143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-S-10

Moncayoko Ur Mankomunitateak honako datu eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Moncayoko Ur Mankomunitatea.

Xedea: Monteagudoko eskualdeko araztegiko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Queiles ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Tulebras (Nafarroa).

Isurketak 330.000 m³ inguruko gehieneko bolumena izanen du urtean eta 904 m³-koa egunean. Sistema konbinatu batean tratatuko da: IFAS, iragazki biologikoa, tarteko eta amaierako dekantazioa, eta ontzeko 4 putzu, seriean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan, Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2021eko maiatzaren 28an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2108936