148. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

59/2021 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baita nor arituko den aholkulari gisa eta ebaluazio batzordeetako kide gisa Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean zehaztutako kualifikazioei lotuta dauden lanbide gaitasunak aitortu eta egiaztatzeko modu iraunkorrean zabaldutako prozeduran.

Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionalaren baliabide eta ekintzetako bat lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzea da, hala ezarrita baitago Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 4.1.b) artikuluan.

Prozedura horren araudia Lan-esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aintzat hartzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan jasota dago, martxoaren 9ko 143/2021 Errege Dekretuan ezarritako aldaketekin.

Prozedura horren ondorioz lortu beharreko egiaztapenei dagokienez, urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretua da aplikatzekoa, profesionaltasun ziurtagiriak arautu zituena.

Martxoaren 9ko 143/2021 Errege Dekretuak, zeinaren bidez aldatu baitzen Lan-esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aintzat hartzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretua, zenbait berritasun garrantzitsu ekarri ditu, lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozesuak ukitzen dituztenak. Horietako bat funtsezkoa da, deialdi iraunkor bat egin baita Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean zehaztutako kualifikazioei lotuta dauden lanbide gaitasunak aitortu eta egiaztatzeko.

Abuztuaren 27ko 66/2014 Foru Dekretuak arauak zehazten ditu prozedura bat ezar dadin Nafarroako Foru Komunitatean pertsonek lan-esperientzian edo prestakuntza bide ez-formaletan lortutako lanbide gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko. Foru dekretu hori indarrean dago uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren kontra egiten ez duen orotan.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak apirilaren 12an eman 29/2021 Ebazpenaren bidez, oinarri arautzaileak onetsi dira Nafarroako Foru Komunitatean, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean zehaztutako kualifikazioei lotuta dauden lanbide gaitasunak aitortu eta egiaztatzearren modu iraunkorrean irekitako prozedura erregulatzeko.

Prozesua garatuko da Lan-esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aintzat hartzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera (martxoaren 9ko 143/2021 Errege Dekretuak egin dizkion aldaketekin).

Apirilaren 12ko 29/2021 Ebazpenaren babesean garatuko diren egiaztapen prozesuak sartuta daude Hazkunde ekonomiko eta sozialerako eta enplegagarritasunerako Lanbide Heziketako Planean jasotako ekintzen barnean. Plan horren jarduketak Errekuperazio eta Erresilientzia Mekanismoan deskribatuta daude, eta Europar Batasunaren NextGenerationEUk finantzatzen ditu.

Ikusita Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostena, egiaztapen prozedura horietan jarduketa esparru berri bat ezartzeari buruzkoa.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Enplegatu publiko diren irakasleen izendapenak onestea aholkulari gisa eta ebaluazio batzordeetako kide gisa ari daitezen Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean zehaztutako kualifikazioei lotuta dauden lanbide gaitasunak aitortu eta egiaztatzeko modu iraunkorrean zabaldutako prozeduran. Ebazpen honen 1. eranskinean jasota daude izendapenak.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntza Departamentuko Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuari eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzako Zerbitzuari.

4. Ebazpen honek ez du bide administratiboa amaitzen, eta horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko ekainaren 4an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

1. Hezkuntza administrazioak zabalik du lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzako bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura iraunkorra. Prozedura iraunkor hori, gutxienez, Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketaren eskaintzan dauden eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotuta dauden lanbide gaitasuneko unitate guztiei buruzkoa izanen da.

2. Modu iraunkorrean zabalik dagoen deialdiko prozedura horrek eskatzen du modu iraunkorrean prest egotea aholkulari eta ebaluatzaile gisa gaitutako pertsona guztiak, lanbide horiek berezko dituzten eginkizunetan ari daitezen.

3. Hezkuntza Departamentuak zehaztuko du zer talde eratuko den unean-unean lanbide kualifikazio batzuekin lotuta dauden lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko. Lanbide kualifikazio bereko pertsonen inskripzioak multzokatzen ahalko dira indarreko araudian ezarritako epearen barnean.

4. Hezkuntza Departamentuak zehazten du enplegatu publiko diren zer irakaslek parte hartzen ahalko duten aholkulari gisa hasitako prozesu bakoitzean, kontuan izanik 1224/2009 Errege Dekretuaren 15. eta 23. artikuluetan jasotako manuak.

Hona hemen pertsona horiek:

a) Gorputz eta Kirol Jarduerak lanbide arloan:

–Arturo Chas Barreiro.

–Berta Echavarri Videgain.

–Berta Villoslada Huarte.

b) Administrazioa eta Kudeaketa lanbide arloan:

–María Victoria Ruiz Ayensa.

–José Antonio Sanz Sandua.

–Concepción Sánchez Malvarez.

–Mila García Andión.

c) Nekazaritza lanbide arloan:

–María Carmen Gonzaga Vélez

d) Merkataritza eta Marketina lanbide arloan:

–Maite Presa Noguera.

