148. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

Udaltzainaren izendapena

Ikusi da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren maiatzaren 19ko 58/2021 Ebazpena, polizian sartzeko prestakuntza ikastaroaren azken kalifikazioak onestekoa; hain zuzen ere, ikastaro hori jasota dago 2019ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 10ean, argitaratu deialdian (30 udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko, Iruñeko Udaltzaingorako). Ikusi da, halaber, espedientean den gainerako dokumentazioa. Bada, bat etorriz deialdiaren zortzigarren oinarriarekin, eta jarraituz Nafarroako Poliziari buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarriari, ebazten dut Aranguren Ibarreko Udaleko udaltzain izendatzea Ignacio Félix Barrio Fernández (Alkatetzak maiatzaren 26an eman 1107/2021 Ebazpena).

Mutiloan, 2021eko ekainaren 11n.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2109781