143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Ezkontza zibila egiteko eskumenak eskuordetzea

Beteluko Erregistro Zibilean tramitatu da ezkontza zibilaren 1/2021 espedientea eta hura 2021eko uztailaren 17an Beteluko Udaletxean egiteko asmoa dagoenez, udal honetako alkate Miguel Javier Recalde Goldarazek ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren ekainaren 9ko 49/2021 Ebazpenaren bidez; hori guztia, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.

1.–Udal honetako zinegotzi Ander Prados Otamendi eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea.

Betelun, 2021eko ekainaren 10ean.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2109492