143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Itoizko urtegiaren 2022ko erregulazio-kanona
onesteko proposamena

2021eko maiatzaren 7an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Itoizko urtegiaren 2022ko erregulazio-kanonerako proposamena onetsi du; Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

A) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko I. eta II.1 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 28,3981083602 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

B) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.2 eta IV.3 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 28,9959468722 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

C) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko IV.1 sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 29,5937853841 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

D) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.1-2-4-5, IX. eta X. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 30,1916238961 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

E) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko V., VII. eta VIII. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 30,7894624080 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

F) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2015eko erregularizazio-sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 31,3873009200 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

G) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2016ko erregularizazio-sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 31,9851394319 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

H) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2017ko erregularizazio-sektoreetatik eta VI. sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 32,5829779439 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

I) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2018ko erregularizazio-sektoreetatik eta XXII., XXIII., XXIV., XXV. eta XXVI. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 33,1808164558 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

J) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2019ko erregularizazio-sektoreetatik eta XXII-Arga 5 eta XXII-Arga 6 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 34,9743319917 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

K) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presa eraiki aurrekoa, 2,4761806422 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

L) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presa eraiki aurrekoa, 2,1121093093 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

M) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presa egin ondokoa, 22,1425935805 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

N) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presa egin ondokoa, 14,5349153274 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

O) Ebroko Ardatza Itoizko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 44.177,92 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio-kanona kalkulatzeko orduan.

P) Erabiltzaile hidroelektriko zuzenek, kontzesioa Irati ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0088744089 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio-kanon gisa.

Q) Emariaren erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Irati ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0094387418 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio-kanon gisa.

R) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki aurrekoa, haren erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0029581363 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio-kanon gisa.

S) Ebroko ardatzaren erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki aurrekoa, haren erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0029547919 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio-kanon gisa.

T) Hornidurarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Nafarroako Ubidetik edo Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0233926771 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

U) Hornidurarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0078095862 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

V) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0022186022 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

W) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0007512027 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

X) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), erakunde kudeatzaileari 2.783.377,34 euroko erregulazio-kanona ordainduko dio.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen egoitzan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2021eko maiatzaren 17an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2109302