143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1607/2021 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Hezkuntzako kontseilariak emandako apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen baita. Foru agindu horrek onesten ditu Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangai zerrendak kudeatzeko arauak.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzako Zerbitzuak informatu du Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzua Patroiak eta Jantzigintza espezialitaterako eskatzen diren titulazioen inguruan.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren txostena ikusita, beharrezkotzat jotzen da gaurkotzea Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina, zeinak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten baititu, Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoak eta Diseinuaren hezkuntza eskaintza berrira egokitzeko.

Foru aginduaren 14. artikuluak, 2.1 puntuko b) letrako bigarren paragrafoak ezartzen du Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Zuzendaritzari gaikuntza ematen zaiola eranskin hori ebazpen baten bidez aldatzeko, unibertsitate ikasketa ofizialen arabera eguneratu edo egokitu beharra dagoenean.

Argiago egon dadin, ebazpen honen xedapen zatian adierazten dira zein diren Patroiak eta Jantzigintza espezialitaterako eskatzen diren titulazioak. Halaber, xedatzen da Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina osorik argitaratzea, Hezkuntza Departamentuaren web orrian, informazioa emateko.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Agindua (Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena) 14. artikuluan emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina, eta adieraztea honako titulazio hauek beharrezkoak direla Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko, Patroiak eta Jantzigintza espezialitatean:

–Lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura edo dagokion gradu titulua.

–Ingeniaritza teknikoa, diploma, arkitektura teknikoa edo dagokion gradu titulua.

–Arte Plastikoak eta Diseinuko goi mailako arte irakaskuntzak:

  • Moda Diseinua.

–Goi mailako teknikaria Lanbide Heziketako ehungintza, jantzigintza eta larrugintza lanbide arloko espezialitate batean edo titulu baliokidea.

2. Hezkuntza Departamentuaren webgunean osorik argitaratzea, informazioa emateko, eta aurreko puntuan aipatu aldaketak kontuan hartuta, foru agindu honen I. eranskina: Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Agindua, zeinaren bidez onesten baitira Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangai zerrendak kudeatzeko arauak.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura eta Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Langileen Kontrataziorako Atalera (horiek guztiak Hezkuntza Departamentuko unitateak dira).

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko ekainaren 8an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2109478