143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Eulateko Udalak, 2021eko ekainaren 8an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarriak.

Betearazteko oinarrietan onetsitako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, auzotarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Eulaten, 2021eko ekainaren 8an.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2109354