143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2022ko tarifa
onesteko proposamena

2021eko maiatzaren 7an, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Lodosako ubideko ura erabiltzeko 2022ko tarifarako proposamena onetsi du; Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

1.–Hektareak, ureztalurretan: 26,62922897 euro/ha.

2.–Hektareak, neguko ureztalurretan (%30): 7,98876869 euro/ha.

3.–Metro kubikoak, ureztalurretan: 0,00633890 euro/m³.

4.–Metro kubikoak, horniduran eta industrian erabiltzeko: 0,05534600 euro/m³.

Jendaurrean jartzen da, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Errioxako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan eta Zaragozako Probintziakoan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen egoitzan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2021eko maiatzaren 21ean.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2109224