146. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Udalbatzako kideen ordainsariak

Azkoiengo Udalak, 2021eko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, besteak beste honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusita ezarrita dagoena arlo hori arautzen duen Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75., 75.bis eta 75.ter artikuluetan.

Ikusita ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 55. artikuluan.

Ikusita eskumenak beste baten esku uzteari buruzko dekretu berria eta kide anitzeko organoen bileren maiztasunaren gaineko planifikazioa, zeinak baitio bilera gutxiago eginen direla baina haietan gai gehiago jorratuko direla,

ERABAKITZEN DA:

1. Aldatzea 2019ko ekainaren 26an hartutako erabakiaren 2. puntua. Erabaki horren bidez onetsi ziren karguetan dedikazio partzialeko araubidean aritzeagatik udalkideei eman beharreko ordainsariak, kide anitzeko udal organoetara benetan joateagatiko bilkura-sariak eta karguetan aritzean sortutako benetako gastuengatiko kalte-ordaina.

Erabakiaren 2. puntua kide anitzeko udal organoetara joateagatiko bilkura-sariei buruzkoa da, eta hura aldatzen da, jarraian adierazitako moduan. Gainontzekoa berdin gelditzen da.

1.–Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuretara joateagatik, 50 euro jaso beharrean, 100 euro jasoko dituzte.

2.–Informazio batzordeetara joateagatik, 35 euro jaso beharrean, 60 euro jasoko dituzte.

3.–Kontratazio mahaien bilkuretara joateagatik, 35 euro jaso beharrean, 60 euro jasoko dituzte.

Ez da aldatzen zinegotziek urtean gehienez jaso dezaketen zenbatekoa kide anitzeko organoetara joateagatik.

2. Erabaki hau hartzen den egunean bertan jarriko da indarrean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan zer egunetan argitaratzen den gorabehera, 75. artikulua bete beharrez.

Azkoienen, 2021eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2108859