147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

472E/2021 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita toki entitateentzat, Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planaren proiektuak gauzatzeko, 2021. urtean. DDBN identifikazioa: 565470.

Tokiko Agenda 21 da udalerri baten edo udalerri batasun baten plangintza estrategikoaren prozesu bat, haren garapena bideratu nahi duena jasangarritasun ekonomikora, sozialera eta ingurumenekora, helburuak udal agintarien eta herritarren arteko akordioaren bitartez zehaztuta.

2021eko ekitaldirako Nafarroako Gobernuaren gastu-aurrekontuan, honako partida hauek daude:

–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua:

  • 740001 74100 4609 456303 “(E) Toki entitateentzako dirulaguntza, Agenda 21eko ekintza planetarako: NELS sarea”. Kreditua: 75.929,33 euro.
  • 740001 74100 7609 456202 “Toki entitateentzako dirulaguntza, Agenda 21eko ekintza planetarako: NELS sarea”. Kreditua: 140.141,50 euro.

Urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak, adierazten du zein den Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalaren eskumenen esparrua. Horien artean dago laguntza ematea Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planak garatzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea dirulaguntzen deialdi bat toki entitateentzat, Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planaren proiektuak gauza ditzaten 2021. urtean.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Oinarri arautzaile horiek ebazpen honen eranskinetan ageri dira.

3. Baimentzea 75.929,33 euroko gastua, transferentzia arruntetako proiektuetarako, “(E) Toki entitateentzako dirulaguntza, Agenda 21eko ekintza planetarako: NELS sarea” izeneko 740001 74100 4609 456303 partidaren kargura.

4. Baimentzea 140.141,50 euroko gastua, kapital transferentzietako proiektuetarako, “Toki entitateentzako dirulaguntza, Agenda 21eko ekintza planetarako: NELS sarea” izeneko 740001 74100 7609 456202 partidaren kargura.

5. Deialdi hauek bidaltzea Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN), betetzeko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoa.

6. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta haren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.

7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 20an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

OINARRI ARAUTZAILEAK, TOKI ENTITATEENTZAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIARENAK, TOKIKO AGENDA 21EKO PROIEKTUAK GAUZATZEKO 2021. URTEAN

1. ERANSKINA

Xedapen komunak

Lehena.–Xedea eta helburuak.

Ebazpen honen xedea da laguntza batzuk emateko araubidea ezartzea, sustatzeko toki entitateek, 2021. urtean, gauza ditzaten Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planetan jasotzen diren proiektuak edo ekintzak, aurretik onetsita zeudenak edo prestatzeko prozesuan daudenak. Helburua da toki entitateen jasangarritasuna handitzea, tokiko kudeaketa modu integratuan eta jendearen parte-hartzearekin hobetuz. Halaber, deialdiaren helburua da adinekoekin atseginak diren herriak, hiriak eta auzoak bultzatzea, zahartze aktiboa eta osasungarria sustatze aldera.

2. eranskinean arautzen dira eragiketa arrunten gastuak diren proiektu edo ekintzetarako dirulaguntzen berariazko oinarriak.

3. eranskinean arautzen dira inbertsioak diren proiektu edo ekintzetarako dirulaguntzen berariazko oinarriak.

Bigarrena.–Jarduketa diruz lagungarriak, betebeharrak eta baztertutako jarduerak.

1. Diruz lagungarriak izanen dira toki entitateen Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planetan jasotzen diren proiektuak edo ekintzak, aurretik onetsitakoak edo prestatzeko prozesuan daudenak.

2. Jarduketa diruz lagungarriek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a. Jarduketak Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planaren parte izatea. Beharrezkoa da plan hori aldez aurretik toki entitatearen organo eskudunaren erabaki baten bidez onetsia izatea. Halaber, diruz lagungarriak izanen dira Tokiko Agenda 21en parte diren eta 2021ean abiarazten diren jarduketak.

b. Jarduketa bakoitzarekin batera, hura gauzatzeko beharrezkoak diren aurretiazko baimenak edo administrazio baimenak aurkeztu beharko dira.

c. Jarduketek izan behar dute jasangarriak eta estrategikoak, herritarrentzako eredugarriak eta, toki entitatearen kudeaketa jasangarriari begira, transferigarriak. Jarduketa bakoitzean, garapen jasangarriaren aldekotzat jotzeko alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak justifikatuko dira.

d. 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko azaroaren 10era bitartean gauzatu eta ordaindu beharko dira.

