143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko buruaren eginkizunak buruordearen esku uztea

Izarbeibarko Mankomunitateko buruak, 2021eko ekainaren10ean, 80/2021 Ebazpena eman zuen, buruaren eginkizunak buruordearen esku uzteko, kanpoan egonen baita 2021eko uztailaren 23tik 29ra bitartean.

Bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Mankomunitateko burutzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez xedatuta dagoenarekin.

Kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua, bai eta Erregelamendu Organikoaren 47. artikuluan ezarritakoa, eta ikusirik Pedro José Soto Eguren izendatu zela Izarbeibarko Mankomunitateko buruorde.

Mankomunitatearen Estatutuen 26. artikuluan ezarriarekin bat, xedatzen da buruordeak bere gain hartuko dituela, besteak beste, buruaren eginkizunak, buruak eta beste organo batzuek espresuki haren esku utzitakoak, eta haien aurrean izanen dela erantzule bere jardunagatik.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Legeak Mankomunitateko buruari esleitzen dizkion eskumen guztiak Pedro José Soto Eguren buruordearen esku uztea, 2021eko uztailaren 23tik 29ra, biak barne.

Bigarrena.–Pedro José Soto Egureni jakinaraztea eskudantziak bere esku utzi direla. Eskuordetzeak ezarritako epean izanen du indarra, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatuarekin bat (Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua).

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Izarbeibarko Mankomunitatearen iragarki-taulan.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrari eta Batzar Orokorrari, egiten duten hurrengo bilkuran.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Garesen, 2021eko ekainaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2109610