–Silvia Cumba Suescun.

e) Elektrizitatea eta Elektronika lanbide arloan:

–Alfredo López Carballeda.

f) Energia eta Ura lanbide arloan:

–David Romero Oyarzun.

–Pedro Casado Palomar.

–Javier Baigorri López.

–Javier Cuesta Miqueleiz.

–David Molina Azcona.

g) Fabrikazio Mekanikoa lanbide arloan:

–Mikel Angel Mauleon Urbe.

–Ignacio Urbitarte Cabrera.

–Carlos Pernaut Ojer.

–Miguel Bellón Carrero.

–Valentín Carroza Madurga.

–Javier Cuesta Miqueleiz.

–Andoni Fernández Diezma.

–Pedro José Flamarique Casanova.

–Mikel Aingeru Auza Makutso.

–Eduardo Urchegui Guelbenzu.

h) Ostalaritza eta Turismoa lanbide arloan:

–María Isabel Ibáñez Sesma.

–Salomé Astiz Montero.

i) Irudi Pertsonala lanbide arloan:

–Carolina Martín Portal.

–Cristina Calvo Serrano.

–María Alonso Menendez.

–Marta Ana Gómara Valls.

j) Informatika eta Komunikazioak lanbide arloan:

–Concepción Sánchez Malvarez.

–Uxua Azpiroz Armendáriz.

k) Instalazioa eta Mantentze-lana lanbide arloan:

–Jesús Ayensa Garrido.

–M.ª Luisa Lizabe Falcón.

–Santiago López Borobia.

–Iñigo Zapata Fernández.

–Miguel Bellón Carrero.

–David Romero Oyarzun.

–Valentín Carroza Madurga.

–Javier Cuesta Miqueleiz.

–Andoni Fernández Diezma.

–Pedro José Flamarique Casanova.

–Mikel Aingeru Auza Makutso.

–Eduardo Urchegui Guelbenzu.

l) Kimika lanbide arloan:

–Rosa María Caballero Domínguez.

–Eduardo Angulo Álvarez.

–Esther Monterrubio Ariznabarreta.

m) Osasuna lanbide arloan:

–María Dolores Sola Larraya.

–Roberto Gorraiz Ayala.

–Gil Sevillano González.

n) Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak lanbide arloan:

–M.ª Cristina Pardo Vega.

–Izaskun Resano Apezarena.

–Carmen Ramirez Elizondo.

–Mila García Andión.

o) Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak lanbide arloan:

–Luis Miguel Yustes Pérez.

–Alberto Iñaki Goikoa De Lorenzo.

5. Orobat, Hezkuntza Departamentuak hasitako egiaztatze prozesu bakoitzari dagokion ebaluazio batzordea eratuko du, bat etorriz 1224/2009 Errege Dekretuko 16., 24., 26., 27. eta 28. artikuluetan xedatutakoarekin.

Helburu horrekin, ondotik zehazten diren enplegatu publiko irakasleak izendatzen dira ebaluazio batzorde horietako kide:

a) Gorputz eta Kirol Jarduerak lanbide arloan:

–Alberto Cebollada Kremer.

–Carlos Chavarren Cabrero.

–Alfredo Goya Santesteban

b) Administrazioa eta Kudeaketa lanbide arloan:

–Blanca Esther López Pérez.

–María Lourdes Los Arcos García.

–David Ardanaz de Carlos.

–Nekane Ochotorena Loperena.

–M.ª Ujué Díaz Marín.

c) Nekazaritza lanbide arloan:

–Florencio Niño Villahoz.

–Edurne Altadill Argain.

–María Pilar Domínguez Bueno.

–Diego Irigoyen Berzal.

–Iván Martínez Gómez.

d) Merkataritza eta Marketina lanbide arloan:

–Alicia Muñoz Oroz.

–Berta María Urrutia Dolorea.

–Jesús Javier Sancha Redín.

e) Eraikuntza eta Obra Zibila lanbide arloan:

–Pedro María Zaballa García.

–Tomas Ballesteros Egües.

–Juan Pablo Martínez Lorrio.

f) Elektrizitatea eta Elektronika lanbide arloan:

–Joaquín Rodríguez Del Río.

–Luis López Martínez.

–Asier Lasa Etxeberría.

–José María Muñoz Sánchez.

–Javier Baigorri López.

–Begoña Guillén Ardanaz.

g) Energia eta Ura lanbide arloan:

–José M.ª Herranz Herranz.

–Begoña Escudero Sánchez.

–Huberto Aguado Urzaiz.

–Luis Manuel Orús Marca.

–Javier Baigorri López.

–Jesús M.ª Cía Larrayoz.

–Juan Antonio Zabalegui Goicoechea.

h) Fabrikazio Mekanikoa lanbide arloan:

–Javier Sorbet Mancho.

–Jose Manuel Tiscar Peña.

–Jose Antonio Hernández Magallón.

–Valentín Carroza Madurga.

–Miguel Bellón Carrero.

–Jose Antonio Benito Alvarado.

–Javier Luis Galé Urra.

–Ignacio Goicoa Aznarez.

–Luis María Maeztu García.

–Iosu Muruzábal García.

–Martín Subizar Garralda.