3. Proiektuek eta ekintzek hurrengo multzo hauetako batean sartuta egon beharko dute:

a. Klima-aldaketa: arintzea eta horretara egokitzea.

b. Azpiegitura berdeko proiektuak: paisaia lehengoratzeko jarduketak, naturaguneei balioa ematea eta hiriguneak naturalizatzea.

c. Aurrezki eta efizientzia irizpideak baliabideen kontsumoan, eta hondakinak minimizatzea.

d. Uraren kudeaketa: ur sareen efizientzia (kontrolatzeko gailuak eta kontagailuak).

e. Hurbileko kontsumoa. Elikadura eta energia burujabetza. Tokiko ekonomia jasangarria.

f. Mugikortasun jasangarria eta irisgarritasuna.

g. Gizarte integrazioaren kohesioa: ekintzak, honako hauek bultzatzeko: gutxiengoen integrazioa, gizarte berdintasuna, gizartetik baztertuak izateko arriskuan daudenak kontratatzea, genero berdintasuna, gizarte-harremanak, aisialdiko harremanak, adinekoek ariketa fisikoa egitea eta abar.

h. Adinekoekin atseginak diren herriak, hiriak eta auzoak (aire zabaleko hiri espazioak, eraikinak, etxebizitza, garraioa, komunikazioa eta informazioa).

i. Herrien despopulazioa eragozteko jarduketak.

j. Adinekoen beharrak aztertzea, espazioak egokitzea eta jubiloteken espazioak eta programak diseinatzea.

4. Onuradun den Tokiko Agenda 21 bakoitzak, gehienez ere, bost proiektu edo ekintza diruz lagungarri aurkezten ahalko ditu: hiru transferentzia arruntekoak izanen dira, eta beste biak, berriz, kapital transferentziakoak.

Hirugarrena.–Entitate onuradunak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateak, Tokiko Agenda 21 onetsia edo onesteko bidean dutenak, eskumena duen udal organoak edo udalez gaindikoak hartutako erabakiaren bidez.

2. Nafarroako Foru Komunitateko mankomunitateen kasuan, onuradun izan daitezke, baldin eta laguntza eskatzen badute zeinek bere Tokiko Agenda 21 onetsian sartuta dituen udalez gaindiko proiektuak gauzatzeko.

Laugarrena.–Eskatutako baldintzak frogatzeko modua.

Bigarren oinarrian ezarritako baldintzak frogatzeko, eskaerak –zeina eskabide orokor bat beteta aurkeztuko baita– dokumentazio hau eraman beharko du:

1. Dirulaguntza-eskaerak xede duen proiektu edo ekintzaren memoria teknikoa, zehaztuta ekintzak, baliabideak, aurrekontuak eta epeak.

2. 4. eranskina: Agenda 21eko proiektuaren edo ekintzaren oinarrizko fitxa deskribatzailea, guztiz beteta.

3. 5. eranskina: Honako hauen gaineko erantzukizunpeko adierazpena:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.

b) Bigarren oinarrian, 2.a eta 2.b puntuetan, jasotzen diren aurretiazko baldintzak betetzea.

c) Deialdi honetara aurkezten den proiekturako aurreikusten diren beste dirulaguntza eta laguntza batzuk.

4. 6. eranskina: Entitate eskatzaileak laguntzak lehenbizikoz hartu behar dituenean edo haiek kobratzeko kontua aldatu nahi duenean, transferentzia bidez kobratzeko eskabidea aurkeztu beharko du, behar bezala beterik eta sinaturik.

5. 7. eranskina: Dagokion fitxa eta behar den dokumentazioa, balorazio irizpideak frogatzeko, hain zuzen, 2. eranskineko hirugarren oinarrian ezarritakoak –eragiketa arruntetako gastuetarako– eta 3. eranskineko hirugarren oinarrian ezarritakoak –inbertsioetarako–.

6. 2021ean abiarazten diren agendei dagokienez, organo eskudunak agendaren hasiera onesteko hartutako erabakiaren agiria aurkeztuko da.

Dokumenturen bat jadanik Foru Komunitateko Administrazioaren esku badago, entitate interesdunak hala azaldu beharko du eskabidean (eskabide orokorra), adieraziz zer dokumentu den eta zer administrazio espedientetan dagoen, eta datu babesturik bada Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermerako abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, baimena emanen zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari haietan sartzeko.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea eta eskatutako baldintzak frogatzeko modua.

Eskaera alkateak edo tokiko korporazioko lehendakariak sinatu beharko du, eta hogei egun naturaleko epean aurkeztuko da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta laguntzen eskabidea modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko (www.nafarroa.eus) zerbitzuen katalogoko fitxaren bidez. Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Seigarrena.–Ebaluazio organoa.

Balorazio Batzorde Teknikoak ebaluatuko ditu eskaerak, eta kide hauek izanen dira batzorde horretan:

–Batzordeburua: Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Idazkaria: Toki Agenden eta Lankidetzaren Bulegoko burua, edo hark eskuordetza ematen dion teknikaria.

