144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2021eko plantilla organikoaren aldaketa.
Hasierako onespena

2021eko ekainaren 16an Osoko Bilkurak egindako bileran hasiera batez onetsi zen Udaleko langileen 2021eko plantilla organikoaren aldaketa (A mailako kontu-hartzaile lanpostua sortu).

Bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko epealdian erreklamaziorik ez balego, behin betiko onetsitzat hartuko da espedientea.

Beran, 2021eko ekainaren 17an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2109847