148. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Plan berezia, irisgarritasuna hobetzeko Marcelo Celayeta etorbideko 144. zenbakiaren atzealdean (Errotazar kalea). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Marcelo Celayeta etorbideko 144. zenbakiaren atzealdean (Errotazar kalea) irisgarritasuna hobetzeko plan berezia hasiera batez onetsi (JOB 1/03/2021- 4/US) eta 2021eko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 18koan, argitaratu ondoren, jendaurrean egoteko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen 2021eko martxoaren 22ko aldeko txostena eta Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren txostena (2021eko maiatzaren 3koa). Ikusirik, orobat, behin betiko onespenerako 2021eko maiatzaren 7an aurkeztutako dokumentua, non biltzen baitira Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren kontsiderazioak, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2021eko maiatzaren 12ko txostenarekin,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea “Plan berezia, irisgarritasuna hobetzeko Marcelo Celayeta etorbideko 144. zenbakiaren atzealdean (Errotazar kalea)”, Sanitas Mayores Navarra SLk sustatua, eta helburu duena irisgarritasuna hobetzea egungo eraikinaren eta Errotazar kaleko espaloiaren artean dagoen espazio publikoan.

2. Igortzea erabaki hau eta onetsitako dokumentuaren ale bat Nafarroako Gobernuari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Sanitas Mayores Navarra, SLren ordezkari den M.ª Teresa Monente Mozasi.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko ekainaren 7an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2109500