–Epaimahaikidea: Kutsaduraren aurkako Prebentzio Ataleko burua.

–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko batzordekidea: Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuko burua, edo hark eskuordetza ematen dion teknikaria.

–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko batzordekidea: Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko burua, edo hark eskuordetza ematen dion teknikaria.

Zazpigarrena.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaera harturik, oinarri hauetan eskatzen den dokumentazio guztia erantsi ote den egiaztatuko da. Eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez bada, entitate eskatzaileari eskatuko zaio akatsa zuzendu dezala errekerimendua jakinarazi eta biharamunetik hasita hamar eguneko epean, eta adieraziko zaio, zuzendu ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

2. Balorazio Batzorde Teknikoak txosten arrazoitua eginen du proiektu bakoitzari emandako puntuazioei buruz.

3. Aurreko oinarrian aurreikusitako batzorde teknikoak oinarri arautzaile hauetan adierazitako irizpide, modu eta lehentasunen araberako ebaluazioa egin ondoren, Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalak ebazpen proposamena eginen du, eta, horrekin batera, txosten bat, non adieraziko baitu entitate onuradunek betetzen dituztela dirulaguntzak hartzeko baldintza guztiak. Horrez gainera, zerrenda bat ere prestatuko du, baldintza guztiak bete arren deialditik kanpora gelditzen direnekin, aurrekontuetako mugak direla kausa.

4. Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ebazpen arrazoitu baten bidez eman edo ukatuko dira dirulaguntzak. Laguntzak puntuazio-hurrenkeraren arabera emanen dira, handienetik txikienera, aurrekontu erabilgarria agortu arte.

Azken proiektu diruz lagungarrirako diru aski ez balego aurrekontuan, dagoen zenbateko erabilgarria emanen zaio aurrekontuko saldoa ahitu arte.

Aurrekontuko kreditu eskasiagatik dirulaguntzarik jasotzen ez duten entitate onuradunen zerrenda bat agertuko da ebazpenean, lortutako puntuazioa eta eskatutako zenbatekoa adierazita.

5. Prozeduraren gainean ebazteko epea bi hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epea berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

Zortzigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntza hartzen duten entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

1. Proiektua aurrera eramatean edukiaren edo kostuaren aldaketaren bat dakarren edozein gorabeheraren berri ematea, gertatzen den unean, idatziz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Aldaketa horrek ez dio konpromisorik ekarriko Foru Komunitateko Administrazioari, berariaz bere gain hartzen ez badu. Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalak onetsi beharko ditu, idatziz, proiektuaren edukiaren edo formaren aldaketa guztiak.

2. Obrak edo ekintzak 2021eko azaroaren 10a baino lehen gauzatu eta ordaintzeko konpromisoa, Nafarroako Gobernuak toki entitatearen aldeko ordainketa agindua 2021eko ekitaldian eman dezan, toki entitateak onetsitako ziurtagiriak aurkeztu ondoren.

3. Dirulaguntza jasotzen duten proiektu edo ekintzen kontrataziorako prozedura tramitatzeko konpromisoa, horren fase guztietan, bai eta proiektu edo ekintza horiek zuzen eta osorik gauzatzeko behar diren tramite eta baimen eskaera guztiak egitekoa ere; hori guztia, lanen hasieratik haien behin betiko harrerara arte. Beren gain hartuko dute, orobat, lizitazioaren ondoriozko betebeharren erantzukizuna obren edo ekintzen adjudikaziodunen aurrean, modu esklusiboan.

Edonola ere, entitate onuradunak diruz lagundutako inbertsioen %100 bitarte kontrata dezake.

4. Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea:

a. Organo emaileak egiten dituen egiaztapenak eta kontrol organo eskudunek, estatukoek nahiz Europar Batasunekoek, egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea eta jarduketa horietan eskatzen zaien informazio guztia ematea.

b. Dirulaguntzak emateko ebazpen proposamena egiten den unean, zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

c. Jasotako dirulaguntzaren kobrantza kontabilitate edo erregistro liburuetan erregistratzea eta diru horren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.

5. Proiektu edo ekintza guztiek, dirulaguntzen deialdi honen babesean egiten badira, genero ikuspegia hartu beharko dute kontuan, testuetan eta irudietan bazterkeria islatzen duen elementurik erabili gabe.

Bederatzigarrena.–Ordaintzeko modua eta epeak.

2. eta 3. eranskinen laugarren oinarrian eskatutako dokumentazioa aztertu ondoren, onetsitako dirulaguntza ordainduko da. Lanak baloratutako proiektuaren arabera gauzatu direla frogatu ezean, dirulaguntza gutxitu eginen da, gauzatutako proiektuaren proportzioan.

