148. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, Lezkairuko Plan Partzialeko
L-6 oinarrizko unitatean. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-JUN-21 (7/CU).

ARS-3 banaketa eremuko Plan Partzialeko L-6 oinarrizko unitatearen (Lezkairu) xehetasun-azterketaren hasierako onespena (JOB 15-02-2021 (4/US) argitaratu zen 2021eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 4an; ikusirik Jesús Miguel Gastón Gonzalezek 2021eko martxoaren 24an aurkezturiko alegazioa eta ARINSOL88 SLk 2021eko martxoaren 31n aurkezturiko alegazioa; ikusirik alegazioen txostena eta onespen dokumentua, sustatzaileak 2021eko apirilaren 26an aurkeztua; Hirigintza Gerentziako arkitektoaren eta Hirigintzako kudeatzailearen ondokoaren txostenekin bat, biak 2021eko maiatzaren 6koak baitira,

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea Gabriela Propco Slk 2021eko apirilaren 26an aurkeztutako alegazioen txostena, non baiesten baitira, partzialki, aurkeztutako bi alegazioak.

2. Behin betiko onestea izapidetzeko Gabriela Propco SLk 2021eko apirilaren 26an aurkeztutako xehetasun-azterketa, ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-6 oinarrizko unitateari dagokiona. Azterketak helburu du “multzoaren irudi bateratua” ematea, eraikinaren forjatu guztien nahitaezko sestrak ezarriz.

3. Igor bedi erabaki hau, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura, baita ukituei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

4. Jakinaraztea erabaki hau sustatzaileari eta alegatzaileei, 2021eko apirilaren 26ko alegazio txostenarekin batera.

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko ekainaren 8an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2109502