–Sonia García Cifuentes.

–Begoña Guillén Ardanaz.

–Jesús M.ª Cía Larrayoz.

i) Ostalaritza eta Turismoa lanbide arloan:

–Enrique Armendáriz González.

–Juan Luis De Esteban Gurpegui.

–Visitación Dominguez Bueno.

–Paz Noguera Asiain.

–Isabel Ibáñez Sesma.

j) Informatika eta Komunikazioak lanbide arloan:

–Iciar Alforja Sagone.

–María José Simón Liberal.

–Jesús Fernando Villar Toni.

–María Aránzazu Ayensa Garrido.

k) Irudi Pertsonala lanbide arloan:

–Rebeca López Chachero.

–M.ª Esther Morillas Iturbe.

–Miriam Napal Lecumberri.

–María Rojo Ortega.

–M.ª Flor Romero Velaz.

–Elena Laparte Catalán.

–Patricia Mariñalarena Miquelez.

–Arantza Otel Valverde.

–Elena Tabernero Apilánez.

–Celia doña Rodríguez.

–Macarena Flecha Bueno.

–Lourdes León Ruiz.

l) Instalazioa eta Mantentze-lana lanbide arloan:

–Begoña Escudero Sánchez.

–Huberto Aguado Urzaiz.

–Luis Manuel Orús Marca.

–Valentín Carroza Madurga.

–Miguel Bellón carrero.

–Jose Antonio Benito Alvarado.

–Javier Luis Galé Urra.

–Ignacio Goicoa Aznarez.

–Luis M.ªMaeztu García.

–Iosu Muruzabal García.

–Martín Subizar Garralda.

–Sonia García Cifuentes.

–Begoña Guillén Ardanaz.

–Juan Antonio Zabalegui Goicoechea.

–Juan Pablo Martínez Lorrio

m) Kimika lanbide arloan:

–Cristina Aisa Díaz.

–M.ª Asunción Jiménez Navarlaz.

–Yolanda Elvira González.

–Esther Monterrubio Ariznabarreta.

–Rosa M.ª Caballero Domínguez.

n) Osasuna lanbide arloan:

–Julia Inmaculada Fernández Belloso.

–Vanesa Fuentes Sánchez.

–María Dolores Albero Amorós.

–Beatriz Egaña Querejeta.

–Ana Bermejo Garde.

–María Isabel Valencia Mendía.

–Lourdes Fernández Ugarte.

–M.ª Dolores Sola Larraya.

o) Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak lanbide arloan:

–Ohiana Garmendia Peña.

–M.ª Pilar García Elizalde.

–Susana Sainz de Murieta García de Galdeano.

–M.ª Luisa Zudaire Martínez.

–Teresa Iturri Villanueva.

–Raquel Delgado Senosiain.

–M.ª Olivia Delgado Valerio.

–Ramón Uriz Balliriain.

–María Julia De Pablo Ezcurra.

–Eva María Mier Mendiguchía.

–Koldo Imanol Valencia Rodríguez.

–M.ª Soledad Zalba Ibáñez.

p) Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak lanbide arloan:

–Alberto Fernández Montoya.

–Nelson Da Mota Miranda.

–Oscar Gárate Oronoz.

–José Antonio García González.

–Eduardo Igea Ayala.

6. Aldaketak egin dakizkieke aholkularien nahiz ebaluatzaileen zerrendei, arrazoi desberdinengatik pertsona batzuek baja hartuko dutelako eta beste batzuk gaitu eta zerrendetara gehituko direlako.

7. Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuko zuzendariak zehaztuko du, behar denean, enplegatu publiko diren zer irakasle arituko diren aholkulari gisa egiaztatze prozedura abian izanen duen izangai talde bakoitzean.

8. Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuko zuzendariak zehaztuko du, behar denean, enplegatu publiko diren zer irakasle arituko diren ebaluazio batzordeko kide gisa egiaztatze prozedura abian izanen duen izangai talde bakoitzean.

9. Aholkulari nahiz ebaluatzaile izendatzen diren enplegatu publiko irakasleak beharturik egonen dira eginkizun horretan aritzera, non ez duten arrazoi justifikatu bat. Honako hauek dira arrazoi justifikatuak: izendatutakoa gaixorik egotea eta, horregatik, bertaratu ezin izatea, edo nahitaezko eginbehar publiko edo pertsonal bat izatea. Nahitaezko eginbehar publiko edo pertsonaltzat hartzen da pertsona bati, bete ezean, erantzukizun penal, zibil edo administratibo bat sorrarazten dion betebeharra.

10. Aurreko apartatuan zehaztutako nahitaezko eginbeharren kasuan, inguruabarra frogagiri bidez justifikatu beharko da, bost egun balioduneko epean izendapena jakinarazten denetik hasita. Aurkeztutako justifikazioa jaso eta hiru egun naturaleko epean jakinaraziko zaio interesdunari onartu edo ezesten den.

11. Aurreko apartatuko ezespenaren ebazpenak ez du bide administratiboa amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, interesdunari jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iragarkiaren kodea: F2109277