Ez justifikatzeagatik edo hasieran aurreikusitakoaren azpitik justifikatzeagatik, onetsitako zenbatekoetatik eman gabe geratzen den zatia azken proiektu diruz lagungarriari ordainduko zaio, zazpigarren xedapenaren 4. apartatuan ezarritakoaren arabera.

Hamargarrena.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honen dirulaguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, estatukoak nahiz atzerrikoak izan, emandako beste laguntza batzuekin.

Kasu horretan, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, entitate onuradunak helburu horrexetarako beste dirulaguntzaren bat jasotzen baldin badu, Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalari jakinarazi beharko dio, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9.d) artikuluan xedaturikoarekin bat.

Era berean, entitate onuradunak Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalari jakinarazi beharko dio dirulaguntza ez den beste edozein diru-sarrera edo finantzabide, diruz lagundutako jarduketaren gainfinantzaketa izan ez dadin.

Hamaikagarrena.–Efizientzia eta ekonomia hornitzaileen kontratazioan.

Entitate publikoak direnez, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea bete beharko dute lanen kontratazioan.

Hamabigarrena.–Ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioak.

Ebazpen honetan eskatutako betebeharrak eta hartutako konpromisoak bete ezean, ez da dirulaguntza ordainduko edo itzuli egin beharko da, eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.

Hamahirugarrena.–Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen aplikazioa.

Oinarri hauetan aurreikusita ez dauden gaietan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Hamalaugarrena.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

2. ERANSKINA

Berariazko xedapenak transferentzia arruntetarako

Lehendabizikoa.–Jarduketa diruz lagungarriak.

Eragiketa arrunten ondoriozko jarduketak behar dute izan, aurkeztutako proiektuarekin lotutakoak, hala nola azterlanak edo proiektuak, pertsonal-gastuak, ondasunen errentamendua, material suntsikorra, beste enpresa batzuek egindako lanak, publizitatea, jardunaldiak, liburuxkak, informazio kanpainak eta abar.

Bigarrena.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Proiektu edo ekintza bakoitzerako dirulaguntza izanen da Balorazio Batzorde Teknikoak onartzen duen aurrekontuaren %70ekoa. Puntuazio handienetik txikienera banatuko dira, zazpigarren oinarrian adierazitakoaren arabera, dagoen aurrekontua bukatu arte.

2. Azken proiektu edo ekintzarako behar beste kreditu ez badago onartu zaion aurrekontuaren %70 emateko, aurrekontuan erabilgarri gelditzen den dirua emanen zaio.

3. Proiektu edo ekintza bakoitzerako dirulaguntza ez da inoiz 5.000 eurotik gorakoa izanen.

Hirugarrena.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpideak.

1. Deialdi honen xede diren dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

2. Balorazio irizpideak.

Proiektuak edo ekintzak baloratzeko, 0tik 137ra bitarteko puntuazio orokorra emanen zaie, jarraian zehazten diren irizpideen arabera.

1. azpiapartatutik 29.era artekoetan, azpiapartatu bakoitzean zero puntu emanen da baloraziorik merezi ez duenean, puntu bat balorazio txikia badu, bi puntu balorazio ertaina badu, eta hiru puntu balorazio handia badu.

d) Hezkuntza, prestakuntza eta ikaskuntza:

1. Etengabeko ikaskuntzarako jarduerak sartzea, adineko pertsonak irakasle eta ikasle gisa jardunez.

e) Bizitzeko era osasungarrien sustapena:

2. Bizi ohitura osasungarrien sustapena: (aisialdi aktiboa, ariketa fisikoa, arriskuen prebentzioa eta abar).

3. Genero-berdintasunari laguntzea.

4. Adineko emakumeen kontrako tratu txarrak eta indarkeria hautematea eta prebenitzea.

f) Osasuneko gizarte zerbitzuak eta komunitate-zerbitzuak. Besteak eta norbera zaintzea:

5. Autonomia eta autozainketa, arrisku egoerak hautematea.

6. Udalen elkarlana/beste entitate batzuen inplikazioa.

7. Adinekoen harreman sozialak errazten dituzten programak, jubilotekak, familien atsedenaldiak, zainketa eskolak, planifikatutako jarduerak, etab.

g) Laneko segurtasuna eta segurtasun ekonomikoa eta soziala:

8. Ekonomikoki ahulagoak diren gizatalde kalteberei edo txikiei laguntzea: desgaitasuna, gizarte-bazterketa, egoera juridiko-penala, etab.

