143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

2021eko 7., 8., 9. eta 10. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Eulateko Udalak, 2021eko ekainaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 7/2021, 8/2021, 9/2021 eta 10/2021 aurrekontu-aldaketak 2021eko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Eulaten, 2021eko ekainaren 8an.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2109353