143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Akats zuzenketa, 2021eko plantilla organikoan

Ikusirik argitaratu dela 2021eko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 7koan, Burlatako Udalaren 2021eko plantilla organikoaren behin betiko onespena, eta, akatsak daudela antzemanda, honako hau adierazten da:

Hutsik dauden lanpostuei buruzko III. eranskinean, akats hauek zuzendu behar dira:

6.26 lanpostuan, B mailaren ordez, C mailakoa dela jarri behar da.

Gizarte Zerbitzuen alorrean, lanpostu hau sartu behar da:

“6.0. Unitateko burua, euskarazko profila: %5; Araubide juridikoa: funtzionarioa; Maila: B; Sarbidea: merezimendu lehiaketa; Lanpostuko osagarria: %11,88; Bateraezintasuneko osagarria: %35; Lanaldia luzatzeagatiko osagarria: %10”.

Burlatan, 2021eko ekainaren 11n.–Alkate udalburua, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2109606