9. Proiektuaren onuradun diren 60 urtetik gorako biztanleak.

h) Hiri, herri eta auzo irisgarriak, aktiboak eta seguruak:

10. Zahartzearen ikuspegia jarduketetan, bizi-baldintzen azterketetan, kalitatezko ingurune naturaletan, irisgarritasunean. Adinekoek, eremuko zerbitzuek eta entitate sozialek proiektuan parte hartzea. Belaunaldiarteko elkarlana.

i) Bizitoki eta egoitza aktiboak eta seguruak:

11. Sentsibilizazio jarduerak hauei buruz: bizitoki alternatiboak, elkarlaneko bizitokiak, egoitza-bizitokiak zerbitzuekin eta programekin, etab. (Baliabidearen sustapena ez da horretan sartzen).

j) Informazio eta komunikazio soziala. Adinekoen irudi sozial positiboa:

12. Biztanleei oro har zahartze aktibo eta osasungarriari buruzko informazio eta sentsibilizazio jarduerak eskaintzea. Adinekoen irudi sozial positiboa hobetzea/sustatzea.

k) Ikerketa. Berrikuntza eta eskualde-garapena zahartzearen arloan:

13. Berrikuntza eta teknologia berriak sartzea. Azterlanak hauei buruz: adinekoen beharrak, zahartzearen determinatzaileak, etab.

l) Zahartzeari buruzko metodologia:

14. Egoeraren analisia, helburuak, jarduerak, osasuna sustatzeko teknikak, ebaluazioa, etab.

m) Onura ekonomikoa:

15. Ondare publikoaren hobekuntza.

16. Tokiko ekonomiarako onura.

17. Lanpostuak sortzea.

18. Karbono gutxiko ekonomia sustatzea.

19. Pobrezia energetikoaren kontrako ekintzak.

n) Ingurumen arloko onura:

20. Hondakinen kudeaketarako onura (sortutako hondakinen murrizketa, ehunekotan).

21. Mugikortasunaren kudeaketarako onura.

22. Uraren kudeaketarako onura (ur kontsumoaren murrizketa, ehunekotan).

23. Biodibertsitatearen sustapena.

24. Espazio andeatuak lehengoratzea/kontserbatzea.

25. Ingurumena errespetatzen duten ohiturak sustatzea.

26. Klima-aldaketari buruzko jakintzak eta kontzientziazioa sustatzea.

o) Herritarren inplikazioa eta lankidetza:

27. Pertsonen banakako inplikazioa.

28. Publikoak ez diren entitateen inplikazioa.

p) Biztanleria berreskuratzea:

29. Biztanleria berria modu egonkorrean kokatzea sustatzen duten proiektuak.

Balorazio orokorrerako bestelako irizpideak: 50 puntu gehienez:

q) Proiektuaren eremuaren neurria: 10 puntu gehienez.

1. 10 puntu: gauzatzeko udalerrian, kontzejuan edo tokian biztanle kopurua 3.000tik beherakoa denean.

2. 5 puntu: gauzatzeko udalerrian, kontzejuan edo tokian biztanle kopurua 3.000tik gorakoa eta 7.000tik beherakoa denean.

3. 0 puntu: beste kasu batean.

r) Udalen elkarlana: 5 puntu gehienez.

1. 5 puntu: udalerri bat baino gehiago ukitzen duten proiektuak.

2. 0 puntu: beste kasu batean.

s) Euskararen erabilera edo tokiko ondare ukiezinaren sustapena: 5 puntu gehienez.

1. 5 puntu: euskararen erabilera bermatzen duten edo tokiko kultur ondare ukiezina sustatzen duten proiektuak.

2. 0 puntu: beste kasu batean.

t) 60 urtetik gorako biztanleen ehunekoa: 6 puntu gehienez.

1. 6 puntu: 60 urtetik gorako biztanleen ehunekoa %24tik gora duten eremuetako proiektuak.

2. 0 puntu: beste kasu batean.

u) Despopulazioaren adierazleak: 6 puntu gehienez.

1. 6 puntu: kilometro karratuko 25 pertsona baino gutxiagoko populazio dentsitatea duen eskualde bateko entitateen ekintzak, eskualdean populazio egonkorra berreskuratzera zuzenduak.

2. 0 puntu: beste kasu batean.

v) Energia-planak prestatzea: 10 puntu gehienez. 2 puntu: hurrengo azpiapartatuetako ekintzak barne hartzen dituztenak.

1. Biomasa erabiltzeko planak.

2. Energia-efizientzia hobetzeko planak.

3. Energia berriztagarria ekoizteko planak.

4. Mugikortasun elektrikoko planak.

5. Energia-plan integralak toki entitaterako.

w) Sare bateko kide izatea: 8 puntu gehienez.

1. 8 puntu: Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen jasangarritasun sareetako entitateen agenden proiektuetarako.

