144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Aldaketa, Zirkulazioari buruzko ordenantzan eta Agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2021eko maiatzaren 6an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Zirkulazioari buruzko ordenantza eta Agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzen aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haien testuak osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beriainen, 2021eko ekainaren 8an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2109297