143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-A-134

M.ª Camino Sanz Jiménezek eta M.ª Asunción Sanz Jiménezek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Ur-ibilgua: Binies ibaia.

Hargunearen udalerria: Burgi (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (663580, 4732414), proiekzio-eremua: 30.

Erabilera: ureztatzea.

Erabileraren tokia: 14. poligonoko 266. lurzatia, Burgi (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,002.

Gehieneko bolumena urtean: 20 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Binies ibaitik, eskuinaldetik, motoponpa baten bidez; uneko gehieneko emaria 3,89 litrokoa da segundoko. Motoponpak 25 mm-ko diametroa duen mahuka baten bidez bulkatuko du ura, ureztatu beharreko lurzatian dauden 2 biltegietaraino (bakoitza m³ batekoa). Ura maiatzetik irailera bitarte hartuko da, bi hilabeteak barne, 90 m²-ko baratzea ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Halaber, eskuragarri izanen da superficiales@chebro.es helbide elektronikoaren bidez eskaera egiten dutenentzat. Aurrez aurre jasotzeko beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es posta elektronikoan.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.

Zaragozan, 2021eko maiatzaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2108937