2. 8 puntu: Adineko Pertsonen Hiri eta Komunitate Lagunkoien Sareko edo antzekoetako entitateen agenden proiektuetarako.

3. 8 puntu: Klimaren eta Energiaren gaineko Alkatetzen Tokiko Hitzarmena sinatu duten entitateen agenden proiektuetarako.

4. 0 puntu: beste kasu batean.

Puntuazioetan berdinketarik balego, aintzat hartuko litzateke a) apartatuko irizpidearen balorazioa, eta berriro berdinduz gero, b) apartatukoa, eta horrela, hurrenez hurren, ordena alfabetikoari jarraikiz, berdinketa hautsi arte.

Laugarrena.–Egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa.

Dirulaguntzaren xedeko proiektuak, ekintzak edo obrak bukatutakoan, eta betiere 2021eko azaroaren 10era arte, onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalean (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua):

1. Egindako jardueraren memoria, emaitzen adierazleak barne (gutxienez 2 adierazle).

2. Egindako jarduerak erakusteko argazkiak (gutxienez 3 argazki).

3. Jarduerak aurrera eramatean editatutako material grafikoa, halakorik bada.

4. Egindako gastuen eta ordainketen zerrenda, udaleko idazkariak edo, bidezkoa bada, kontu-hartzaileak ziurtatua, eta, horrekin batera, egindako gastua eta ordainketa frogatzen duten ziurtagiriak, fakturak edo bestelako frogagiriak. 600 eurotik beherako zenbatekoa duten fakturetarako, eskudirutan ordaintzea onartuko da, baldin eta behar bezala frogatzen bada, zuzenbideak onartutako edozein bitartekoren bidez.

5. 8. eranskina, betea eta sinatua.

Gastuaren eta ordainketaren zenbatekoa hasierako aurrekontua edo adjudikazioa baino txikiagoa bada, zati proportzionalean gutxituko da dirulaguntza.

Epe hori betetzen ez bada, emandako dirulaguntza ez da pagatuko.

Bosgarrena.–Entitate onuradunaren publizitate-betebeharrak.

Proiektuan edo ekintzan erakutsi beharko da Nafarroako Gobernuarekin batera finantzatzen den proiektua dela.

Oro har, deialdi honen kargura egiten diren ekintzetan, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala jarri beharko da, bat etorriz urtarrilaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuarekin. Horren bidez aldatu zen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua, Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala eta haren erabilera arautzen dituena. Logotipoa erabili aurretik, dirulaguntzaren onarpena tramitatu duen instrukzio unitateari jakinarazi beharko zaio. Zahartze aktibo eta osasungarria sustatzeko dirulaguntzek zahartze aktibo eta osasungarria sustatzeko estrategiaren logotipoa eraman beharko dute gauzatzen dituzten ekintzetan.

Kasua bada, kartelen kostua proiektuaren kostuaren barrenean sartzen ahalko da.

3. ERANSKINA

Berariazko xedapenak kapital transferentzietarako

Lehendabizikoa.–Jarduketa diruz lagungarriak.

Inbertsiotzat hartzen diren jarduketak behar dute izan, hau da, bideratuak daudenak honako hauek sortu edo eskuratzera: kapital- edo zerbitzu-ondasun inbentariagarriak, beharrezkoak direnak zerbitzuen funtzionamendu operatiborako, eta izaera amortizagarria duten ondasun immaterialak.

Inbertsio bati lotutako azterlanak edo proiektuak sartzen ahal dira.

Horrenbestez, kanpoan geldituko dira pertsonal-gastuak eta gastu arruntak.

Bigarrena.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Proiektu edo ekintza bakoitzerako dirulaguntza izanen da Balorazio Batzorde Teknikoak onartzen duen aurrekontuaren %70ekoa. Puntuazio handienetik txikienera banatuko dira, zazpigarren oinarrian adierazitakoaren arabera, dagoen aurrekontua bukatu arte.

2. Azken proiektu edo ekintzarako behar beste kreditu ez badago onartu zaion aurrekontuaren %70 emateko, aurrekontuan erabilgarri gelditzen den dirua emanen zaio.

3. Proiektu edo ekintza bakoitzerako dirulaguntza ez da inoiz 15.000 eurotik gorakoa izanen.

Hirugarrena.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpideak.

