143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRANTZU OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Irantzu Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2021eko ekainaren 3an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen entitate horren aurrekontua 2021erako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Mankomunitatearen egoitzan egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Abartzuzan, 2021eko ekainaren 4an.–Mankomunitateko burua, María Carmen Izcue San Martin.

Iragarkiaren kodea: L2109341