146. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

92/2021 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita hainbat inbertsio 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planaren erreserba zerrendan hasiera batean sartzea. Inbertsio horiek finantzatuko dira aurrekontu-baliabideen kargura.

Urriaren 10eko 18/2018 Foru Aginduak aldatutako abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen bidez arautu zen 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana.

Aipatu foru aginduaren 4.4 artikuluak dioenez, “konprometitu gabeko diru kopuruen bidez eta 28. artikuluan xedatutakoarekin bat askatutakoen bidez finantzatuko dira, aurrekontuko mugak gainditu gabe, Inbertsioen Programetan aurreikusitako kostuen balizko gehikuntzak eta Toki Programazioaren %10 arteko gehikuntzak, 4.2 artikuluan biltzen direnak. Behin erreserba horiek aski izanda behin-behinekoz sartutako eta gehieneko ekarpen ekonomikoa finkatzearen zain dauden inbertsioen gehikuntzak bermatu ahal izateko, beste jarduketa batzuei ekinen zaie, erreserbako inbertsioen lehentasun-ordenaren arabera, zeina Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez ezarriko baita”.

2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legea aldatu eta haren indarraldia luzatzen duen urtarrilaren 23ko 2/2020 Foru Legearen 1. artikuluan adierazten denez, “2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen indarraldia luzatzen da, eta ahalbidetzen da, plan berri bat onetsi arte, indarreko Toki Inbertsioen Planeko inbertsio finantzagarri guztiei dagozkien gastu konpromisoak baimendu eta egoztea, bai eta ordaintzeko betebeharrak egitea ere”.

2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana indarrean dago.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 4/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planari dagokionez, erreserban dauden inbertsioen zerrenda eguneratuak eta planarekin lotutako aurrekontu partidetan gerta daitezkeen soberakinak banatzeko irizpideak. Ebazpen hori 2021eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 9koan.

Apirilaren 14ko 4/2021 Foru Lege-dekretuaren bidez premiazko neurriak onetsi ziren Suspertzerako Europako Bitartekoetatik heltzen diren funtsen bitartez finantzatzen ahal diren jarduketak kudeatzeko eta betetzeko. Foru Lege-dekretu hori 2021eko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 23koan.

Aipatu foru lege-dekretuaren azken xedapenetako lehenengoak aldatzen du 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legea, eta zazpigarren xedapen gehigarria eransten du, arautzen duena 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planaren erreserba zerrendaren inbertsioei aplikatu beharreko araubidea.

Inbertsioak erreserba zerrendan hasiera batean sartzeko izapidea aipatu xedapenean ezarritako prozedurari jarraikiz egiten da, aurrekontu-baliabideen arabera.

Behin betiko sartzeko, toki-erakunde onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte bi hilabetean (zenbateko txikiko kontratuen gaineko araubide bereziaren arabera tramitatzen diren proiektuen kasuan) edo hiru hilabetean (gainerako proiektuen kasuan), ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita:

–Exekuzio proiektua, organo eskudunak onetsia, bilduko duena Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 163. artikuluan zehaztutako edukia.

–Erantzukizunpeko adierazpena, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planak estaltzen ez duen inbertsioaren zatirako finantzaketa baduela adierazteko, 5. eranskineko ereduari jarraikiz.

–Kasua bada, 18/2016 Foru Legearen 17. artikuluan adierazitako salbuespenezko araubideari heltzeko eskabidea. Horretarako, aipatu manu horretan araututako dokumentazioa aurkeztu beharra dago, aurreko paragrafoan aipatutako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharrean.

Nafarroako Gobernuak 2021eko maiatzaren 5ean hartutako Erabakiaren bidez, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planerako 3.050.486,09 euroko gastu konpromisoa baimendu zen 2022ko aurrekontu ekitaldirako, Toki Inbertsioen Planari atxikitako diruzaintzako gerakinaren kargura eta aipatu planean sartutako partidetan erabiltzeko (210 aurrekontu programa, 7600 kontzeptua).

Toki Azpiegituren Zerbitzuaren 2021eko maiatzaren 12ko txostenean proposatzen da:

–Inbertsio batzuk kentzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 4/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako erreserba zerrendatik, inbertsio horiek gauzatu direlako (toki-erakundeak aurretik jakinarazita eta Toki Azpiegituren Zerbitzuak emandako txostenekin bat) edo uko egin delako (organo eskudunak hartutako erabaki baten ondorioz). Aipatu ebazpenaren bidez onetsi ziren, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planari dagokionez, erreserban dauden inbertsioen zerrenda eguneratuak eta planarekin lotutako aurrekontu partidetan gerta daitezkeen soberakinak banatzeko irizpideak.

–Toki Programazioko eta Inbertsioen Programetako zenbait inbertsio hasiera batean sartzea 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planaren erreserba zerrendan, aurrekontu-baliabideen arabera.

–Erreserba zerrendako inbertsioen zerrendak eguneratzea, aurreko apartatuekin bat.

Espedientean jaso da Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak 2021eko maiatzaren 12an egindako txostena, Toki Azpiegituren Zerbitzuaren proposamena babesten duena.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuan xedatutakoari helduz.

EBAZTEN DUT:

1.–Ebazpen honen 1. eranskinean agertzen diren inbertsioak kentzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 4/2021 Ebazpenak onetsitako erreserba zerrendetatik. Ebazpen horren bidez onetsi ziren, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planari dagokionez, erreserban dauden inbertsioen zerrenda eguneratuak eta planarekin lotutako aurrekontu partidetan gerta daitezkeen soberakinak banatzeko irizpideak.

2.–Onestea Toki Programazioko hainbat inbertsio hasiera batean sartzea 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planaren erreserba zerrendan, 2. eranskinari jarraikiz. Inbertsio horiek finantzatuko dira jarduketa motaren araberako aurrekontu-baliabideen kargura.

3.–Onestea Inbertsioen Programetako hainbat inbertsio hasiera batean sartzea 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planaren erreserba zerrendan, 3. eranskinari jarraikiz. Inbertsio horiek finantzatuko dira jarduketa motaren araberako 4 aurrekontu-baliabideen kargura.

4.–Aurreko apartatuekin bat, eguneratzea erreserba zerrendako inbertsioen zerrendak, jarduketa motaren araberakoak direnak, 4. eranskinari jarraikiz.

5.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

7.–Ebazpen hau jakinaraztea 2. eta 3. eranskinetan zerrendatzen diren toki-erakunde interesdunei, behin betiko zerrendan sartzeko eskatzen den dokumentazioa aurkez dezaten bi hilabetean (zenbateko txikiko kontratuen gaineko araubide bereziaren arabera tramitatzen diren proiektuen kasuan) edo hiru hilabetean (gainerako proiektuen kasuan), aipatu jakinarazpenaren biharamunetik hasita. Aurkeztu beharreko dokumentazioa ezarrita dago 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarriaren 2.b) apartatuan.

Dokumentazioa ezarritako epeetatik kanpo aurkezten bada, dena delako inbertsioa erreserba zerrendatik ezabatuko da, eta ez da behin betiko sartuko.

8.–Ebazpen hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Azpiegituren Zerbitzura, Toki-erakundeentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzura eta Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzura.

9.–Ebazpen honen aurka toki-erakunde interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galaraziko Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 14an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M. Rodríguez Gómez.

DOKUMENTAZIOA

Erreserban dauden inbertsioen zerrenda eguneratuak, inbertsio motaren arabera:

1. eranskina (XLSa).

2. eranskina (XLSa).

3. eranskina (XLSa).

4. eranskina (XLSa).

5. eranskina.–Erantzukizunpeko adierazpena (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2108109