betiko onetsi da Hiri-jarduketarako plan berezia, hiri-lurzoru finkatuko determinazio xehatuei buruzkoa, Murchanteko Udalak sustatuta. Hasierako onespenaren iragarkia 2020ko urtarrilaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Behin betiko onespena, berriz, 2020ko ekainaren 30eko osoko bilkuran eman zitzaion.

Hartara, Legegintzako Foru Dekretu horren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau argitaratzen da, eranskin gisa duela aipatutako plan berezia.

Murchanten, 2020ko abenduaren 9an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2015361