143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRANTZU OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, arautzen duena etxez etxeko laguntza zerbitzua. Hasierako onespena

Irantzu Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2021eko ekainaren 3an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkezteko, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Abartzuzan, 2021eko ekainaren 8an.–Mankomunitateko burua, María Carmen Izcue San Martin.

Iragarkiaren kodea: L2109344