Deialdi honen xede diren dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

Balorazio irizpideak:

1. Proiektuak edo ekintzak baloratzeko, 0tik 131ra arteko puntuazio orokorra emanen zaio bakoitzari, ondoko irizpide hauen arabera:

2. 1. azpiapartatutik 27.era artekoetan, azpiapartatu bakoitzean zero puntu emanen da baloraziorik merezi ez duenean, puntu bat balorazio txikia badu, bi puntu balorazio ertaina badu, eta hiru puntu balorazio handia badu.

a) Bizitzeko era osasungarrien sustapena:

1. Adineko pertsonei zuzendutako aisialdi aktiboa eta bizi ohitura osasungarriak, arriskuen prebentzioa.

2. Inguruneak sortzea, adinekoak ariketa fisikoa egitera bultzatzen dituztenak.

3. Genero-berdintasunari laguntzea.

4. Inguruko oztopoak kentzea eta gutxitzea. Irisgarritasuna.

b) Osasuneko gizarte zerbitzuak eta komunitate-zerbitzuak:

5. Udalen elkarlana/beste entitate batzuen inplikazioa.

c) Besteak eta norbera zaintzea:

6. Jubilotekak, familien atsedenaldia (kontinenteak).

d) Laneko segurtasuna eta segurtasun ekonomikoa eta soziala:

7. Ekonomikoki ahulagoak diren gizatalde kalteberei edo txikiei laguntzea: desgaitasuna, gizarte-bazterketa edo egoera juridiko-penala. Lanpostuak sortzea. Adineko emakumeen kontrako tratu txarrak eta indarkeria hautematea eta prebenitzea.

8. Proiektuaren onuradun diren 60 urtetik gorako biztanleak.

e) Hiri, herri eta auzo irisgarriak, aktiboak eta seguruak:

9. Zahartzearen ikuspegia jarduketetan, bizi-baldintzen azterketetan, kalitatezko ingurune naturaletan, irisgarritasunean. Adinekoek, eremuko zerbitzuek eta entitate sozialek proiektuan parte hartzea. Belaunaldiarteko elkarlana.

10. Adinekoentzako ekipamendu egokia (bankuak, komunak, erosotasuna, eurirako estalkiak, seinaleak, ibilgailu atseginak, oztopoak kentzea, etab.).

f) Bizitoki eta egoitza aktiboak eta seguruak:

11. Sentsibilizazio jarduerak hauei buruz: bizitoki alternatiboak, elkarlaneko bizitokiak, egoitza-bizitokiak zerbitzuekin eta programekin, etab. (Baliabidearen sustapena ez da horretan sartzen).

g) Ikerketa. Berrikuntza eta eskualde-garapena zahartzearen arloan:

12. Berrikuntza eta teknologia berriak sartzea. Baliabide berriak diseinatzea eta sortzea, baliabide berrien beharrei buruzko azterlanak, etab.

h) Zahartzeari buruzko metodologia:

13. Egoeraren analisia, helburuak, jarduerak, osasuna sustatzeko teknikak, ebaluazioa, etab.

i) Onura ekonomikoa:

14. Ondare publikoaren hobekuntza.

15. Tokiko ekonomiarako onura.

16. Lanpostuak sortzea.

17. Karbono gutxiko ekonomia sustatzea.

j) Ingurumen arloko onura:

18. Hondakinen kudeaketarako onura (sortutako hondakinen murrizketa, ehunekotan).

19. Mugikortasunaren kudeaketarako onura.

20. Uraren kudeaketarako onura (ur kontsumoaren murrizketa, ehunekotan).

21. Biodibertsitatearen sustapena.

22. Espazio andeatuak lehengoratzea/kontserbatzea.

23. Ingurumena errespetatzen duten ohiturak sustatzea.

24. Klima-aldaketari buruzko jakintzak eta kontzientziazioa sustatzea.

k) Herritarren inplikazioa eta lankidetza:

25. Pertsonen banakako inplikazioa.

26. Publikoak ez diren entitateen inplikazioa.

l) Biztanleria berreskuratzea:

27. Biztanleria berria modu egonkorrean kokatzea sustatzen duten proiektuak.

Balorazio orokorrerako bestelako irizpideak: 50 puntu gehienez:

m) Proiektuaren eremuaren neurria: 10 puntu gehienez.

1. 10 puntu: gauzatzeko udalerrian, kontzejuan edo tokian biztanle kopurua 3.000tik beherakoa denean.

2. 5 puntu: gauzatzeko udalerrian, kontzejuan edo tokian biztanle kopurua 3.000tik gorakoa eta 7.000tik beherakoa denean.

3. 0 puntu: beste kasu batean.

n) Udalen elkarlana: 5 puntu gehienez.

1. 5 puntu: udalerri bat baino gehiago ukitzen duten proiektuak.

2. 0 puntu: beste kasu batean.

o) Euskararen erabilera edo tokiko ondare ukiezinaren sustapena: 5 puntu gehienez.

1. 5 puntu: euskararen erabilera bermatzen duten edo tokiko kultur ondare ukiezina sustatzen duten proiektuak.

