148. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, honakoa

DEKRETATZEN DUT:

1. Ziraukiko Udaleko bigarren alkateorde Aritz Apesteguía Esparzaren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin 2021eko ekainaren 18tik uztailaren 4ra, biak barne, Ziraukiko udal-mugartetik kanpo naizen bitartean.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Ziraukiko Udalaren iragarki-taulan ediktu bidez ikusgai jartzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

3. Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatuari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean ezin izanen dituela errebokatu lege beraren 43. artikuluaren bidez nik egindako eskuordetzeak.

4. Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua betez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1.r) artikuluak Alkatetzari emandako eskumena erabiliz.

Ziraukin, 2021eko ekainaren 17an.–Alkatea, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2109888