148. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun azterlana Erratzuko 49. poligonoko 75. lurzatian.
Behin betiko onespena

Baztango Udalak 2021eko maiatzaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, 10. puntuan behin betiko onetsi zuen Erratzuko 49. poligonoko 75. lurzatian, eraikinak har dezakeen eremua zehaztea proposatzen duen xehetasun azterlana, M.ª Marta Otegui Bengoak eta Miguel Angel Troitiño Berasateguik aurkeztua.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74. eta 79. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Baztanen, 2021eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Xehetasun azterlana (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2109461