148. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko ekainaren 9an hartua, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide batzuk berritzen dituena.

Uztailaren 3ko 247/2000 Foru Dekretuak, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua sortu zuenak, xedatzen du Lanbide Heziketaren arloan aholku eman eta parte hartzeko kide anitzeko organo hori kontseiluburuak, kontseiluburuordeak, idazkariak eta hogeita bi kontseilukidek osatuko dutela, azken horiek Foru Komunitateko Administrazioaren, ordezkaritza handiena duten enpresa erakundeen eta halako sindikatuen, Cámara Navarraren, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa. Halaber, adierazten du Gobernuaren erabaki baten bidez izendatuko direla kideak.

Foru dekretu horren 6.3 artikuluak ezartzen du kideen izendapenak lau urteko indarra izanen duela, luzagarria betiere. Nafarroako Lanbide Heziketaren egungo Kontseilua eratu zenetik lau urteko aldi hori iragan denez, uztailaren 3ko 247/2000 Foru Dekretua aldatu zuen apirilaren 12ko 23/2017 Foru Dekretuan ezarritako epea, alegia, eta Foru Komunitateko Administrazioak kontseilu horretan duen ordezkaritza instituzionaleko zenbait kargutan aldaketak gertatu direnez, beharrezkoa da Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide batzuk berritzea.

Ikusirik Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuak egindako txostena, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak ontzat emana, eta apirilaren 12ko 23/2017 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, delibero hori erabaki baten bidez hartu behar da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide hauek kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea:

–Administrazioa ordezkatzen duten kideak:

Titularra:

  • Manuel Ayerdi Olaizola jauna.

Ordezkoa:

  • Yolanda Blanco Rodríguez andrea.

–Enpresa erakundeak ordezkatzen dituzten kideak:

Ordezkoak:

  • José Manuel Olivar De Julián jauna (CEN).
  • Joaquín Pascual Piérola jauna (CEN).
  • José Antonio Molina Apesteguía jauna (CEPES).

2. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide hauek izendatzen dira, aipatutako alderdiak ordezkatzeko:

–Administrazioa ordezkatzen duten batzordekideak:

Titularra:

  • Mikel Irujo Amezaga jauna (Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua).

Ordezkoa:

  • Amaia Arrizabalaga Idiaquez andrea (Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua).

–Eragile ekonomikoak eta sozialak ordezkatzen dituzten kideak:

Ordezkoak:

  • Blanca Castro Hinojosa andrea (CEN).
  • Raquel Pérez Ayerra andrea (CEN).
  • Jara Calvo Rodríguez andrea (CEPES).

3. Lau urtez luzatzen da ondotik aipatzen diren pertsonen izendapena, beren instituzio edo erakundeen ordezkari izaten segitzeko:

–Administrazioa ordezkatzen duten kideak:

Titularra:

  • Tomás Rodríguez Garraza jauna (Hezkuntza Departamentua).
  • Esther Monterrubio Ariznabarreta andrea (Hezkuntza Departamentua).
  • Mirian Martón Pérez andrea (Eskubide Sozialetako Departamentua).
  • Carlos Adín Sanz jauna (Eskubide Sozialetako Departamentua).
  • Izaskun Goñi Razquin andrea, (Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua).
  • Pilar Irigoien Ostiza andrea (Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua).

Ordezkoak:

  • Gil Sevillano González jauna (Hezkuntza Departamentua).
  • Jesús M.ª Arbea Polite jauna (Hezkuntza Departamentua).
  • Luis Campos Iturralde jauna, (Eskubide Sozialetako Departamentua).
  • Ana Arteaga Martínez andrea (Eskubide Sozialetako Departamentua).
  • Lola Urrutia Heredia andrea (Eskubide Sozialetako Departamentua).
  • Juan Carlos Artázcoz Sanz jauna, (Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua).
  • Luis Goñi Navarro jauna (Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua).

–Eragile ekonomikoak eta sozialak ordezkatzen dituzten kideak:

Titularrak:

  • Carlos Fernández Valdivielso jauna (CEN).
  • Javier Iradiel Ibáñez jauna (CEN).
  • Roberto Elizalde Montoya jauna (CEN).
  • Jorge Lanchas Rivero jauna (CEN).
  • Ignacio Ugalde Barbería jauna (CEPES).
  • José Andrés Palacios Ferrer jauna (Cámara Navarra).
  • Jesús Santos Pérez jauna (UGT).
  • Marisol Vicente Yoldi andrea (UGT).
  • José Rodríguez Gil jauna (CCOO).
  • María Pilar Ruiz Cobo andrea (CCOO).
  • Odei Olalde Arroyo jauna (ELA).
  • Mikel Aingeru Auza Makutso jauna (LAB).

Ordezkoak:

  • José Manuel Ayesa Villar jauna (CEN).
  • Idoia Pozo Gordillo andrea (CEN).
  • Celia Poza Olaz andrea (Cámara Navarra).
  • Augusto Paredes Antón jauna (UGT).
  • Borja Paredes Alonso jauna (UGT).
  • Pilar Arriaga García andrea (CCOO).
  • Alfredo Sanz Zufía jauna (CCOO).
  • Alfredo López Borobia jauna (ELA).
  • Imanol Carrera Turrillo jauna (LAB).

–Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa ordezkatzen duen kidea:

Titularra:

  • Juan Carlos Castillo Ezpeleta jauna (NUKF).

Ordezkoa:

  • Berta Enrique Cornago andrea (NUKF).

–Lanbide heziketako ikastetxe bateratu pribatuak ordezkatzen dituzten kideak:

Titularrak:

  • Antonio Díaz Martínez jauna (Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoak).
  • Maite Pellejero Olcoz andrea (Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu pribatuak).

–Ordezkoak:

  • Dionisio Butrón Fernández jauna (Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoak).
  • José M.ª Zuza Itoiz jauna (Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu pribatuak).

–Idazkaria: Francisco Javier Martínez Cía jauna (Hezkuntza Departamentua).

4. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko ekainaren 9an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2109464