146. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

273E/2021 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez gastu gehigarri bat baimentzen baita “2021ean Nafarroan enpresa digitala sustatzeko” dirulaguntzen deialdirako. DDBN identifikazioa: 553094.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 25E/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi zen “2021ean Nafarroan enpresa digitala sustatzeko” dirulaguntzen deialdia eta baimendu zen 950.000 euroko gastua, “Suspertu Plana. Dirulaguntzak. ETEak digitalizatzeko proiektua” izeneko 810007-81220-7709-467900 partidaren kargura.

Onartutako deialdian xedatzen da honako aurreikuspen hau: diru kopuru hori nahikoa ez bada aurkezten diren eskaera guztiei erantzuteko, baimendutako gastu horri 1.000.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez. Gehigarri hori dirulaguntzei aplikatzeko ez da beharrezkoa izanen beste deialdi bat egitea. Era berean, horrek ez du ekarriko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

Aurkeztu diren eskaera kopurua ikusirik eta aipatutako aurreikuspen horri jarraikiz, bidezkoa da “2021ean Nafarroan enpresa digitala sustatzeko” dirulaguntzen deialdia aldatzea, deialdi horretan baimendutako gastuaren zenbatekoa 1.000.000 euroan handitzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak.

EBAZTEN DUT:

1. Baimentzea 1.000.000 euroko gastu gehigarria “2021ean Nafarroan enpresa digitala sustatzeko” dirulaguntzen deialdian, 2021eko gastuen aurrekontuko “Suspertu Plana. Dirulaguntzak. ETEak digitalizatzeko proiektua” izeneko 810007-81220-7709-467900 partidaren kargura, deialdi horren ondoriozko konpromisoei aurre egiteko.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko ekainaren 16an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2109755