143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan.
Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2021eko otsailaren 24ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko ekitaldirako plantilla organikoan egindako aldaketa. Haren bidez, bateraezintasuneko osagarria aplikatuko zaio 1-02 kodedun lanpostuari.

6/1990 Foru Legearen 235.2. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatuarekin bat, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondoren, hamabost egun baliodunean egonen da jendaurrean espedientea, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orobat, aditzera ematen da, ezen, jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko dela.

Behin betiko onetsiz gero, aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta ondorio ekonomikoak sorraraziko ditu hasiera batean onetsi zenetik.

Argitara dadila agindu da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Faltzesen, 2021eko ekainaren 8an.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2109307