2. 0 puntu: beste kasu batean.

p) 60 urtetik gorako biztanleen ehunekoa: 6 puntu gehienez.

1. 6 puntu: 60 urtetik gorako biztanleen ehunekoa %24tik gora duten eremuetako proiektuak.

2. 0 puntu: beste kasu batean.

q) Despopulazioaren adierazleak: 6 puntu gehienez.

1. 6 puntu: kilometro karratuko 25 pertsona baino gutxiagoko populazio dentsitatea duen eskualde bateko entitateen ekintzak, inbertsioa behar duten ekintzen bidez eremua modu egonkorrean birpopulatzen laguntzeko.

2. 0 puntu: beste kasu batean.

r) Klima-aldaketara egokitzeko proiektuak: 10 puntu gehienez. 2 puntu: hurrengo azpiapartatuetako ekintzak barne hartzen dituztenak.

1. Proiektuak bero kolpeei aurre egiteko.

2. Proiektuak uholdeei eta ibaietako gorabeherei aurre egiteko.

3. Proiektuak lehorteei aurre egiteko.

4. Proiektuak klima-aldaketaren beste ondorio batzuei aurre egiteko.

5. Klima-aldaketara egokitzeko proiektu integralak.

s) Sare bateko kide izatea: 8 puntu gehienez.

1. 8 puntu: Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen jasangarritasun sareetako entitateen agenden proiektuetarako.

2. 8 puntu: Adineko Pertsonen Hiri eta Komunitate Lagunkoien Sareko edo antzekoetako entitateen agenden proiektuetarako.

3. 8 puntu: Klimaren eta Energiaren gaineko Alkatetzen Tokiko Hitzarmena sinatu duten entitateen agenden proiektuetarako.

4. 0 puntu: beste kasu batean.

Puntuazioetan berdinketarik balego, aintzat hartuko litzateke a) apartatuko irizpidearen balorazioa, eta berriro berdinduz gero, b) apartatukoa, eta horrela, hurrenez hurren, ordena alfabetikoari jarraikiz, berdinketa hautsi arte.

Laugarrena.–Egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa.

Dirulaguntzaren xedeko proiektuak edo ekintzak bukatutakoan, eta betiere 2021eko azaroaren 10era arte, onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalean (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua):

1. Egindako jardueraren memoria, emaitzen adierazleak barne. (Gutxienez 2 adierazle).

2. Egindako jarduerak erakusteko argazkiak. (Gutxienez 3 argazki).

3. Jarduketa aurrera eramatean editatutako material grafikoa, halakorik bada.

4. Egindako gastuen eta ordainketen zerrenda, udaleko idazkariak edo, bidezkoa bada, kontu-hartzaileak ziurtatua, eta, horrekin batera, egindako gastua eta ordainketa frogatzen duten ziurtagiriak, fakturak edo bestelako frogagiriak. 600 eurotik beherako zenbatekoa duten fakturetarako, eskudirutan ordaintzea onartuko da, baldin eta behar bezala frogatzen bada, zuzenbideak onartutako edozein bitartekoren bidez.

5. 8. eranskina, betea eta sinatua.

Gastuaren eta ordainketaren zenbatekoa hasierako aurrekontua edo adjudikazioa baino txikiagoa bada, zati proportzionalean gutxituko da dirulaguntza.

Bosgarrena.–Entitate onuradunaren publizitate-betebeharrak.

Proiektuan edo ekintzan erakutsi beharko da Nafarroako Gobernuarekin batera finantzatzen den proiektua dela.

Oro har, deialdi honen kargura egiten diren ekintzetan, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala jarri beharko da, bat etorriz urtarrilaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuarekin. Horren bidez aldatu zen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua, Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala eta haren erabilera arautzen dituena. Logotipoa erabili aurretik, dirulaguntzaren onarpena tramitatu duen instrukzio unitateari jakinarazi beharko zaio. Zahartze aktibo eta osasungarria sustatzeko dirulaguntzek zahartze aktibo eta osasungarria sustatzeko estrategiaren logotipoa eraman beharko dute gauzatzen dituzten ekintzetan.

Kasua bada, kartelen kostua proiektuaren kostuaren barrenean sartzen ahalko da.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

4. eranskina.–Proiektuaren edo ekintzaren oinarrizko fitxa deskribatzailea.

5. eranskina.–Erantzukizunpeko adierazpena.

6. eranskina.–Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea.

7. eranskina.–Balorazio irizpideak egiaztatzeko fitxa.

8. eranskina.–Adierazpena, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak ezarritako betebeharrak betetzeari buruz eta gastuei eta diru-sarrerei buruz.

Bete beharreko eredu guztiak deskargatu (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2108480