144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

4/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Burlatako Udalaren 2021eko ekitaldiko aurrekontuko 4/2021 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2021ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aparteko kreditua eta Kreditu-gehigarria:

VI. kapitulua: 2.324.272,60 euro.

VII. kapitulua: 1.688.994,80 euro.

Finantzaketa:

VIII. kapitulua: 4.013.267,40 euro.

Burlatan, 2021eko ekainaren 10ean.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2109455