144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

2021eko 7., 8., 9. eta 11. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da ezen Erriberriko Udalak, 2021eko ekainaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituela 2021eko aurrekontuko aldaketa hauek:

7 zenbakia: Kreditu-gehigarria, igerilekuetako altzarien erosketa finantzatzeko.

8 zenbakia: Kreditu-gehigarria, Fosaleko plazaren konponketa finantzatzeko.

9 zenbakia: Aparteko kreditua, ekipo informatikoak erosteko.

11 zenbakia: Kreditua sortzea, uholdeek eragindako kalteak konpontzeko.

Bizilagunek eta interesdunek aukera izanen dute espedientea kontsultatzeko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean. Alegaziorik egiten ez bada, erabakia behin betikoa izanen da, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erriberrin, 2021eko ekainaren 10ean.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2109463